Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzako 2013-2019 Euskara Planaren balantzea

2021-10-08

Osakidetzako 2013-2019 epealdiko Euskara Planaren balantzearen berri eman zen duela gutxi. Helburu batzuetan aurrera egin den arren, hutsuneak ere aipagarriak dira.

"herritar euskaldun gehien artatzen duten erakundeek (Gipuzkoakoek eta Bizkaiko ekialdekoak) garapen-mailarik altuena lortu dute. Horrek adierazten du gizarte-presioak gehi euskara ohiko hizkuntza duten profesional multzo handia edukitzeak erraztu eta azkartu egiten dutela euskararen normalizazioa. Dena den, egoera soziolinguistikoak ez du dena egiten, antzeko egoera soziolinguistikoa duten erakundeen puntuazioan ere aldeak daudelako. Hortaz, beste faktore batzuek ere (erakundeetako liderren erabakiek, erdi-mailako arduradunen inplikazioak, baliabide egokiak jartzeak…) eragina izaten dute hizkuntza-normalizazioan. Gainera, ebaluazioaren emaitzak erakundeen tipologiaren arabera aztertzen badira (ESIak, emergentziak, osasun mentala, egonaldi ertain eta luzeko ospitaleak, zerbitzu zentralizatuak…), aipagarria da Osasun Mentaleko sareak, lehentasunezko erakundeak izan gabe, ESI batzuen aurretik kokatu direla, lidergo sendoari esker" [Jarraitzen du...].

Diotenez, planaren helburuen betetze-maila % 65,6koa izan da. Indarguneak hauek izan dira:

  1. plantila elebidunaren hazkundea
  2. paziente, langile zein zerbitzu euskaldunen identifikazioa
  3. derrigortasun-daten sistema
  4. argitalpen, errotulazio finko eta kanpainetan elebitasuna egon da
  5. euskararen gaia kudeaketa sistemetan sartzea
  6. hizkuntza-kudeaketa etengabe ebaluatzea
  7. espezialitateetako terminologia eta estandar klinikoak euskarara egokitzeko lanak

Hobetzeko alderdi nagusiak, berriz, honakoak:

  1. hizkuntza-lidergoa aginte-kate osoan finkatzea
  2. hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak zerbitzu guztietan aplikatzea
  3. euskarazko asistentzia-eskaintza sistematizatzea
  4. historia klinikoa euskaraz idaztea
  5. euskarazko prestakuntza orokortzea
  6. hizkuntza-ohituren aldaketak bultzatzea, euskara hainbat langile-talderen lan-hizkuntza bihurtzeko asmoz

Planaren nondik norakoei buruzko iritzia ere agertu da berriki prentsan, Berria egunkarian, Aitor Montes medikuaren eskutik, hemen artikulu osoa eskuragarri.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan