Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kaleak berriz beteko dira euskararen alde

2022-05-05

Euskararen eskubideen aldeko bi mobilizazio nagusi hauspotu dira azken asteetan. Batetik, larunbat honetan, maiatzen 7an, Iruñean biltzeko deia egin dute, Nafarroako gobernuak egindako azken lege linguistikoaren harira (informazio gehiago euskalgintzaren Kontseiluaren berrian). Legean, ingelesa menperatzeak izango dituen abantailak agertzen dira, euskararen mesedetan. Maiatzak 3ko elkarketaratzean Paul Bilbaok (Kontseiluko idazkari nagusiak) honakoa adierazi du: «euskara bera eta euskarari lotutako komunitatea zokoratu nahi dituzte, lurraldean inolako estatusik ez duen hizkuntza bat gainean jarriz».

Bestalde, apirilean Euskara Aurrera dinamikaren aurkezpena izan zen, Donostian. Bertan, euskararen aldeko manifestazioa iragarri zuten maiatzaren 21erako. 17:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik, eta Euskal Herri euskalduna sortzea du helburu ekimenak (Informazio gehiago hemen).

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan