Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Izenpe-bilketak jarraitzen du

2022-02-22

Oraindik ere sinatzeko aukera hemen daukazu.

OEE, Behatokia eta UEMAko kideok elkarlanean Osakidetzako logopedia-deialdiaren arazoa plazaratu dugu komunikabideetan. Horretarako, Berrian zein Argian "Osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu" iritzi-artikulua argitaratu dugu. Bertan, helegitearen arrazoiak azaldu dira: logopeda elebakar batek eragin dezakeen kalte medikoa, logopedaren lanpostuaren egoera 40 urteren ondoren eta dagoen material falta.

Izenpe-bilketak eta iritzi-artikuluek hizkuntza eskubideen aldeko iruzkinez bete dute OEEren webgunea, haien artean logopeda batek iritzi-artikuluan esandakoak berretsi eta lanbidean euskarak bizi duen egoera azaldu du.

"Logopeda lanetan ari naz Osakidetzan orain dala 12 urte baino gehiagoz eta artikuluan jasotako informazioa zuzena dala baieztatu daiket. Gero eta eskari haundiagoa dago arreta euskaraz jasotzeko eta gaur egun guztiz beharrezkoa da euskerea gure lana pazienteak merezi dauan kalitateaz burutzeko.Materialaren euskarazko bertsio balioztatuak izatea premiazkoa da ere!"

Sinatu eta zabaldu, osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu eta!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...
Euskararen pizkunde akademikoa: euskarak unibertsitatea behar du, eta unibertsitateak euskara
UEUk bere 54. Udako Ikastaroen hasiera-jardunaldian euskarak unibertsitatean duen egoera aztertu du, bereziki irakaskuntzan eta ikerketan. Nahiz eta euskaraz ikasteko aukerak handitu diren zenbait unibertsitatetan, euskarazko ikerketa eta ekoizpen zient...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan