Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Biltzarrak

27. Osasun Biltzarra 2017: Aniztasuna osasunean

2017-03-31, Iruñea. NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan.

Egitaraua

OEEren 27. Osasun Biltzarra

Aniztasuna osasunean

2017ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean

Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan

Gaur egungo gizartea askotarikoa da atal guztietan. Horien adibide Osasuna dugu, non emozioak  eta arlo sozialak, egoera fisikoa bezain garrantzitsuak diren. Aldaketa teknologikoak eta sozialak direla eta, etengabe egoera berriak agertzen ari dira eta gaixotasunari aurre egiteko gero eta modu askotarikoagoak daude. Biltzarraren izenburuak dioen moduan, osasunaren munduan ere aniztasuna onartu eta landu behar dugu. Osasun-langileok nola jokatu dezakegun aztertu eta horren inguruan gogoeta egitea da biltzarraren helburua, herritarrei arreta onena eman ahal izateko.

Bi egunetan zehar eztabaidarako hiru mahai-inguru ditugu. Lehenengoan, gaur egun pil-pilean dugun “Sexu nortasun” ezberdinen gaiari helduko diogu. Bertan, kontzeptuak argituko dira, Osasun Sistemak jarraitzen dituen pausuak aztertuko ditugu eta prozesua pairatu duen guraso baten ikuspuntua izanen dugu. Bigarren mahai-inguruak “Osasuna eta Generoak” du izenburu. Osasunaren arlo ezberdinetan emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunak azalduko dira. Biltzarraren azken mahai-inguruak, “Ongizaterako bide desberdinak”, ohiko medikuntzatik kanpo dauden osasuna zaintzeko zenbait modu ezagutuko ditugu. Osagarri gisa bi tailer egonen dira, Shiatsu eta Mindfulness ezagutzeko eta lantzeko. Horiekin batera, ahozko komunikazioei eta posterrei tartea eskainiko zaie. Eta amaitzeko, gonbidatu berezi bat izanen dugu.

Martxoaren 31, ostirala

09:00-09:15   Dokumentazio-banaketa.

09:15-09:45   Ongietorria eta aurkezpena.

09:45-11:30    Mahai-ingurua: SEXU NORTASUNAK: BESTE BEGIRADA BAT.

Koordinatzailea: Maite Ayarra. Famili medikua. Uharteko Osasun Etxea.

Hizlariak:

- Transexualitate egoeran dauden haurrak: ulertu, lagundu ahal izateko. Erika Salvatierra Urtasun.

Kattalinguneko Sexologoa.

- Transexualitatea Osasun Arloan. Zer egin?. Amaia Sagastibeltza Zabaleta, Pediatra. Irurtzungo

Osasun Zentroa.

- Zakila duten neskak, bulba duten mutilak. Edurne Koch Elizegi, Euskal Herriko Chrysalliseko kidea.

11:30-12:00    Atsedenaldia.

12:00-13:15    Ahozko Komunikazioak. Koordinatzailea: Maite Velasco. Erizaina. Alejandro San Martin Osasun Zentroa.

13:15-14:00    Posterrak. Koordinatzailea: Mariaje Esain. Erizaina. Iturramako Osasun Zentroa.

12:00-14:00    Tailerra: Shiatsuz blai. Fernando Aranburu Berakoetxea, Shiatsularia eta Donostiako

Shiatsuzaleen Eskolako irakaslea.

14: 00-16:15   Bazkaria

16:15-18:00    Mahai-ingurua: OSASUNA ETA GENEROAK.

Koordinatzailea: Malusa Barandiaran. Famili medikua. Txantreako Osasun Etxea.

Hizlariak:

- Osasuna feminismotik ikusita. Amaia Nausia Pimoulier, Historian Doktorea.

- Medikuntza gizon eta emakumeen gaixotasunen aurrean. Irune Tubia Barberia, Famili medikua.

Auritzeko Osasun Etxea.

- Begirada emea medikuntzari. Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailea.

18:00-19:30   OEEren urteroko bilera.

Apirilaren 1a, larunbata

09:30-11:00    Ahozko komunikazioak. Koordinatzailea: Maite Velasco. Erizaina. Alejandro San Martin Osasun Zentroa.

09:30-11:00    Tailerra: Zer da Mindfulness? Fer Gorostiza Narbaiza, Barakaldoko Goi-mailako

Mindfulness trebatzailea.

11:00-11:30    Atsedenaldia.

11:30-13:00    Mahai-ingurua: ONGIZATERAKO BIDE DESBERDINAK.

Koordinatzailea: Manu Eciolaza. Famili medikua. Burlatako Osasun Etxea.

Hizlariak:

- Terapia neurala. Markos Perez Abendaño, Medikua.

- Zer da Shiatsu? Fernando Aranburu Berakoetxea, Shiatsularia eta Donostiako Shiatsuzaleen Eskolako irakaslea.

- Nola orekatu gure gorputza osasuntsu sentitzeko? Jexux Larretxea Gonzalez, Makrobiotikako aholkularia.

13:00-14:00    Bukaera. Gonbidatua.

 

 

Aurkezpen gutuna

Gaur egungo gizartea aniztuna da atal guztietan. Horien adibide Osasuna dugu, non emozioak  eta arlo sozialak, egoera fisikoa bezain garrantzitsuak diren. Aldaketa teknologikoak eta sozialak direla eta, etengabe egoera berriak agertzen ari dira eta gaixotasunari aurre egiteko gero eta era gehiago dago. Biltzarraren izenburuak dioen moduan, osasunaren munduan ere aniztasuna onartu eta landu behar dugu. Osasun-langileok nola jokatu dezakegun aztertu eta horren inguruan gogoeta egitea da biltzarraren helburua, herritarrei arreta onena eman ahal izateko.

Bi egunetan zehar eztabaidarako hiru mahai-inguru ditugu. Lehenengoan, gaur egun pil-pilean dugun Sexu nortasun ezberdinen gaiari helduko diogu. Bertan, kontzeptuak argituko dira, Osasun Sistemak jarraitzen dituen pausuak aztertuko ditugu eta prozesua pairatu duen guraso baten ikuspuntua izanen dugu. Bigarren mahai-inguruak Osasuna eta Generoak du izenburu. Osasunaren arlo ezberdinetan emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunak azalduko dira. Biltzarraren azken mahai-inguruak, Ongizaterako bide desberdinak, ohiko medikuntzatik kanpo dauden osasuna zaintzeko zenbait modu ezagutuko ditugu. Osagarri gisa bi tailer egonen dira, Shiatsu eta Mindfulness ezagutzeko eta lantzeko. Horiekin batera, ahozko komunikazioei eta posterrei tartea eskainiko zaie. Eta amaitzeko, gonbidatu berezi bat izanen dugu.

 

Azken Berriak

Euskarak bide motza du osasun-zentroetan
Osasun-sistema publikoen ahultzeari buruzko kezka agerikoa da. Eusko Jaurlaritzak berak sustatuta prozesu zabal bat abian da itun bat hitzartzeko, eta horren bidez Osakidetzan urteotan metatu diren arazoei aurre egiteko bideak zehazteko. Euskalgintzaren...
Sarean da Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak plazaratzen duten argitalpenaren ale berezi honetan, apirilaren 11n Iurretan egin ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan