Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberri: iraileko albisteak

2020-09-29

Hona hemen Osatuberri aldizkariak irailean argitaratutako albisteak. Bertan aurkituko dituzue Cristina Perez nutrizionistaren gomendioak osoko zerealen kontsumoari buruz, era berean, Leire Erkoreka Psikiatria Zerbitzuko Akutuen atalburuaren eskutik, artikulu honetan pazienteekin lehen hizkuntza erabiltzearen ondorio psikologikoak zein diren ezagutu dezakezue:

Osasun mentalaren arloan estua al da osasunaren eta hizkuntzaren artean dagoen lotura?

"Osasun mentaleko psikiatriako sintomak hitzen bitartez adierazten dira; ez dago proba fisikorik horiek adierazteko eta identifikatzeko. Hizkuntza erabiltzen dugu bai diagnostikoa egiteko eta bai jarraipena ebaluatzeko ere. Ez da asko aztertu izan komunikazio-hizkuntzak osasun psikologikoan eta psikiatrikoan duen eragina, baina, bibliografiari eta dauden azterketa urriei erreparatuta, badirudi sintoma psikotikoen esplorazioa lehen hizkuntzan egiten denean sintoma larriagoak aurkitzen direla."

Albiste horiez gain, Ospitaleratu aurreko Pediatriako Larrialdietarako Protokoloaren eguneratzearen inguruan hainbat zertzelada eskaini dizkigu artikulu interesgarri honek. Azkenik, hizkuntza inklusibo eta irudi ez-sexisten sentsibilizazio kanpaina baten berri ematen digu artikulu honek, Osakidetzak hartutako Emakume eta gizonen berdintasunaren konpromisoaren aurrerapausu gisa.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan