Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz aldizkariaren aurtengo 1. ale berezia kalean da

2021-09-30

Osagaiz aldizkariaren aurtengo 1. ale berezia argitaratu berri dugu osagaiz.eus webgunean. Eman begiratu bat!

Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontuan hartuz OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du, “OSASUNALDIA”. Lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa ere.

Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi horretara aurkeztu ziren azken bi ikasturteetan landu diren 23 gradu-amaierako lan. Gehienak erizaintzakoak izan ziren baina baziren medikuntzakoak, farmakologiakoak eta psikologiakoak ere. Nondik aurkeztu ziren begiratzen badugu Donostiatik aurkeztu ziren gehienak eta ondoren baziren Gasteizkoak, Leioakoak edo Bilbokoak. Orain laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu eta espero dugu zure interesekoa izatea [Editoriala osorik hemen ikusgai].

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan