Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz: urteko azken alea eta saria

2022-01-03

Osagaiz aldizkariak hainbat berri izan ditu azken hilabetean. Hasteko, urtearen amaierarekin batera, aldizkariaren ale arrunteko 5. bolumenaren 2. zenbakia argitaratu da. Bertan, hainbat gai jorratu dira: COVID-19 gaixotasunaren txertaketaren nondik-norakoak edota  osasuna eta hizkuntza gaia landu zuen EHUko laugarren uda ikastaroaren inguruko informazioa. Gainontzeko aleen antzera, aldizkariaren helburua osasun arloko euskal komunitate zientifikoaren aurkikuntzak zein lanak zabaltzea du helburu, eta osagaiz.eus webgunean oso-osorik irakurtzeko aukera dago. Eman begiratu bat!

Bestalde, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanak azken urteetako lanaren aitortza jaso du. Izan ere, pasa den Euskararen egunean, abenduaren 3an, Donostialdea ESIak Osagaiz aldizkaria saritu du, euskararen erabileran eta normalizazioan eginiko lanagatik. Irudian ikus daitekeen bezala, saria erredakzio-batzordearen parte diren Izaskun Elezgaraik eta Joxerra Furundarenak jaso zuten. Halaber, argitaratu berri den azken aleko editorialean Joxerra Furundarenak sariaren inguruko balorazio txikia egiteaz gain, eskerrak eman dizkie Osagaizen ekoizpeneko parte-hartzaile guztiei.

 


Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan