Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bilera irekia: Osakidetzako Euskara Planaren balantzea

2021-11-22

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko kideok bazkideentzako bilera irekia antolatu dugu azaroaren 30erako, datorren astearterako, 18:00etatik 19:00etara, Osakidetzaren Euskara Planaren ziklo berria hastear baitago, eta aurten atera direlako aurreko zikloaren ebaluazio-emaitzak. Hemen kontsultatu daitezke gai horren inguruan erakunde bakoitzak egindakoak eta gaiaren inguruan argitaratutako hainbat albiste: http://www.oeegunea.eus/info/ikusi/normalizazioa/219k.

Albisteari atxikita Osakidetzak argitara emandako ebaluazioa osorik PDF modura (azpian), baita hurrengo zikloko planaren zirriborroa ere.

OEE bezala oso garrantzitsua da gogoeta egitea eta horretarako ezinbestekoa zaigu bazkideon iritzi, iradokizun eta balorazioak jasotzea. Horregatik, eskertzekoa da jendeak bilera horretan parte hartzea OEEk iritzi sendo bat osatu ahal izateko. Gogoeta hori ondoren Osakidetzari helaraziko zaio.

Noiz: azaroaren 30ean, 18:00etatik 19:00etara
Non:
https://us02web.zoom.us/j/89071403324?pwd=RGFscHZBc2xnaDdBSXQ0Rkd0UWF4QT09
 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan