Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Iparraldea: osasuna eta euskalduna

2022-06-03

Olatz Aramendi emaginari egin dio elkarrizketa ARGIA aldizkariak. Bertan, beste hainbat konturen artean, Iparraldeko osasungintzaren euskalduntzeaz mintzatu dira, Baionakoaz konkretuki. Orokorrean iparraldeko hiru euskal probintzien euskara-erabilera kezkatzekoa da, arrazoi sozialegatik zein politikoengatik. Hala ere, badirudi osasungintzan nolabaiteko oasia aurkitu duela euskarak, eta Baionako ospitalea adibide garbia da Aramendiren hitzetan, "Hala da bai, asko gara, geroz eta gehiago". Izan ere, lankideez gain, hura emagina den aldetik, erditzera doazen hainbat emakumerekin ere mintzo da euskaraz:

"Emazte euskaldunak erditzera heldu direnean eta izen euskalduna dudala ikusten dutenean, begirada berezi batez so egiten didate. Eta orduan ni neu hasten naiz euskaraz mintzatzen. Hor, zerbait berezia sortzen da. Intimitate gehiago lortzen dela esango nuke."

Halaber, hainbat saiakeraren ondoren, duela ia urtebete sortu zen Osasungintza Euskalduntzeko Erakundea (OEE) Iparraldean, eta horrek ere emango dio beharrezko hauspotzea hizkuntzari osasungintza arloan.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean
Ikastaroa
Azaroan ikastaro interesgarria eskainiko du Gipuzkoako Medikuen Elkargoak:  GAIXOTASUN KRONIKOEN MANEIUA BARNE MEDIKUNTZAKO EGUNEKO OSPITALEAN PRESENTZIALA - Gaixotasun kronikoen maneiua Barne Medikuntzako Eguneko Ospitalean &n...
Osagaizen ale berria
Aurten Osagaizek 10 urte bete ditu eta, ohi bezala, ale berriak argitaratzen jarraitzen du. Orain lehenengo ale arrunta atera da, uda ostean Pediatriaren jardunaldiarekin ale berezi bat atera ostean. Zenbaki berrira sartzeko:https://aldizkariak.ueu....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan