Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Zonifikazioaren aurkako adierazpena

2021-11-19

Nafarroako Cortes udalerrian zonifikazioaren aurkako eta euskaren aldeko adierazpena aurkeztu dute azaroaren 13an. Hordago! da ekimenaren izena eta Nafarroako erdialdeko eta Erriberako talde batek eraman du aurrera, hauen helburua Erriberak eta Errialdeak jasaten duen bereizkeriarekin amaitzea da. Izan ere, talde honetako partaideek aldarrikatzen duten moduan "Euskara Nafarroako berezko hizkuntza da". Adierazpenean argi utzi dute euren xedea Nafarroako hizkuntza zonifikazioa bertan behera uztea dela.

Adierazpena egiteko orduan Erriberako hainbat herritarren bizipenak kontuan hartu dituzte, jasandako errepresioaz eta kalteaz mintza daitezen. Modu honetan, hauek bizitako kalteari konponbide bat eman nahi diote, nafartarren hizkuntza eskubideak errespetatuz. Adierazpen honen egileek adierazi dute ez direla beste ekimen edota mugimendu baten parte, euren adierazpen honekin beste dinamika bati ekin nahi diotelako.

Adierazpena Kamila Guarinek (Peraltako bizilagunak) eta Julian Vicente Garciak (Corteseko bizilagunak) irakurri dute, diotenez Nafarroan euskara dakiten pertsonen kopurua txikia izateak ez du inondik inora ere zilegitasunik ematen euren eskubideak urratzeko. Nafarroako herritarren nortasuna ulertzeko maila berean egon behar dira bi hizkuntzak, euskara eta gaztelania, hauetako bat ez bada kontuan hartzen ezinezkoa da Nafarroa ulertzea. Informazio gehiago hemen.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan