Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Agerraldia eta elkarretaratzea larunbatean epai bidegabeei erantzuteko

2021-05-17

Hedabideetan ikusiko zenuten EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia atera duela lanpostu guztietan derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna jasota zuen Irungo udaltzainen lan-deialdia baliogabetzeko.

Kontseiluak eta Behatokiak dagoeneko bidali zuten lehen irakurketa hedabideetara. Horretaz gain, zuzendaritza-batzordeak urgentziazko bilera egin du, gaiaren larritasuna kontuan hartuta. Izan ere, justiziaren esku-hartze horrek eragin handia izan dezake etorkizuneko lan-deialdietan, eta herritarren eskubideen urraketa betikotzea ekar dezake. Azken boladan epaitegiak oso gogor ari dira jokatzen eskubideen alde hainbat instituziok hartzen dituzten neurriekin. Une oro erakusten ari dira, hizkuntza-politikaren eremuan azken erabakia haien esku dagoela, eta inolako arazorik gabe argitaratzen dituzte atzokoa bezalako epaiak indarrean dagoen legeari erreparatu gabe.

Hau guztia Kontseilua hizkuntza-politiketan eragiteko adostasunak jorratzen ari denean dator, eta beraz, argi uzten du beharrezkoa dela etorkizuneko hizkuntza-politiken norabidetzean ahalik eta adostasun zabalena lortzea, besteak beste, horrelako bidagabekeriak eragileok jorratu dugun bidetik urrun daudelako.

Horrela, KONTSEILUAk astelehenean, goizeko 10.30ean agerraldia egin du Bilbon. Bertan, zuzendaritzan dauden bazkideetako ordezkariak egon dira, baina gainerako bazkideei ere gonbidapena egin zaie bertan egoteko.

Agerraldian honako hauek azaldu dira:

1. KONTSEILUAk epaiari buruz egiten duen irakurketa, eta horrek izan ditzakeen ondorioak. Azken boladan hainbat epaitegitatik jokabide hori errepikatzen ari dela berretsi (Auztegi Gorena, Nafaroako Justizia Auzitegi Nagusia, EAEkoa..)

2. Gizarte guztiari eragiten dioten erabakiak dira, eta beraz, beharrezkoa da horren inguruan elkarrekin hausnartzea;  une honetan adostasun zabalak lortzea eta horrelako erasoei batera erantzun beharra azpimarratuko dugu.

Horretaz gain, aurreikusten diren bi ekimen aurkeztu dira. Batetik, eragile politikoak eta sindikalak ostegun arratsaldean Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean antolatu dugun bileran parte hartzeko gonbidapen publikoa egin dugu, eta, bestetik, euskaraz bizi nahi duen komunitateak erabaki horiekin ados ez dagoela erakusteko larunbat honetarako, maiatzak 22, Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, antolatu dugun mobilizaziorako deia.

Esan bezala, larritasunez bizi ditugu azken boladan gertatzen ari diren erasoak, eta zuzendaritza-batzordeak uste du badela unea horretan ere jauzia egiteko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Euskaraz lan egiteko eta artatuak izateko eskubidearen alde mobilizatu dira administrazioko langileak
Iruñean asteartean egin dute kontzentrazioa, Donostian, Bilbon eta Gasteizen astelehenean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. “Berme juridikoak” exijitu dituzte. Astearte arratsalderako mobilizazio berria deitu dute Donostian, ...
Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan