Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Maiatzaren 8an zabalduko da Osasunaldian izena emateko epea

2023-05-05

OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 3. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2023ko ekainaren 12an izango da Eibarren, Markeskoa Jauregian.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak. Maiatzaren 31 baino lehenago lanaren laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago. Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.

Hemen aurkitu daitezke: jardunaldiari buruzko informazioa, laburpenak bidaltzeko jarraibideak eta matrikula egiteko argibideak (dohainik da).

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan