Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Garbiñe Elizegi: «Osasun sistema ez da neutroa, hegemoniara erabat lerratua dago; erdara eta erdal kultura dira nagusi»

2026-02-12

Berria egunkarian elkarrizketa egin diote Garbiñek 20 urtez erizain gisa lan egin du:

Paziente emakume eta genero disidente euskaldunek Osasunbidean pairatzen dituzten bazterketak aztertu ditu Garbiñe Elizegi erizainak, argitara atera berri duen tesian. Formakuntza eskatu du osasun langileentzat.

Ospitaleko korridoreetan, medikuen kontsultetan, denetarik izaten da, baita bazterkeriarekin eta gutxiespenarekin ikustekoa duten jokabide asko ere. Eta pazientea edo nolanahiko erabiltzailea nor den, ez da berdin izaten. Nafarroako emakume eta genero disidente euskaldunen aurkako bazterketak «egiturazko botere harremanen» ondorio direla adierazi du Garbiñe Elizegi erizainak (Pomona, AEB, 1975), argitaratu berri duen tesian.

Hogei urte inguru daramatzazu erizain. Urtetik urtera pilaturiko kezka eta susmoek piztu zuten ikerketa hau abiarazteko txinparta?

Ikerketa hau bide luze baten emaitza izan da. Erizain lanetan aritu naiz bai Euskal Herrian bai kanpoan, eta esperientzia ugari izan ditut. Batetik, euskaldunekin lan eginda —eta ni neu ere euskaldun naizen heinean—, hainbat zapalkuntza bizi edo ikusi izan ditut; eta bestetik, Kalifornian [AEBak] eta beste toki batzuetan, gutxiengo etnikoekin eta migratzaileekin lan egin izan dut askotan, eta hor ikusi ahal izan dut hobetzeko gauza anitz daudela osasungintzan. Hego Dakotako erreserba indigena batean lanean nintzela, adibidez, ohartu nintzen haiek zituzten arazo batzuk bagenituela Euskal Herrian ere.

Elkarrizketa osorik ikusteko: https://www.berria.eus/euskal-herria/osasun-sistema-ez-da-neutroa-hegemoniara-erabat-lerratua-dago-erdara-eta-erdal-kultura-dira-nagusi_2153874_102.html

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...
Gaztaroko bullynga azaleratu dezagun
COMGI Fundazioak eta OEEk atondutako hitzaldia: GAZTAROKO BULLYINGA AZALERATU DEZAGUN Helburua: Bullyinga agerian jartzea bullyinga prebenitzeko eta biktimak babesteko. Data eta ordua: maiatzak 13, asteazkena, 18:00etatik 19:00et...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan