Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Larunbateko elkarretaratzea: euskaraz bizitzearen alde BATUZ, eskubide murrizketarik ez!

2021-05-19

Herenegun iragarri bezala, KONTSEILUAk elkarretaratzea antolatu du larunbaterako Bilbon, goizeko hamaiketan, EAEko justizia auzitegiaren aurrean. Zalantzarik gabe, eta Kontseiluak eta gainerako eragileek prentsaurrekoan ongi esan bezala, oso larria da gertatutakoa eta oso beharrezkoa erantzun sozialak oihartzuna izatea.

Euskaraz bizitzearen alde, denok batuz egingo dugu aurrera, beraz, eskertuko genuke zuen inguruan deialdiaren berri zabalduko bazenute. Mila esker eta animo, egun gutxi dira, baina ari gara gaia erdigunean jartzen.

Larunbatean denok Bilbora, eskubide murrizketarik ez!!!

Azken boladan epaitegiak oso gogor ari dira jokatzen eskubideen alde hainbat instituziok hartzen dituzten neurriekin. Une oro erakusten ari dira, hizkuntza-politikaren eremuan azken erabakia haien esku dagoela, eta inolako arazorik gabe argitaratzen dituzte epaiak indarrean dagoen legeari erreparatu gabe. Hau guztia Kontseilua hizkuntza-politiketan eragiteko adostasunak jorratzen ari denean dator, eta beraz, argi uzten du beharrezkoa dela etorkizuneko hizkuntza-politiken norabidetzean ahalik eta adostasun zabalena lortzea, besteak beste, horrelako bidagabekeriak eragileok jorratu dugun bidetik urrun daudelako. Albiste osoa hemen.
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan