Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberri: azaroko albisteak

2020-12-09

Albiste interesgarriak egon dira azken hilabetean Osatuberrin.

Lorea Larrañaga eta Mikel Baza Oeekide eta Familia Medikuei elkarrizketa egin diete euren ikerketa-proiektuari buruz: biologizismoaren gailentasuna, kontsulta emozionalak, formakuntza falta eta beste hainbat gai izan zuten hizpide.

Inma Hernaezek, EHUko Aholab ikerketa taldeko ikertzaileak, Biocrucesekin elkarlanean, proiektu interesgarria antolatu dute, ahotsa galduko dutenek euren ahots sintetiko pertsonalizatua erabili ahal izateko.

Antonio Arraiza Osakidetzako osasun-programen arduradunari ere elkarrizketa egin zioten GIB eta hiesaren prebentzioari buruz, oraindik ere oso garrantzitsua baita neurriak hartzea.

Hilabete amaierako emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna zela eta, Osatuberrin artikulua argitaratu zen horren inguruan.

Eman begiratu bat!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan