Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Nafarroako doako ikastaroak

2022-02-18

2022an ere, UEUk elkarlan hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamenduarekin. Horri esker, hainbat doako ikastaro eskainiko zaizkio publiko zabalari.

Martxoaren 1a da lehen ikastarora matrikulatzeko azken eguna.

Edonork eman dezake izena, nahiz eta lehentasuna unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango duten. Ikastaro hauek egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTSak eskainiko dizkie bertako ikasleei. Ondoren, osasun-alorrarekin zerikusia duten ikastaroen zerrenda ageri da:

- Pertsonarengan zentratutako osasungintza- Arreta integrala eta Komunikazio klinikoa (aurrez-aurrekoa)

Martxoaren 4tik 19ra

- Haur eta gazteen kontrako sexua abusuak (ikasgela birtuala)

Apirilaren 28tik ekainaren 1era

- Adikzioak ezagutzu ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza (aurrez-aurrekoa)

Urriaren 1etik 8ra

- Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista (aurrez-aurrekoa)

Urriaren 22tik 29ra

Ez itxaron azken momentura arte, eta parte hartu ezazue! Animatu!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan