Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

32. Osasun Biltzarra: Osasunaren sustapena guztion ardura

4.11 Donostiako gros auzoko farmazia eta lehen mailako arretako profesionalen arteko komunikazio-programa. 5 urtez elkarlanean

Egileak: Ane Otaegui Arrazola, Ainhoa Oñatibia Astibia, Estibaliz Goienetxea Soto

0


Sarrera

Osasun arloko profesionalen arteko elkarlanaren beharra ezinbestekoa da osasun sistemaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko eta osasuna sustatzeko. Horrela sortu zen, 2018. urtean, lehen mailako arretako profesionalen eta komunitateko farmazien (KF) arteko komunikazio- programa.

Helburuak

Bost urte hauetan ezarri diren komunikazio-bidearen eraginkortasuna aztertzea.

Metodoak

Bost urtetako azterlana (2018ko martxoa – 2023ko martxoa), Donostiako Gros auzoko osasun-zentroan eta auzoko KF batean.
KFk arazo bat identifikatzen du pazientearen medikazioan, lehen mailako arretako profesionalekin komunikatzea eskatzen duena. KF harremanetan jartzen da dagokion osasun-zentroko bezeroaren arretarako eremuarekin (AAC), posta elektronikoz, premiazkoak ez diren kasuetan, eta telefonoz, premiazkoak diren kasuetan. AAC izango da lehen mailako arretako medikuari, lehen mailako arretako erizainari edo langile soziosanitarioei irtenbidea emango diena. KFk komunikazioa erregistratzen du: data, komunikazio mota, planteatutako arazoa eta nori jakinarazi zaion, eta azkenik, ebatzi den ala ez.

Emaitzak

Osasun-zentroak KF honetako 434 jakinarazpen jaso ditu (72,3 komunikazio/urteko). 2020. urtean, pandemia zela eta, gehiago erabili zen komunikazio bide hau, urte horretan 159 komunikazio eginez. Gehien erabili den bidea posta elektronikoa izan da (n = 308, %71,0); beraz, komunikazio gehienak ez dira premiazkoak izan. Aipatzekoa da, egindako Komunikazio gehienetan arazoa konpondu egin dela (n = 400, % 92,2).
Gehien jakinarazi diren arazoak hauek izan dira: sendagai baten ontzi gehiago behar izatea (n = 217, % 50,0) eta sendagairik ez izatea eta behar izatea (n = 122, % 28,1). Hala ere 47 kasuetan (%10,8) komunikazioa egin behar izan da dosi edo pauta zalantzengatik eta beste 29 kasuetan (%6,7) hornidura ezak direla eta preskripzioa aldatzea eskatzeko.

Ondorioak

Komunikazio-prozedura modu eraginkorra da medikamentuekin lotutako hainbat egoera konpontzeko KFren egunerokoan. Osasun-zentro bakoitzarekin komunikatzeko AAC erabiltzeak kontaktua errazten du etengabeko prestakuntzarako, eta ez du lehen mailako arretako profesionalen praktika eteten eta pazientearen medikazioaren eta osasunaren kudeaketa egokia lortzen du.

Azken Berriak

Pizkundea: abenduaren 27an denok Bilbora
Euskararen Kontseiluak bilkura handi bat egitera deitu du abenduaren 27an.   Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ...
Iñaki Peña: “Heriotza eta dolua: bizitzaren islak”
Osatuberri aldizkarian Iñaki Peñari elkarrizketa egin diote, heriotza eta doluaren gainean: "Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan