Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun-arloko euskarazko prestakuntza UEUren eskutik urrian

2022-09-13

UEU beste bi ikastaro interesgarri eskaintzera doa. Oraingoan, alde batetik menpekotasuna ezagutuaz batera horri aurre egiten; eta bestetik, indarkeria matxisten kasuetako esku hartzea prisma feministatik begiratzen ikasteko aukera eskaintzen du.

Bi ikastaroak urrian izango dira:

"Adikzioak ezagutuz ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza" izenekoa urriaren 1ean eta 8an izango da (larunbatak). Matrikula epea: irailaren 26ra arte.

"Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku hartzean begirada feminista" izenekoa urriaren 22an eta 29an izango da (larunbatak). Matrikula epea: urriaren 16ra arte.

Informazio guztia honako esteka hauetan eskuragarri:

"Adikzioak ezagutuz ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza"
"Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku hartzean begirada feminista"

Non: Iruñean.
Norentzat: Osasun Zientzietako ikasle eta osasun profesionalentzat.
Izaera: aurrez aurrekoa
Metodologia: aktiboa eta parte-hartzailea.
Berezitasunak: ikastaro bakoitzeko ECTS erdia emango die Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleei (gutxieneko asistentzia %85eko delarik).

Helburuak hurrenez hurren:

"Adikzioak ezagutuz ekin. Osasun Zientzietako ikasle eta profesionalentzat prestakuntza". Menpekotasun prozesuarekin lotutako oinarrizko kontzeptu teorikoak barneratzerekin batera, profesional gisa izan beharreko gaitasunak trebatzea bai prebentzioan bai eta birgaitze prozesuan ere.

"Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku hartzean begirada feminista". Ikuspegi feministatik abiatuta, osasun alorreko profesionalei indarkeria matxistaren kasuen aurrean erabili beharreko estrategien, izan beharreko jakintzen, eskaini beharreko orientabideen eta balibideen inguruko prestakuntza eskaintzea.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan