Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberrin albiste berriak

2020-10-29

Albiste berriak daude Osatuberri aldizkarian, urriko bigarren hamabostaldiari dagozkionak. Besteak beste, Gasteizko Erizaintza Eskolak bizi izandakoak kontatu ditu Encarnacion Betolaza Lopez de Gamiz zentroko zuzendariak, eta, halaber, ekainaren 10ean abiatutako Betirako zerbitzuari buruz hitz egin digute Maite Zabala eta Blanca Angulok, Zerbitzuko psikologoak eta kooperatibako zuzendaritzako kideak.

«Egun batetik bestera». Halaxe egokitu behar izan zen Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola egoera berrira, Encarnacion Betolaza Lopez de Gamiz zentroko zuzendariak azaldu duenez. Hilabete hauek «oso gogorrak» izan direla nabarmendu du, ikasleek nahiz zentroko langileek oso ahalegin handia egin behar izan dutela; baina dena ez da iluna, haren aburuz, eta uste du argirik ere badela horren guztiaren atzean: aurrerantzean ere oso baliagarriak izango dira erabilitako metodologia berriak eta egindako egokitzapenak. [Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan