Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OSASUNALDIA osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia

2022-04-28

OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 2. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2022ko ekainaren 14tik 16ra bitartean izango da, 16:00etatik 18:30etara. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (20/21 eta 21/22) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia. Horretarako ekainaren 7a baino lehenago lanaren laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago jarraibideak kontuan hartuz. Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.

Jardunaldia modu telematikoan egingo da (lotura hemen pasahitza:Osasunaldi), eta ikasle bakoitzak egun berean lanaren aurkezpena partekatuko du. Lan bakoitza aurkezteko 8 minutuko tartea erabili ahalko da.

Dei egiten dizuegu osasun-zientzietako ikasle graduatuberriei, hartutako lan guztiari ikusgarritasun gehiago eman diezaiozuen, ekarri itzazue zuen gradu-amaierako lanak Jardunaldi honetara eta aurkeztu zuen ikaskide izan direnen aurrean. OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi batean argitaratuta ikusiko dituzue lan horien laburpenak.

Animatu zaitezte!


Lanaren laburpena idazteko jarraibideak

Gradu-amaierako lanaren laburpena idazterakoan ondorengo egitura erabili Word artxibo batean edo antzekoan (datu guztiekin gehienez 2 orrialde bete daitezke):

-Lanaren izenburua.

-Egilearen izen-abizenak.

-Fakultatea (nongo fakultatetik aurkeztu den).

-Egilearen posta elektronikoa.

-Laburpena.

-Erreferentzia bibliografiko batzuk jarri daitezke. Gako-hitzik ez.

-ADDI sisteman lan osoa irakurri ahal izateko lotura.

Oharra: ez erantsi bestelako dokumenturik (gradu amaierako lan osoa, eranskinak…), OSAGAIZ aldizkarian laburpena baino ez delako argitaratuko.

 

Lanak igotzeko jarraibideak

Laburpena Osagaiz aldizkariaren plataformara igo behar da: http://www.osagaiz.eus.

Horretarako eman beharreko pausuak:

a) Erregistratu: http://www.osagaiz.eus/user/register. “Erregistratu honela” jartzen duen tokian egile gisa erregistratu.

b) Hasi Saioa http://www.osagaiz.eus/login: sartu erabiltzailea eta pasahitza, eta klikatu bidalketa berria jartzen duen tokian.

1. Urratsa: Aldizkariaren atalean hautatu Gradu Amaierako Lanak. Gorde eta jarraitu.

2. Urratsa: “Bidalketa dokumentua” jartzen duen tokian igo laburpenaren dokumentua. Gorde eta jarraitu.

3. Urratsa: Bete eskatutako datuak. “Gorde” eta “Jarraitu”.

4. Urratsa: “Gorde” eta “Jarraitu”.

5. Urratsa: Bidalketa berretsi. Amaitu bidalketa.

Jardunaldien aurretik antolatzaileak aurkeztutako lanen egileekin harremanetan jarriko dira lanaren onarpena jakinarazteko eta hala bada aurkezpenaren eguna eta ordua zehazteko.


Informazioa

OSAGAIZ aldizkaria

www.osagaiz.eus

info@osagaiz.eus

944 00 11 33

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan