Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Gidaliburu berria osasun-langileentzat

2021-11-15

Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak Maialen Berridik, OEEk antolaturiko azken Agote sariaren irabazleak, argitaratu berri duen liburu bat da.Tituluan argi aurkezten den moduan, mediku batek bere lana profesionaltasun osoz egiten duela bermatzeko beharrezko dituen oinarrizko gaitasunen ingurukoa da. Medikuntzako langileek eguneroko lanean izaten dituzten erronkak aurkezten dira liburuan, eta erronka berauei aurre egiteko zein balio pertsonal eta profesional beharrezkoak diren.

Desberdintasun sozialak ere tratatzen dituen lan bat da, etorkizuneko langileei zuzendua, gaixotasunen atzean dagoena azaltzen duena. Zein da gaixo baten testuingurua? bezalako galderei ere erantzuna ematen saiatzen da Maialen Berridi, gaixotasunen atzean dagoen pertsona bere osotasunean aztertzeari garrantzia emanez; horrela, medikuntzak izan dezakeen ikuspuntu berri bat aurkeztuz, edozein langile sanitariorentzako (bai erizain, mediku, edo bestelakorentzako) lagungarria izan daitekeen esperantzarekin.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ekainaren 13an hitzordu garrantzitsua Iruñean
Euskararen biziberritzeak behar duen Erronka proposatu dugu: ...
EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan