Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldiaren aurkezpena ikuspegi zientifiko batetik ikusia

2021-12-30

Elinberrin argitaratutako artikulu interesgarrian, Ines Castiella Imazek Iruñea inguruan zientziaren ikuspegitik euskaraz bizitakoak eta Euskaraldiaren aurtengo aurkezpena harilkartu ditu. Iruñeko planetariotik abiatuta, bere esperientziak kontatu ditu: ETBko meteorologia saioak eskatutako argazkia; “Zientzia kalean” egitasmoa, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean egindakoa; NUPen ‘Zientzia puntu-puntuan’ podcastak; UEUren Ikergazte topaketak... Autoreak argi du: ‘Hitzez ekiteko garaia’ dugularik, ekin diezaiogun hitzez baita zientziaz ari bagara ere.

Euskaraldiaren aurkezpena azaroaren 20an egin zuen Iruñean Euskal Herri osoko euskalgintza, entitate, batzorde eta erakundeetako ordezkari talde zabal batek. Enbatako artikulu honetan laburpen ederra dugu:

"Urte garrantzitsua izanen da herriz herri antolatuak diren euskaltzale sareak antolatzen eta indartzen segitzeko. Euskaltzaleen urtea izan behar da 2022 urtea, hitzez eta ekimenen bidez euskararen aldeko giro sozial indartsu bat berraktibatzeko eta ariketa sozial eraldatzaile indartsu bat egiteko urtea [...].

Hitzez ekiteko garaia lelopean egingo da hirugarren Euskaraldia:

  • 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den ariketa sozialaren prestaketan hasiko dira herrietako batzordeak eta era guztietako entitateak.

  • Hizkuntza ohiturak aldatuz ingurukoei eragiteko gonbitea egin zaie belarriprest eta ahobizi roletan parte hartuko duten herritarrei.

  • Era guztietako entitateek ariguneak osatuz parte hartu ahal izango dute Euskaraldian."

[Jarraitzen du...]

 

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan