Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Ikastaroa: "Pertsonarengan zentratutako osasungintza. Arreta integrala eta komunikazio klinikoa"

2022-09-05

Gaixotasunaz haraindi, pazientea pertsona gisa eta ez sintoma multzo soil moduan ahal bezain egokien artatzeko gaitasuna izango du mami eta abiaburu UEUk antolaturiko doako euskarazko ikastaroak. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta urriaren 24an amaituko da.
 
Noiz: urriaren 29tik azaroaren 12ra. Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.
Non: Iruñeako Jaso Ikastolan; bertara heltzeko argibideak hemen.
 
Nondik norako orokorrak
 
UEUk osasun-profesionalei bideratutako ikastaro interesgarria proposatu du. Jakina da medikuntzaren berezko jarduna dinamikoa dela; eta horrenbestez, nabarmen bezain ukaezina da XX. mendeko azken hamarkadatik gaur egunera bitarteara gauzatutako lehentasun- eta ikuspuntu-aldaketa. Horren guztiaren baitan aurrera pauso zientifiko-teknologikoek izan dute sona gehien. Hala ere, aurrerapenera hurbildu ahala gaixotasunen atzeko gizatasunetik aldendu gara.
 
Bai gizarteak bai eta osasun-profesionalek ere salatu dute humanismo gabezia; eta beraz, aldaketa kulturalerako bidea egiten hasi beharra dago. Osasun-sistemak banakoa hartu behar du ardatz; eta horretarako, ezinbestekoa da teknika zehatz eta landuak irakatsi eta ikastea. Xedea lortzeko Maialen Berridi Agirre mediku lizentziaduna eta Familia eta Komunitate Medikuntzako Espezialista izango da irakaslea.
 
Informazio gehiago hementxe.
 
La relación médico-paciente ¿patrimonio de la humanidad?
 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan