Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Komunikazioak bidaltzeko epea otsailaren 15era arte luzatuta

2022-01-18

COVID 19ren eragina: irakaspenak, erronkak... Parte hartu 2022ko Osasun Biltzarrean!

Pandemia honek osasun-profesionaloi asko eragin digu eta eragiten digu, baita asko irakatsi ere. Aurtengo Osasun Biltzarrean bereziki interesgarria izanen da guztiok elkartu eta gaiaz hitz egitea: pandemiak ekarri diguna, irakatsi diguna eta aurrera begirako erronkak izanen ditugu hizpide Atarrabian, martxoaren 25 eta 26an ostiral arratsaldez eta larunbat goizez.

Lau mahai-inguru egingo dira:

  1. COVID-19 oinarrizko osasun-laguntzan
  2. Osasun mentalean
  3. Ospitaleetan
  4. COVID-19a eta gizartea
Seguru gaude asko duzuela kontatzeko lau ardatz horietakoren batean, edo askotan, edo beste batzutan, eta horregatik ekarpenak bidaltzeko epea luzatu dugu. 

Bidali zuen ahozko komunikazioa edo posterra otsailaren 15a baino lehen (barne) eta zabaldu deia ingurukoen artean, benetan aukera ederra dugu-eta elkarrekin jakintza partekatzeko. Gainera, covida ez da izanen gai bakarra, eta zenbait tailer ere antolatu ditugu. Alde batetik, osasungintza eta euskara-zerbitzuekin lotuak, eta, bestetik, egun pil-pilean den heriotza duinaren ingurukoa.

Animatu!

Komunikazioak eta posterrak egiteko jarraibideak
Programa deskargatu

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan