Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

30. Osasun Biltzarra: Prebentzioa Auzolanean

Bideoak

Lehen mahai-ingurua, Elkarrekin mugituz

Angel Bidaurrazagak aurkeztuta OEEren lehen mahai-ingurua ren ekitaldia, Elkarrekin Mugituz izenburupean.

Bertan, Jon Irazusta Astiazaran EHUko fisiologia irakaslea eta biologian doktoreak: Ageing-on ariketa fisikoa zahartzaroan, aburuz elhestuko du; Gaur egun ariketa fisikoak dituen onurak aski ezagunak dira. Hala ere, orain dela gutxi arte zenbait populazioetan onura hauek frogatu gabe zeuden. Hitzaldi honetan ariketa fisikoak egoitzetan bizi diren edo ospitalizatuak egon diren persona nagusietan dituen eraginak aurkezten dira. AgeingOn taldeak egindako ikerketen arabera, ariketa fisikoak, populazio hauen aldagai fisiko, kognitibo, psikoafektibo eta klinikoetan hobekuntzak eragiten ditu, aldi berean bere bizi kalitatea hobetuz.

Ondoren Nere Mendizabal Gallastegui, Efitronik ikerkuntza programari buruz elhesten jarduko da; gaixotasun kronikoa dituzten gaixoentzako ariketa fisikoaren eraginkortasunaz alegia.

Azkenik, Maialen Araolaza Arrietak, Deustuko Unibertsitateko Fisioterapia irakasleak; Udal musika eskola bateko dantza jarduera erorikoan prebentziorako: adinekoei zuzendutako esku-hartzeari aburuz elhestu du.

Bigarren mahai-ingurua, Bizitza osasungarria eskolatik hasita

Moderatzailea: Karmele Benito del Valle

Ainara Nuñez Azkorra, Pedagogoa eta Betiko Ikastolako irakaslea. KIVa programa finladiarra: Ikastoletan erabiltzen dugun Kiva programak, bullying-a edo eskola jazarpena prebenitzea eta murriztea du helburu. Programa honen gakoa ikaskide talde osoan eragitea da, enpatia landuz eta jazarpenaren aurrean talde bezala erantzuteko moduak ikasiz eta erabiliz.

Eskola jantokiak: tokiko garapena. Patxi Gaztelumendi, IKT arloko langilea eta kultur sustatzailea.

Erresilientzia eta CSE. Nerabeen arazo emozionalei aurre egiteko entrenamendua. Iñaki Kerexeta, Haur eta nerabeen psikiatra eta Basurtuko Medikuntza Fakultatean irakaslea: Egungo gizarte berri honetan, nerabeek duten garrantziari helduta, hezkuntzak euren erresilientzia eta emozioen aurrean izango duten gaitasunean eragin zuzena izango du. Asko ikertu da Curriculum sozioemozionalari buruzko formakuntza akademiko eta unibertsalak, norbanakoari bizitzen irakasteaz gain, etorkizunera begira, inguruan eragina izan dezakeela, gizartean kasu honetan. Formakuntza honen txertaketa proiektu baten adibide errealari buruzko argazkitxo bat ikusiz bere onura zein ondorioak ikusiko ditugu. Mugikorren erabileraren arriskuak.

Rakel Gamito Gomez, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle eta ikerlea. Adin txikikoak aro digitalean jaio dira eta mugikorrak eta Internet euren egunekotasunaren parte dira. Konektibitateak aukera eta abantaila ugari eskaintzen dizkie, baina bizipen gatazkatsuen iturri ere izan daiteke eta, ondorioz, online jarduera kudeatzea konplexua izan daiteke. Horregatik, premia handikoa da adin txikikoei teknologia modu autonomoan eta seguruan erabiltzen ikasteko aukera eskaintzea eta hori da Euskal Herriko Ikastolek (Ikastolen Elkarteak) eta IKT ON hezkuntza-aholkularitzak martxan jarri duten #Izandig proiektu integralaren helburua.

Euskararen normalizazioa osasun-arloan

Ahozko komunikazioak

Moderatzailea: Leire Erkoreka

Komunikagileak: Joanes Lameirinhas, Beñat de Alba Iriarte, Miren Altuna, Ane Hormaetxe, Itsaso Sexmilo, Itsaso Palacios, Iraia Bidaurazaga, Jon Irizar, Ainara Gorostizu, Garazi Leanizbarrutia.

Posterrak

Egileak: Ainhoa Oñatibia, Jon Irizar, Beñat Alba, Uxue Seminario, Maite Goikoetxea, Mª Isabel Sarriegi, Sara Prego, Oihane Agote, Janire Rojas.

Amaiera-ekitaldia

Agur ekitaldia: OEEren 30. urteurrena, Felipe Aizpuru gogoan eta bertsoak.

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan