Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasuna eta Hizkuntza V. edizioa: eskaintza aktiboa

2022-08-05

Osasun-arloko profesionalei bideratutako ikastaroa da "Osasuna eta Hizkuntza V. Eskaintza aktiboa". Osasun-arloan hizkuntzen kudeaketari buruz interesa duzuenontzat egokia da, eta arlo horri lotutako ikerketetan murgildu nahi dutenentzako elkargune ezin hobea izango da; bertoko eta Nazioarteko hizlariak egongo dira, oso aditu interesgarriak. Aurtengo edizioak eskaintza aktiboaren kontzeptuan jarriko du arreta.

Euskal Herrira egokituriko eskaintza aktiboaren definizio zabala landuko da, komunitatearen inplikazioa erdigunean jarriz. Bere oinarri teorikoa hizkuntza-justizia, gaitasunen eredua eta eragile aktiboak izango dira. Hau guztia kontuan hartuta Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat proposamen eta esku hartze aurkeztuko dira. Gaiak aurkezteko orduan eskaintzaren mailak jarraituko dira: muturreko egoerak edo eskaintzarik eza, erabiltzaileen beharren identifikazioaren egoera, zerbitzuen eskaintzan oinarritutako egoera, eskaintza aktiboaren neurketa eta ebaluazioa. Hizkuntza-justizia, etika eta gaitasunen eredua landuko dira baita ere.

Noiz: Irailaren 15 arratsaldean eta 16 goizean.

Non: Donostiako Miramar Jauregian.

Informazio guztia eta matrikula egiteko aukera hemen.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan