Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskararen erabilera erosoa: Adostasunak lantzen dokumentua aurrera doa

2021-04-22

Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako ekimena aurrera doa. Euskararen erabilera erosoa du helburu, eta, horretarako, hizkuntza politikak modu eraginkorrean nola molda daitezkeen zehazteko prozesu parte-hartzailea abiarazi zuen. Ekainaren 19an izango da lehen mugarria, eta gainerako eragileei gonbita egingo zaie berriro dokumentuarekin bat egin dezaten.

Berriki egin duten Ohiko Batzar Nagusian dokumentuaren lanketan aurrerapausuak egin dituztela jakin dugu: dokumentuaren azken bertsioa onartu da. OEEko bazkideoi gonbita egin zitzaigun urte hasieran dokumentu hori emaitza izan duen prozesu horretan parte hartzeko, hainbat online saiotan antolatutako mintegien bitartez.

Paul Bilbaoren hitzetan: "lan interesgarria izan da, eta oro har, eragileek, bazkideek zein kanpokoek begi onez hartu dute hizkuntza-politikek etorkizunean jarraitu beharko luketen norabidetzeak bi ardatz izatea; batetik ezagutzaren unibertsalizazioa, eta bestetik euskararen erabilera erosorako espazioak bermatzea".

Horrekin batera, Kontseiluak jasotako ekarpenetan ere azpimarra egin nahi izan du: «Eragileek hamarnaka ekarpen egin dizkiote dokumentuari, eta horren ondorioz, hasieran aurkeztu genuen proposamenak adotasunerako baliagarriak izango diren hainbat elementu berri jasotzen ditu» [Jarraitzen du...].

2021erako helburuak ere zehaztu egin zituzten, Kontseiluko webgunean dago informazio guztia.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan