Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Begi aurrean ezkutatutako pandemia

2023-01-04

Nafarroako Unibertsitate Publikoko -hemendik aurrera NUP- ikerketa-taldeak gizartean nabarmen zabaldu den arazoa aditzera eman eta konponbidea aurkitzeko beharra mahaigaineratu du. Azken urteetan, nahi baino maizago entzun dugu "pandemia" hitza, baina, egia esan, oraingo honetan termino horri lotutako gaixotasuna oso bestelakoa da: obesitatea.

“Gehiegizko pisua eta obesitatea duten haurrek gantz gehiegi pilatzen dute organo eta ehunetan, eta horrek, beste patologia batzuen artean, gaixotasun kardiobaskularrak eta 2. motako diabetes mellitusa garatzeko arriskua areagotzen du”, esan dute NUPeko ikertzailek. Eta gainera, honakoa azpimarratu dute: “Kalkuluen arabera, erraietan gantza metatzeak % 36 eta % 86 bitarte handitzen du edozein arrazoia dela kausa hiltzeko arriskua."

Granadako Unibertsitatearekin lankidetzan aritu ostean lortutako emaitzek, bizitza osasungarria sustatzeko 22 asteko programa bat osatzera bultzatu dituzte. Xedea, orokorrean, ariketa fisikoa eta elikadura orekatua bateratzea da eta hori lortzeko diziplina anitzeko talde bat ari da buru-belarri: ariketa fisikoaren alorreko adituak, fisiologo eta nutrizionistak, erradiologoak eta ingeniari biomedikoak. Ikerketaren garrantzia eta sona nazioartera heldu da: "JAMA Network Open" aldizkari zientifikoan argitaratu dute.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan