Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun Biltzarrean izena emateko epea zabalik dago

2023-04-17

OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako atalak antolatu dute aurtengo Osasun Biltzarra.

32. ekitaldia apirilaren 21ean eta 22an izango da, Donostian: ostiralean, EHUko Carlos Santamaria zentroan eta, larunbatean, Elvira Zipitria eraikinean.

Egitarau zabal bezain interesgarria dago: hiru mahai-inguru, lau tailer, ahozko komunikazioen aurkezpenak....

Mahai-inguruak

1.     Tokiko osasuna sustatzeko elkarlana: Auzozaintza programa publiko komunitarioa

2.      Osasuna sustatzeko modu ezberdinak

3.      Desberdintasun ardatzak (Kolektibo ezberdinak + generoa)


Tailerrak

1.      Ariketa fisikoa 3. adineko pertsonengan

2.      Elikadura eta osasunaren sustapena

3.      Bakardadearen bidelagunak

4.      Mindfulness, autozaintza eta autoerrukia

 
Izena ematea doan izango dute EHUko ikasleek. EHUn ikasten ez dutenek, ordea, 25 euro ordaindu beharko dute. Eta egoiliarrek eta jubilatuek 60 euro. Azkenik, 95 eurokoa izango da matrikula arruntaren salneurria, ortiraleko bazkaria barne. Hori bai, batzuek zein besteek 5 euroko beherapena izango dute OEEko bazkideak izatekotan.

Egitaraua: hemen.

Izena emateko: Telefonoz (944 00 11 33), posta elektronikoz (oee@oeegunea.eus) edo online: hemen.

Argibideetarako: 944 00 11 33  oee@oeegunea.eus

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Memoria espazioen autokontrukzioa Gipuzkoan
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeari gai honen berri zabaltzea eskatu zaio. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan abian jarri dute eta horren helburua da  "monumentalitate ahulak" eta ondorearen eraikuntza ez instutuzionala jasotzea da....
EHUk doako euskarazko ikastaroak eskainiko dizkie ikasle, ikertzaile eta irakasleei
Gasteizeko Welcome Day ekitaldia | Argazkia: EHU
EHUren albistea: Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik "Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak doako euskarazko ikastaroen eskaintza zabaldu du 2026-2027 ikasturterako, EHUko ikasle, ikertzaile eta ira...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan