Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Prebentzioa eta Auzolana hizpide OEEren ONLINE Osasun-Biltzarrean

2020-11-12

Dena prest dago bihar OEEren 30. Osasun Biltzarra online egiteko: osasunaren prebentzioan aktore guztion elkarlanak duen garrantziaz arituko gara bihar eta etzi, azaroak 13 eta 14an. Aurten lehen aldiz online egingo da.

Pandemia-garai hauek argi eta garbi erakutsi dute auzolanaren ezinbestekotasuna. Auzolana gaixoak eta pertsona zaurgarriak zaintzeko, auzolana gaztetxoenak hezteko baina auzolana ere osasun-profesionalok elkar babestu eta zaintzeko. Horri ekiteko bi mahai-inguru, solasaldi bat eta auzolanerako bi espazio ireki antolatu ditugu, bata ahozko komunikazioak azaltzeko eta bestea posterren inguruan eztabaida sustatzeko. Biltzarra osasun-arloko edozein profesionali eta gaian interesa duen edonori begirakoa da.

EMAN IZENA, ANIMATU!! http://www.oeegunea.eus/biltzarrak/izena_eman

 

Hona hemen egitarau osoa:

Ostirala, azaroak 13

16:00-16:15 Harrera

16:15-16:30 Sarrera ekitaldia

16:30-18:00 Lehenengo mahai-ingurua: ELKARREKIN MUGITU

Moderatzailea: Angel Bidaurrazaga Vandierdonck, EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea

Ageing-on Ariketa fisikoa zahartzaroan. Jon Irazusta Aztiazaran, Biologian Doktorea eta EHUko Fisiologia Irakaslea.

EfiKronik ikerkuntza programa: gaixotasun kronikoa dituzten gaixoentzat ariketa fisikoaren eraginkortasuna. Nere Mendizabal Gallastegui, Bizkaiko Lehen Arretako Ikerkuntza Unitateko erizaina.

Udal musika eskola bateko dantza jarduera erorikoen prebentziorako: adinekoei zuzendutako esku-hartzea. Maialen Araolaza Arrieta, EHUko Fisioterapia irakaslea.

18:00-18:30 Atsedenaldia

18:30-20:00 Posterren erakustaldia eta azalpena

Moderatzailea: Jose Mari Uribarri Atutxa, Galdakao- Barrualdeko ESIko familia medikua

20:00-21:00 OEEren Batzar Nagusia

 

Larunbata, azaroak 14

09:30-10:30 Ahozko komunikazioak

Moderatzailea: Leire Erkoreka Gonzalez, Psikiatra. Galdakao-Usansolo Ospitalea. EHUko Neurozientziak Saila

10:30-11:00 Euskararen normalizazioa osasun-arloan

Moderatzailea: Izaskun Elezgarai, EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea

Historia klinikoak euskaraz. Aintzat elkartea - Adrian Zelaia Medikua.

Itzulbide. IXA Taldea - Olatz Perez de Viñaspre EHUko irakasle eta ikertzailea.

11:00 -11:30 Atsedenaldia

11:30-13:30 Bigarren mahai-ingurua: BIZITZA OSASUNTSUA ESKOLATIK HASITA

Kiva programa finlandiarra. Ainara Nuñez Azkorra, Pedagogoa eta Betiko Ikastolako irakaslea.

Eskola jantokiak: tokiko garapena. Patxi Gaztelumendi, IKT arloko langilea eta kultur sustatzailea.

Erresilientzia eta CSE. Nerabeen arazo emozionalei aurre egiteko entrenamendua. Iñaki Kerexeta, Haur eta nerabeen psikiatra eta Basurtuko Medikuntza Fakultatean irakaslea.

Mugikorren erabileraren arriskuak. Rakel Gamito Gomez, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle eta ikerlea.

13:00-14:00 Amaierako ekitaldia. OEEren 30. urteurrena eta Felipe Aizpuru gogoan.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, OEEren Idazkaritza Teknikoa:

944 00 11 33 / 663 901 248, oee@oeegunea.eus

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan