Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Eman izena azaroko OEEren Osasun Biltzarrean

2020-09-16

Azaroaren 13-14an izango da aurtengo Osasun Biltzarra, maiatzerako aurreikusita geneukana. EHUk Abandoibarran duen egoitzan egingo da, Bilbon (Bizkaia Aretoan), egoera dela eta kontrakoa erabakitzen ez den bitartean.
 
Gogoratu aurtengo gaia Prebentzioa auzolanean dela.

Egitaraua

Eman izena

Gaur egun baserrietan barik, herri eta hirietan bizi gara gehienok baina badira gune horietan ere auzolanaren gomuta duten beste proiektu batzuk, auzolanaren ezaugarriak betetzen dituztenak: batera ekin, elkarri lagunduz, eztabaidak onartuz eta gogoz egindakoa ordainsari bakartzat hartuz.

Osasun arlora ekarri gura genuke auzolanarena aurtengo OEEren Biltzarrean, osasunaren prebentzioari ekinez zehazki. Prebentzioa bere zentzurik zabalenean hartuz, zenbat eta zabalago, orduan eta auzolanerako aukera gehiago izango da eta. Prebentzioa neurrira egokituz, badira honetan ere larregikeriak eta. Bizi ohitura osasungarriak zelan garatu, adinaren arabera haurtzarotik zahartzarora, norbere kontura baita taldean ere, bata bestearekin, eskolan, etxean, osasun zentroan, auzoan. Eta euskararen beraren osasun eta prebentzioari arreta berezia jarriko diogu, hoba ez.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan