Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Urriaren 25ean OSASUN-ZIENTZIETAKO III TOPAKETAK. Komunikazio- eta izen-emate deialdiak zabalik.

2018-09-11

UEUren Osasun sailak osasun-zientzietako ikertzaileen III. Topaketak antolatu ditu, OEE laguntzaile delarik.

Noiz: urriaren 25ean

Non: Eibarren, Markeskoan.

Helburuak: ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzea eta ikerketa-lerroen jarraipena egitea.

Edizio honetan: "oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin".

Animatu parte hartzera, eta, zergatik ez, komunikazio bat bidaltzera! Hala izen-ematea nola komunikazioak bidaltzeko epeak atzo zabaldu ziren.

 

"Duela zortzi urte (2010), bizi-zientzietan ikertzen genuen euskaldun asko batu ginen UEUko egoitza akademikoan (Eibarko Markeskoan), ikerketa-taldeen ikerketa-lerroak aurkezteko. 2010eko topaketa horien helburu nagusiak hauek izan ziren: ikerkuntza euskaraz egiten zela azalaraztea eta ikerlari euskaldunak elkar ezagutzea. Lau urtera (2014) Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak burutu genituen orduko helburu horiek berriz ere oinarri hartuta.

Horregatik, aurten (2018), osasun-zientzietako ikertzaileen hirugarren topaketak egingo ditugu eta, helburuak bi izango dira: duela 4 urte parte hartu zuten taldeen ikerketa-lerroak zertan dabiltzan aztertzea eta osasun-zientzietako ikerketa-talde berriak erakartzea. Era berean, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea ehuntzen jarraituko dugu.

Horrez gain, edizio honetan oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin. Helburu horrekin sortu zen Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria ere eta bere zuzendaria den Joxerra Furundarena gonbidatu dugu aldizkariaz hitz egiteko.

Topaketa hauen laguntzaile OEE elkartea da."

 

 

KOMUNIKAZIO-DEIALDIA 

Ikerketa-lana aurkezteko, lanaren laburpena bidali beharko da eta hobesten den aurkezpen-formatua (ahozkoa edo poster bidezkoa) adieraziko da. Batzorde zientifikoak onartu beharko du lana eta aurkezpen-formatua aukeratuko du.

Laburpenak bidaltzeko epea 2018ko irailaren 10ean hasi eta urriaren 6an bukatzen da. Lana onartu den ala ez eta formatua urriaren erdialdean jakinaraziko da.
Nora bidali: osasuna@ueu.org helbidera.

Deialdia ueu365 blogean aurkituko duzu, hemen.
 
Ikerketa-lana aurkezteko ezinbestekoa da topaketan matrikula egitea.
Matrikula egiteko, UEUren webgunetik abiatu behar da, hemendik.

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan