Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Adi! Osasunaldia abian da: Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia

2021-04-30

Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Psikologia edo Fisioterapian graduatuko bazara ikasturte honetan, edo iazkoan graduatu bazinen, adi!

OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala ere. Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an izango da, 16:00etatik 18:30era. Lan asko aurkeztuko balira, ekainaren 9ra luzatuko litzateke. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (19/20 eta 20/21) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, psikologia, odontologia eta fisioterapia.

Horretarako maiatzaren 31 baino lehenago lanaren orrialde bateko edo biko laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago albisteari atxikita dagoen PDFan azaldutako jarraibideak kontuan hartuz.

Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du. Jardunaldi honetara aurkezteak ez du oztopatuko lan bera Begiristain Sarira aurkeztu ahal izatea edo aurrerago artikulu bezala argitaratu ahal izatea.

Animatuko? Lagundu zabaltzen!!!

EGITARAUA ETA INFORMAZIO GUZTIA AZPIAN ATXIKITA.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Korrikak beste edizio arrakastatsua burutu du
24. Korrikak, beti bezala, herri eta bihotz guztietara heldu da! Zorionak antolatzaileei eta partaide guztiei! Euskara gara! Argazkian, Korrikaren lekukoaren mezua idatzi duten 7 gazteak.
Errenteriako Udaleko lanpostuen aurkako helegitea ez da kasualitatea izan
Argia Aldizkariak jakinarazi duenez, azken urteotan Epaitegien bidez gelditu diren lan eskaintza batzuen atzean pertsona antolatuak daude: "Errenteriako Udaleko lan deialdia modu antolatuan sabotatu dute CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euska...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan