Biltzarrak
08. Osasun Jardunaldiak: Neurozientziak
1998-04-24, Bilbo
Egitaraua
Aurkezpen gutuna
Biltzarkideak:
Osasun Jardunaldi hau hasi aurretik bi hitzetan adierazi nahi nuke pozgarria gerta tzen za idala hemen zuekin egotea . Bi dira hartarako arrazoiak.
Alde batetik nahikoa da jardunaldiko hitzaldiei eta lanei erreparatzea kontu ratzeko honelako ekimenek euskalgintzan garrantzia handia dutela , eguneroko harremanez gain eta hizkuntzazko aldarrikapen eta erreibindikazoez gain , lan sen doa ere premiazkoa duelako euskararen finkapenak . Lan sendoa eta, nolabait esate ko, kalitatezkoa, goi mailakoa. lkerketa euskaraz egitea eta euskaraz jendaurrean aurkeztea eredugarria gerta daiteke, are gehiago edozein hiritarrek hain hurbil sentí dezakeen osasungintzaren esparruan .
Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea naizelako etorri naiz eki taldi honetara , unibertsitateak bere ateak ireki ezezik bere baliabideak gizartearen eta euskal gizartearen zerbitzura ere jarri nahi dituelako. Eta zerbitzuarekin batera unibertsitateak erakutsi egin behar du zer egiten duen, zer ikertzen duen eta, jakina , euskaraz ere zer ari den sortzen , lan hori gure lemari erantzunez emankor gerta dadin eta gizarte osora zabal dadin .
Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Biltzarkide eta adiskideak:
Aurten bere zortzigarren biltzarrera iritsi da OEE. Ez da gutxi eta uste dugu elkar zoriontzeko parada ere hartu beharko genukeela urteetako bidean eginiko lanagatik eta ahaleginagatik. Hori dela eta, ohiko zientzia jardunaz gain biltzarra apaindu nahi izan dugu inguruko ekitaldi erakargarri bat edo besterekin .
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak aritu gara aurten prestaketa lanean eta badu horrek nolabaiteko berezitasuna, irakasleok ez baikaude zuzen-zuzenean jardun kliniko edo asistentzialari lotuak. Aitzitik, ikerketan eta irakaskuntzan aritzen gara eta horrexek egiten gaitu nolabait desberdin. Baina biltzarrean bada -ikuspegi klinikotik zein ikerketaren esparrutik - zer erakutsi eta zer ikasi, eta uste dugu batzuk besteen osagarri izan gaitezkeela.
Bada aurten berrikuntza bat, hemen aipatu beharrekoa. Ahaztu gabe biltzarra biltzeko lekua dela eta bakoitzak bere lan eta ikerketaren berri eman eta berri emate horretan jendaurrean euskaraz trebatzeko ere, uste izan dugu urteko gaiaren inguruko ikertzaile, gestore edo jakintsu ezagunen bat ere ekar litekeela. Horrek duen muga, jakina, hizkuntzarena dugu, itzulpenaren bidez konpondu beharrekoa. Baina ez dugu uste biltzarra itzulpenean oinarritu behar denik; areago, euskaraz sortua - ahal den neurrian behintzat -da biltzarrean urterik urtera lekua hartzen joan behar duena.
Eta zientzia jardunaldiaren inguruan Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bilbo erakutsi nahi izan dugu aurtengo jardunean, Bilbo bere ederrean. Horretarako, zer hoberik Guggenheim museoa baino, baita Kafe Antzokia bezalako euskal kulturaren bilgune erakargarria ere. Hortaz, jardunaldian ikastearekin batera Bilbo ezagutu eta goza dezazuen opa dizuegu.
Batzorde antolatzailea
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
OEErcn 8. Jardunaldia Neurozientzien gaiaren inguruan eratzea pentsatu genuenean, !aster konturatu ginen gaia ez zela samurra. Gaia zaila da mugatzen eta zehazten eta badu arrisku nabarmena, urrun geratzea klinikoarentzat zein ikertzailearentzat, urrun eta lainotsu .
Baina uste dugu osasun zientzien munduan euskaraz lanean gabiltzanok ohi bezala bil gintezkeela gai orokor baten inguruan . Egia da psikoterapia eta farmakologia esperimentala urrun egon daitezkeela, baina bada erdi bidean neurobiologia deitu ohi dena bat eta beste nolabait bil ditzakeena. Hain zuzen ere neurozientzetako ikerlerrorik nabarmenenetako bat neuropsikologia dugu eta ez dira bide horretatik urrun psikiatria, epidemiologia, ikerketa esperimentala eta klinika bera. Beste era batera esateko orientazio biologikoa duen psikiatria bera diziplina horietaz baliatuko da bere jardunean .
Beraz, biltzarrean ikerketa esperimentaletik neurologiarainoko bidea jorratuko dugu , partaideen komunikazioen eta posterren bidez, baita psikiatria nahiz neurologiari arloetako mahai inguruetan. Horretaz gain, OEEren helburuak kontuan izanik interes handikoa iruditu zaigu hizkuntzari buruzko mahai inguru bat eratzea, ondoren etor litezkeen beste ekimen batzuen abiapuntu.
Liburuxka honetan biltzen dira lanok, ahal den neurrian atalka bilduak. Ongi izan.
Batzorde zientifikoa