Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Apirilaren 17an, "Historia klinikoa euskaraz: beharra eta eskubidea" ikastaroa

2024-04-10

COMGI Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 17rako, asteazkena, historia klinikoan euskaraz idazteko nahi duen profesionalari laguntza eskaintzeko helburuarekin. Ikastaroa online edo aurrez aurre (COMGIren ekitaldi-aretoan, Donostian) egiteko aukera egongo da, 18:00etatik 19:00etara. Izena emateko (doan) azken eguna apirilaren 15a izango da. Informazio gehiago hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EHUn ere Hezkuntza Euskaraz!

2024-04-03

Leioako EHUko Erizaintza eta Medikuntzako Euskara Taldeak bideo hau kaleratu berri du! Euskal hiztunok EHUn ezin dugu euskaraz ikasi. Nahiz eta irakasgaietan euskaraz matrikulatu, euskaraz ez dakitenen neurrira, gazteleraz ematen dira irakasgai asko! EHUn ere Hezkuntza Euskaraz! Bideoa ikusi 

Iruzkinak(0)

"Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika erizainak

2024-03-25

Zumarragako Ospitalean euskararen eta generoaren analisi bateratua egiten duen "Euskararen ARritmia" liburua argitaratu berri du Miren Mujika Garate erizainak. Ikerketa kualitatiboaz baliatuz, osasun-sisteman emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna aztertzeko urrats bat egin du bere egileak, lan honetan, hizkuntzaren (euskararen) aldagaia txertatuz. Emakume baten diskurtsoa gizonezko batena baino ikusezinagoa da, eta, era berean, hizkuntza minorizatu batean gertatzen bada, euskaraz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena izan dela nabarmendu dute antolatzaileak

2024-03-25

“Beste behin, euskararen herriak Euskal Herri osoko errepide eta kaleak hartu ditu. Itzela izan da. Argi geratu da hemen badagoela komunitate oso bat, konplexurik gabekoa. Ez du onartzen kontingentzia-planik euskararen normalizaziorako. Horrez ordez, egiazko trantsizio bat nahi du”, adierazi dute Garazi Arrularen mezutik zenbait adierazpen hartuz. Irakurri gehiago hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskal Konfederazioak babesa adierazi dio Gorka Roca Torre euskaltzaleari

2024-03-22

Gorka Roca Torre Herribiltzako kidea Baionako auzitegian epaituko dute martxoaren 26an, kolektiboak Unescoren izenean egindako bi ekintzagatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Gauzak horrela, Euskal Konfederazioak publikoki babesa adierazi dio, ekintza horiek "bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere". Gork...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatu eta langileen zein herritarren eskubideak aldarrikatu dituzte Bilboko foru-jauregian

2024-03-11

Joan den asteazkenean ehundik gora lagunek elkarretaratzea egin zuten Bilbon, Auzitegiek euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita, Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu dituztela salatzeko. Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk eta LABek deitutako elkarretaratzean, bertaratutakoek euskararen normalizazioa oztopatzen ari den oldarraldi judiziala salatu eta langileen eta herritarren eskubideak aldarrikatu zituz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pediatria-jardunaldiko komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago

2024-03-04

Apirilaren 11n, XVI. Pediatria Topaketak egingo dira Iurretan, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta. Besteak beste, OEE Osasuna Euskalduntzeko Elkartea izango da laguntzailea. Pediatria arloko intereseko ikerketak edo lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, ondoko helbide elektronikoetako batera: idoya.serranopejenaute@osakidetza.eus oihane.garmendiazabaleta@osakidetza.eus elene.lejarzegianakabe@osakidetza.eus Bidaltzeko ep...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen aurkako azken sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 6rako

2024-03-04

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze-prozesuak baliogabetu dituzte, euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita. Zehazki, Aldundiaren 2022ko maiatzaren 17ko Akordioa (77 lanposturen egonkortze prozesua) eta 263/2022 Foru Dekretua (150 lanposturen promozioa eta 18 berriren deialdia) baliogabetu dituzte. Sententziak lanpostuen esleipena amaitzear zegoenean heldu dira...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada

2024-02-27

Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, martxoaren 14tik 24ra bitartean, Irunetik Baionara, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen Korrikaren 23. edizioari eskaini diote hitzaurrea. "Osatuberri" aldizkariaren 69. zenbakia (pdf) eskuratu hemen.        Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EHUn euskarak jasaten dituen erasoei aurre egiteko Ibaetan egindako protokoloarekin bat egin du OEEk

2024-02-19

EHUko Ibaetako campusean ikasle euskaltzaleak batzen dituen IEP Euskarari! Ibaetako Euskaltzaleen Plaza taldeko kideek salatu dutenez, "euskaraz ikasten dugula esaten den arren, hezkuntza-prozesu hori ezin izaten dugu inoiz %100ean euskaraz egin, unibertsitateak ez baitu baliabide nahikoa eskaintzen". Horiek horrela, eremu horretan gertatzen diren erasoei aurre egiteko protokolo bat landu dute, "autodefentsa" tresna bat. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak ere protokolo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskara lehentasunez erabiltzearen aldeko ekintzak epaituko dituzte martxoaren 26an Baionan

2024-02-13

Herribiltzak jakinarazi duenez, Gorka Roca Torre epaituko dute martxoaren 26an, 13:45ean, Baionan, euskararen aldeko margoketa batzuengatik. 2023ko irailaren 21ean eta 27an margoketak egin zituzten Izpurako (Nafarroa Beherea) eta Donibane Garaziko zenbait osasun-etxetan, "seinaleetan lehentasuna euskarari eman" zieten. Unescoren izenean izenpetu zituzten margoketak, euskara munduko ondare kulturala dela aldarrikatzeko. Bada, epaiketaren egunean, euskaltzale guztiak Baion...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kalean dira "Osatuberri" aldizkariko otsaileko irakurgaiak

2024-02-12

Osakidetzako euskara-aldizkariaren otsaileko hainbat albiste irakurgai daude jada. Batetik, Jose Antonio Guerrero Molina elkarrizketatu dute. Bera aditua da belauneko kirurgian, eta robota erabiltzen du belauneko protesiak jartzeko, duela lau urtetik. Orain arte, 200 ebakuntza baino gehiago egin ditu Gurutzetako Ospitalean kirurgia robotikoa erabiliz, eta emaitzak oso positiboak izan direla nabarmendu du. Bestalde, "Osatuberri" aldizkariak jakinarazi duenez, Basurtuko Ospitaleko Erra...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak

2024-02-06

Osakidetzako euskara-aldizkariaren urtarrileko berriak irakurgai daude jada. Batetik, Denok Osasunaren Alde GKEaren eskutik, Ibon Enciso Baztan sendagileak udan Bolivian egindako egonaldiari buruzko albistea irakur daiteke. Bestalde, Ane Negueruela Nøgen musika taldeko abeslaria elkarrizketatu dute. Izan ere, abestiei ahotsa jartzeaz gain, mediku dihardu Mendaroko Ospitalean. Horretaz gain, Sergei Uriarte fisioterapeutari ere egindiote elkarrizketa. Lehen Mailako Arretan aritzen da lane...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

MIR azterketan atzerritarrei gaztelera eskatzen dieten bitartean, Osakidetzak euskara ez dakiten pertsonak kontratatzen jarraitzen du

2024-01-22

Duela bi aste, Osakidetzak jakitera eman zuen hainbat lan-poltsetan euskararen ezagutzarik izan beharko ez duten Europako Batasunetik kanpoko pertsonak kontratatuko dituela. Horren aurrean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak herritarren oinarrizko eskubide eta osasun sistemaren kalitatean izan ditzakeen kalteez ohartarazi du beste behin. Bitartean, asteburu honetan izan diren MIR azterketak izan ditu hizpide Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izandakoak, sare sozialetan. Izan ere...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Erretiratutako osasun-langileek OEEko bazkide izaten jarrai dezakete

2024-01-19

Erretiroa hartu arren, Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeko bazkide diren osasun-langileek OEEkide izaten jarrai dezakete, OEEko bazkide jubilatu gisa, kuota ordaindu gabe, hau da, ezer ordaindu gabe.   

Iruzkinak(0)

Roberto Manjón OEEkideak irabazi du Euskararen Eguneko lehiaketaren saskia

2024-01-19

Abenduaren 3ko Euskararen Eguna ospatzeko, euskaraz noiz eta nola idatzi den ezagutzeko lehiaketa prestatu genuen OEEkideentzat. Bada, Roberto Manjón Lozoya Bilbo-Basurtuko ESIko itzultzaileak irabazi du Xiberuko Ikastolen aldeko saskia. Zorionak! 

Iruzkinak(0)

Euskara(z) osatzen Osakidetzan

2024-01-08

Betiko galdera entzun beharko dugu, berriz ere? "Zer nahiago duzu: medikuak zu sendatzea ala euskaraz egitea?". Bi nahiak bateraezinak izango balira bezala. Euskaraz artatua izateak osatzea bermatuko ez balu bezala. Euskaraz egiten duten sendagileen maila profesionala oso fidagarria ez balitz bezala. Bikaintasuna soilik erdaraz etorriko balitz bezala. Jose Maria Pastor kazetariak Berria egunkarian idatzitako iritzi-artikulua. Osorik irakurtzeko sakatu hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du

2023-12-13

Osakidetzak euskara hutsez argitaratzen duen Osatuberri aldizkariak jakinarazi duenez, Debabarreneko ESIko Tokoginekologia Zerbitzuak arreta-ibilbide guztia euskaraz jasotzea ahalbidetu nahi du. Haurdunaldi-prozesua ama-hizkuntzan egiteak "arreta osoa" eskaintzea eta "gozotasuna" ditu xede, eta beste zerbitzuetara zabaltzea du hurrengo helburua. Albiste osoa irakurri hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Erabileraren Aroari hasiera ematea erabaki du Euskaltzaleen Topaguneak

2023-12-07

Euskaltzaleen Topaguneak azaroaren 18an Arrasaten egin zuen "Batera Jauzi" Kongresuan, datozen 10 urteetan euskararen erabileran jauzi bat emateko behar ditugun baldintzak adostu zituen, ekosistema linguistikoan nahi dugun aldaketa gerta dadin. Hona hemen baldintzak: 1) mugimendu euskaltzale anitz eta sendoa eragin eraldatzailea egitea. 2) harreman eta sare sendoak eratzea. 3) euskaldun eta euskaltzale izateko imajinario eta identitate kolektibo eguneratuak lantzea. 4) eusk...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aitor Montes medikuak euskaraz lan egiteagatik jasotako jazarpena salatu dute

2023-12-05

Aitor Montes Aramaioko mediku eta OEEkideak urte asko daramatza bere lana euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen eta bere pazienteei osasun-zerbitzu integrala euskaraz bermatzeko ahaleginetan. Ahalegin horrek askotariko jazarpenak jasan behar izatea ekarri dio Montesi: kargu hartzeak, mespretxuak, mehatxuak… Azaroaren bukaeran gertatu zen azkena. Paziente baten larrialdietarako deribazioa euskaraz idazteagatik kontuak eskatzeko deitu zioten Arrasateko larrialdi zerbitzuetatik eta, ger...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

 1 2 3 >>  Amaiera

Azken Berriak

Angel Bidaurrazaga (Medikuntzan doktorea): "Osasuntsu zegoen Begoñak zazpi medikamentu hartzen ditu orain"
Begoña andereak 74 urte ditu eta berriki alargun geratu da, Gabonetan. Hilabete bat pasatu ondoren, bere senarrari lagundu dion sendagileari eskerrak ematera joan da hurbil duen anbulatoriora. Doluminak emateaz gain, medikuak zelan dagoen galdetu...
"Farmaberri" aldizkariaren zenbaki berria prest dago
FEUSE-Farmazialari Euskaldunen Elkarteak prest dauka euskaraz argitaratzen duen "Farmaberri" aldizkariaren zenbaki berria. Gauzak horrela, FEUSEk datorren urteean 30 urte beteko duenez, urteurrena ospatzeko zer egitea gustatuko lietzaiekeen ga...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan