Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ezpain-albeolo-ahosabaiko arraildura duten haurren zainketa

Egileak:

Ane Vila Urizar

Nerea Gonzalez Temprano

Bideko Ama Birjina Ospitalea


Sarrera

Ezpain-albeolo-ahosabai arraildura patologia konplexua da, eta aurpegiko hezurren garapen desegokiaren ondorioz sortzen den aurpegiko malformazioa da. Kontuan izan behar da, patologia honek haurra desitxuratu egiten duela, eta honek, askotan, ingurukoen bazterketa sor dezakeela. Honetaz gain, askotan, zaila egiten zaie guraso eta osasun-langileei patologia honen zainketari aurre egitea, ez baitakite nola elikatu, garbitu...

Jakin behar dugu patologia honek ebakuntza kirurgiko asko beharko dituela, espezialista desberdinek ikusiko dutela eta tratamendu desberdinak ezarriko zaizkiola. Baina tratamenduek arrakasta izan dezaten, etxean (eta lehen harretako osasun-zentroetan) egiten zaizkion eguneroko zainketak ezinbestekok dira. Garrantzitsua da gurasoak zainketetan inplikatzea, haurrak eguneroko bizitza normaltasunez bizi dezan.

Helburuak

Zainketarako jarraibide batzuk eman nahi ditugu, patologia uler dezaten eta haurra hobeto zain dezaten, kirurgiaren emaitzak ahalik eta hoberenak izan daitezen.

Honetaz gain, ezjakintasunak sortzen duen antsietatea desagerrarazi nahi dugu, haurrarekin ahalik eta tratu normalena izateko, haur gaixo guztiekin gertatzen den bezala, gainbabesteko joera izaten baitugu.

Metodoak

Hainbat bibliografia aztertuz jarraibide errazak grafikoki antolatu dira.

Emaitzak

Ezpain-albeolo-ahosabai arraildura duten haurren eguneroko zainketarako jarraibide sinple eta argiak azaldu dira: tetina bereziak jaten emateko, burua igota duela elikatu, arrailduraren zainketa...

Ondorioak

Patologia hau pairatzen duten haurrek arazo desberdinak dituzte. Alde batetik, nahiz eta irensteko arazorik ez izan, hurrupatze-arazoak izan ditzakete sudur-aho komunikazioaren ondorioz. Belarrietako infekzioak izaten dituzte gainera, eustakioren tronpek ez dutelako behar bezala lan egiten, eta ondorioz otitisak pairatzen dituzte. Hortzen erupzio-arazoak ere izaten dira beti, hezurren fusio-arazoaren ondorioz. Ahosabaia arrailduta dutenez, hitz egiteko arazoak ere izaten dituzte. Azkenik arraildura hau estigma estetiko handia da haurrarentzat eta alor psikologikoan ere eragina du, haurraren izaera-marka baitezake.

Bibliografia

Azken Berriak

Itzulbide Donostialdeko ESIn jarri da pilotaje fasean
Sara Lizeaga
Osatuberrin Itzulbide aplikazioari buruzko informazioa eman digute Sara Lizeagaren eskutik: Sara Lizeaga Osakidetzako traumatologoa da Donostiako Unibertsitate Ospitalean, eta hasieratik aritu da boluntario Itzulbide proiektuan. Testu klinikoetan espe...
Nafarroako Gobernua hainbat osasun-zentrotan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari da
"Leitzako Osasun Zentroak euskararen barne erabilera sustatzeko ekimena antolatu du Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako Departamentuaren eta Osasun Departamentuaren arteko elkarlanari esker" Irakurri gehiago

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan