Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gaur Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan graduondokoaren aurkezpena online

2020-11-20

Gaur gurean, osasun-arretan, hizkuntzak nola kudeatu irakasteko graduondokoaren bigarren edizioa aurkeztuko digute publikoki, 16:00etatik aurrera online.
 
 
EHUk eta UEUk elkarlanean antolatutako "Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan" graduondoko lanen aurkezpen saioa (azaroak 20)
 
Lekua: Saioa birtuala izango da ondorengo estekan: https://eu.bbcollab.com/guest/96b89bd99d6f4abb99a060b0dd5a1c68

Saioa publikoa izango da eta guztiok parte hartu ahal izango duzue. Kanpotik gaian interesa izan dezakeen beste edonork ere jarraitu ahal izango du saioa, goiko esteka konpartitzearekin nahiko da.

Saioaren eskaleta:
  • 16.00: Ongi etorria eta aurkeztuko diren lanen laburpena (Jon Zarate: Graduondokoaren Zuzendaria).
  • 16.10: EEC ESIko Errehabilitazio Zerbitzuan euskarazko asistentzia-zirkuitua helburu, bibliografia eta Osakidetzako esperientzien azterketa. Iratxe Sustatxa.
  • 16.30: Hizkuntza-mugak osasun-sistemen erabiltzaileen ikuspuntutik: ikerketa kualitatiboen berrikuspen sistematikoa. Maialen Alday.
  • 16.50: Hizkuntza mugek umeen osasunean duten eraginaren berrikuspen bibliografikoa. Joseba Fernandez de Retana.
  • 17.10: Osakidetzako nominak kudeatzeko terminologiaren eta fraseologiaren bilketa. Jose Miguel Recarte.
  • 17.30: NANDAren euskarazko bi itzulpenen konparazioa, lagin baten azterketa linguistikotik abiatuta. Eunate Molinuevo.
  • 17.50: Hizkuntza eskubideak eta arretaren kalitatea osasungintzan: azken urteetako kexen azterketa. Ane Olabarri.
  • 18.10: Bilboko Osasun Zentro bateko osasun-profesionalen jarrerak eta pertzepzioak lanean egiten den euskararen erabileraz. Eskaintza aktiborantz. Ruben Garcia.
  • 18.30: Bizkaiko Osasun Mentaleko sarean III. Euskara Plana egiteko aukerak eta hobekuntzak identifikatu. Jose Ignacio Landaluze.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan