Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kontseiluaren 25. urteurrena ekitaldia Durangon

2022-12-12

Dagoeneko 25 urte bete ditu gaur egun euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune garrantzitsuenak. Euskararen fabore lan handia egin duten eta lan horretan darraiten 26 bazkide oso eta 4 so-egile barnebiltzen ditu, hala nola AEK, Elhuyar, Elkar, BERRIA, Osasungoa Euskaratzeko Erakundea, aski ezaguna zaigun Udako Euskal Unibertsitatea eta abar eta abar. Horiek guztiek helburu bera lortzeko dihardute: euskararen normalizazio prozesua azkartzea, eta horretarako, eragin sozial eta politikoa izatea.

Bada, abenduaren 6an bertan 25 urte izan ziren 1977an sortu zenetik, eta ekitaldia antolatu zuen Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Izan ere, Durango euskal kulturaren topagune bilakatzen da bereziki Durangoko Azokan zehar.

Ekitaldiari 11:00etan eman zioten hasiera eta zuzendaritza-eremuko aldaketekin ireki zuten: Idurre Eskisabelek 12 urtez idazkari egondako Paul Bilbao Sarriaren lekukoa hartu zuen. Eskisabelek "Euskalgintzak ekin dio askotariko eremuen arteko zubi lana egiteari, eta bide horretan sakontzen segitzeko asmoa dut [...]" baieztapena egin eta batez ere 2021ean abian jarritako Batuz Aldatu dinamikan zentratuko zela adierazi zuen.

Laburbilduz, honako hau izan da Eskisabelen iragarpena: lan egingo du euskaran, kulturan, hezkuntzan, eremu sozioekonomikoan, gizarte mailako eskubideeta, migrazioan, feminismoan, LGBT+ mugimenduan, eremu digitalean, gazterian eta beste askotan aritzen diren eragileekin aliantzak sustatu eta hizkuntzaren gaia ergidunera eramateko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan