Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskara eta helduak: zaindu beharreko harremana

2022-09-15

Imanol Larreak, Soziolinguistika Klusterreko Bulego teknikoko zuzendariak, euskararen erabilerarekiko kezka adierazi du Naiz irratirako egindako elkarrizketan. Hizkuntzen Kale erabileraren inguruko ikerketaren emaitzen arabera, euskararen erabilera egonkor mantentzen da. Horren harira, noski, poztasuna adierazi du Larreak. Hala eta guztiz ere, hizkuntzaren biziberritzeak bereziki kezkatzen du: euskara normalizaziotik urrun dago.
 
Xelebrea bezain harrigarria da gizarteak hautemandako eta benetan jazotako egoeren arteko aldea: Larreak aipatu arabera, euskararen erabilera eskasa gazteei leporatu ohi zaie; alabaina, helduengan murriztu omen da gehien. Paradoxiko izendatzen du helduek gazteen -eta batez ere haurren- inguruan euskarara jotzea baina, aitzitik, euren artean gaztelania erabiltzeak. Horren atzean, zer ote? Elkarrizketan zehar hipotesietan sakontzeaz gain, datuak datu, Larreak hobekuntzarako erabiltzeko nahia eta beharra azpimarratzen ditu.
 
Bestalde, komunikatzeko maizen erabilitako hizkuntzen hautuaren esangurari erreferentzia egiten dio. Zentzu horretan turistifikazio masiboak euskararengan duen eragin kaltegarriaz gain, beste herrialde batzuetatik etorritakoen aukeran zentratzen da. Izan ere, horietako askok beren hizkuntzak alde batera utzi eta hizkuntza hegemonikoen erabileran sartzen dira bete-betean. Alde horretatik euskararekin lan gehiago egin beharko zitekeela irizten dio.
 
Horrenbestez, Larrearen aburuz, erronka nagusia hizkuntza ohiturak aldatzea da. Horixe bera lortzeko hiru egitasmo zerrendatu eta azaldu egiten ditu elkarrizketan zehar. Badago argi eta garbi helarazitako mezua: jasotako datuak euskara suspertu, biziberritu eta ahal den heinean gizarteratzeko erabili behar dira; eta hori egitea hiztun ororen lana da.

Elkarrizketan aipatutako guztiaren berri izateko sakatu hemen.

    

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan