Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Estatuan berme juridiko gehiago lortzeko urratsak

2021-03-17

Kontseiluko webgunean irakurri dugunez, joan den astean, martxoaren 9an, Madrilgo Diputatuen Kongresuan berezko hizkuntza gutxituen inguruko Legez Besteko Proposamena eztabaidatzeko elkartu ziren, 2020ko abenduan hainbat alderdik euskara, aragoiera, asturiera, galiziera eta katalanaren alde hasitako bideari jarraituz. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseilua tartean ibili da bultzada ematen.

Bilkuraren helburu nagusia hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa egokia eta justua bermatzeko neurriak eskatzea izan zen, estatuko herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko. Izan ere, Espainiako Gobernuak lepoa eman die Europako Kontseiluaren gomendioei, nahiz eta Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berretsita izan.

Martxoaren 11n proposamena bozkatu eta honako hiru neurri hauek onartu ziren: administrazio-erabilera bermatzea eta bultzatzea eremu linguistiko bereko lurrandeen artean, ofizialtasunerako estatutu-erreformak oraindik ofizialak ez diren hizkuntzen kasuan eta Estatuko botere guztien errespetua eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko.

Paul Bilbaok, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, zalantzarik gabe esaten du gizarte eragileek egindako presioaren emaitza izan dela proposamenaren onarpena eta lortu dutela eztabaida irekitzea beste behin. Dena dela, baieztatu du gizarte eragileek elkarlanean eta koordinatuta jarraituko dutela gure hizkuntzen etorkizunak gehiago egitea eskatzen duelako:

Gogoratu dezagun Espainiako Estatuan herritarren %45 berezko hizkuntza duten lurralderen batean bizi dela. Datu soila izateaz gaindi, antolamendu juridikorik ez duen errealitate baten adierazlea da. Gure lurraldeetako berezko hizkuntzak erabiltzeko eskubideak beti izaten ditu oztopo, bazterkeria, hertsapen, beto, ikusezintasun edota baldintza betegaitzak; Estatuko Aldizkari Ofizialaren babesarekin, gainera [Jarraitzen du...].

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Barakaldoko BEC Erakustazokara
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan