Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Osakidetzaren hizkuntza eskubideen urraketak salatu dituzte Zarautzen

2014-11-11

Iturria: osaeus.info Zarauzko hainbat eragile sindikal, sozial eta erakunde Osakidetzak azken boladan egindako kontratazioetako hizkuntza urraketaren kontra agertu dira. Bertako Euskal Herrian Euskaraz, udala, Ikastola, AEK eta Urola Kostako LAB-ek sinatuta, ohar bateratua atera dute. Oharrean azaltzen dutenez, bi izan dira ezinegona sortu dieten erabakiak:  “Zarauzko osasun zentroan lan egiten zuen mediku batek jubilazioa hartu zuen maiatzean. Titularrik gabe dagoen postu ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Eutsi plana aurkeztu du EHUko Leioako Medikuntza Asanbladak euskaraz ikasi eta sendatzeko helburuarekin

2014-11-04

Topatu.info “Euskaraz tinko sendatu eta ikastea” helburu duen ‘Eutsi’ plana aurkeztu du gaur Medikuntza Asanbladak Leioako Campuseko (EHU) medikuntza fakultatean. Osasungintza ikasketetan, eta batez ere medikuntzan, euskararen inguruan hiru arazo nagusi daudela uste dute: MIR azterketa erdaraz egitearen obligazioa, euskarazko matrikulazio maila baxua eta irakasle euskaldunen urritasuna. Hiru arazo horiek “berrelikatzen den zirkulu bat osatzen dute” ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aulki Hutsak dokumentala Cine Invisible jaialdian saritua

2014-10-29

Iñaki Peña OEEkidearen 'Aulki Hutsak' dokumentalak bi sari jaso ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: euskarazko lan onenarena bata, eta ikusleek aukeratutako filmarena bestea. Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta aurtengoa seigarren edizioa izan da. Lan irabazleak aste honetan emitituko dira Bilbon, Arriagako Juan Crisostomo Musika Kontserbatorioan.  'Aulki Hutsak' doku...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Irudi bidezko proben txostena euskaraz jasotzeko eskaera

2014-10-27

Aitor Montes medikuak ekografien emaitzak euskaraz jaso ostean, Bizkaiko Medikuen Elkargoak ekografiak ez ezik, irudi bidezko edozein probaren emaitzak elebidunak izateko eskaera egin dio Osasun Saileko Zuzendaritzari (ikus erantsitako dokumentua):  

Iruzkinak(0)

Osakidetza euskalduntzeko aurrerapausoak?

2014-10-24

Peio Igeregi, ELAko Osakidetzako arduradunaren iritzi-artikulua, berria egunkarian argitaratua: Gobernu hau eta aurrekoa euskalduntzean ez dira berdinak. Gobernu honek egiten ez duenarengatik kontzientzia txarra du; aurrekoari, berriz, euskarak bost axola zion. Hori bai, kontzientzia alde batera utzita, Osakidetzaren II. Euskara Plana onartu ondoren ezin esan gure osasun sistema publikoa elebiduna izateko plan estrategiko bat dugunik. Bueno, bada plan bat, belaunaldi aldaketen ondorioz zerbi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ezinbesteko pilulak soilik

2014-10-23

OCU, No Gracias eta PoliMedilabs-ek “PASTILLAS LAS JUSTAS” edo “EZINBESTEKO PILULAK SOILIK” konpainia abian jarri berri dute. Proposamen honen bitartez medikamenduen erabilera egokia sustatu nahi dute, eta aldi berean hauekiko jarrera arduratsu eta kritikoa sortu.   Medikamentuen erabilera seguruagoa izan dadin, 7 arau zehazten dituzte:   1. Hartzen dituzun medikamentuak ezagutu. Aldizka hartzen dituzun medikamentuak berrikusi. Beti ere zure mediku, er...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso Saio klinikoa Bilbon

2014-10-22

Urtero legez, OEEk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak Bertso Saio Klinikoa antolatu dute azaroaren 20rako (osteguna). Iaz bezala, Kalderapekon izango da eta Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira bertsotan. Bertso-saioaren mekanika urterokoa izango da: txapelketa gisara jokatuko da, kanporaketa-sistema bidez. Bertsolariek kanporaketa-saio bakoitzean bertso-kopuru jakin bat kantatuko dute eta taldeek idatziz bertso bakoitzak aipatzen duen diagnostikoa edo hitza asmatu behark...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ordezko mediku edo erizain elebiduna izateko eskaera

2014-10-21

Aurten, udako ordezkapenetan, zenbait herritan ordezko mediku euskalduna jartzea lortu da, oztopoak oztopo. Herritarren kexek eta medikuen eskariek zerikusi zuzena izan dute horretan. Horiek horrela, uste dugu garrantzitsua dela osasun profesional euskaldunek beraien oporraldian ordezko elebiduna eskatzea, batez ere, herri euskaldunetan jarduten duten kasuetan. Egoera hori kontuan hartuta, mediku edo erizainen batek bere oporraldian (orain Gabonak datoz) ordezko profesion...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

48 ordu

2014-10-16

Aitor Montesek erabili.com atarian argitaratutako iritzi artikulua: 48 ordu, bi egun, 2.880 minutu, 172.800 segundo. Ez da denbora asko, baina askok badakite zein egunetan zein soineko jantzi, denbora galdu barik. 2014ko Alderdi Egunean Urkullu Lehendakariak, Katalunia gogoan, Espainiako Gobernuaren jarrera gaitzetsi du, Kataluniako galdeketa "24 edo 48 ordutan" galaraziko duelako. Horretarako bizkor mugitzen omen dira Madrilen, baina ez Euskal Herriko arazoei aurre ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Joanes Etxeberri sariak

2014-10-15

Joanes Etxeberri Sariak Osakidetzaren Gipuzkoako zerbitzu-erakundeetan euskara erabiltzearen, zabaltzearen eta sustatzearen aldeko ekimen eta lanak aitortzeko helburua duen ekimena da. Donostia Unibertsitate Ospitaleak antolatzen duen ekimena da, eta Gipuzkoa mailan Osakidetzarentzako lan egiten dutenek har dezakete parte bertan. Lanak aurkezteko epea azaroaren erdi aldera bukatuko da. Erantsitako dokumentuan oinarriei buruzko informazioa duzue. 

Iruzkinak(0)

Ekografiak euskaraz

2014-10-15

Aitor Montes, Aramaioko mediku eta OEEkideak, Osakidetza euskalduntzeko hainbat eta hainbat eskaera egin izan ditu; azkena, ekografiaren txostenarena izan da, eta euskaraz jaso du. Paziente batentzako ekografia eskaera egin zuen eta emaitzak euskaraz jaso nahi zituela adierazi ostean, halaxe jaso ditu. Oso garrantzitsua da halako adibide bat egotea, aurrekari bihur daitekeelako: lortu dezakegu, eska dezagun. 

Iruzkinak(0)

Komunikazioak aurkezteko epea zabalik

2014-10-14

Datorren apirilaren 17 eta 18an Osasun Biltzarra egingo dugu Gasteizko EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Fakultatean, Osasuna eta Jarduera Fisikoa aztergai hartuta. Horren harira, jakin ezazue dagoeneko irekita duzuela komunikazioak aurkezteko epea. Biltzarraren gaiarekin (osasuna eta jarduera fisikoa) lotura duten komunikazioak hobesten badira ere, osasun-alorreko zein jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotura duten bestelako gaiak ere onargarriak ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

25. Osasun Biltzarra: behin-behineko egitaraua

2014-10-13

Datorren apirilaren 17 eta 18an OEEren 25. Osasun Biltzarra izango da Gasteizen, osasuna eta kirola oinarri hartuta. Egunez egun, jarduera fisikoari eta kirolari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio bizitza osasungarria izateko eta, horregatik, biltzar honetan bi arlo hauek ikuspuntu askotatik landuko dira, egitarau oparo honen bidez:   Non: Gasteizko EHUko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Fakultatea (IVEF) Noiz: 2015eko apirilaren 17 eta 18an   Apirilak 17, o...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ebola: Prestakuntza eta informazio gehiago eskatu dute Osakidetzako erizainek

2014-10-10

Berria: Espainiako Gobernuak krisia kudeatzeko batzorde berezi bat eratu du. Ebola duen gaixoa "larri baina egonkor" dago. Hamalau lagun daude erietxeratuta Madrilen, zaintzapean. Osakidetzako hainbat erizain eta erizain laguntzailek elkarretaratzeak egin dituzte Basurtu, Txagorritxu eta Donostiako ospitaleen aurrean, ebola duen Teresa Romero erizain laguntzaileari babesa adierazi eta informazio gehiago eskatzeko. Basurtun, Marisol Gil SAEko ordezkariak baliabide eta prestakunt...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzak euskara jakitea zigortu nahi du

2014-10-08

Osakidetzako 2011ko Enplegu Publikorako Eskaintzan plaza lortu duten hautagaiak, zentro bakoitzean eskaintzen diren plazen artetik lanpostu zehatza aukeratzeko prozesuan daude egunotan. Lanpostu hauetako batzuk euskararen ezagutza betekizun bezala dute eta beste batzuk  aldiz (kategoria batzutan gehienek), ez. Zer egiten ari da Osakidetza hainbat tokitan? Zerrendan puntu gehien duten langile euskaldunei beraien aukeraketa mugatu, euskara betekizun bezala duten lanpostuak soilik aukeratu a...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sendatu, eta gero euskaratu

2014-10-06

Iturria Berria.eus Senda-agiria euskaraz jasotzeko aukera izango dute hainbat herritarrek. Zerbitzu hori eskaintzen hasi da Donostia ospitalea, lau erabiltzaileren eskaerak aintzat hartuta. Ordea, zerbitzua ez da berehalakoa. Jatorrizko agiria gazteleraz egongo denez, itzuli egin behar da. Hau da, hala eskatzen duen pertsonak senda-agiria jaso eta aste batera —gutxienez— jasoko du euskarazko txostena. Hori da testuaren itzulpena «kalitatez eta segurtasunez» egiteko ze...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Josune Gorospe: Egiten diharduenari egiten utzi behar zaio

2014-09-29

Azken asteotan argitaratutako zenbait iritzi-artikuluri erantzun nahian, Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak azken 9 hilabeteetan Osakidetzan egin diren aurrerapausoak azpimarratu nahi izan ditu Berria egunkarian kaleratutako iritzi-artikuluan. Besteak beste, argitu du urtea amaitu baino lehen talde arduradunei eta nagusiei euskararekin izan behar duten jarreraz aholkuak eta irizpideak emateko online bideoa egingo dutela, eta pazienteen lehentasunezko hizkuntza errejistratzeko aukera martxa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aitor Montes: Barne-protokolo bat nahikoa da historia klinikoa euskaraz garatzeko

2014-09-26

Aitor Montes mediaren azken iritzi-artikulua duzue hemen, Berria egunkarian idatzitakoa: Historia klinikoa euskaraz sortzeko beharra Hizkuntza berririk ez dugu behar, lehengoa dugu nahiago», entzun dugu aspaldi. Euskara baita gure hizkuntza, euskaldunon berezko elea. Gure hizkuntza bai, ez ordea gure historia klinikoaren lengoaia, hori gazteleraz edo frantsesez baitago. Gaia korapilatsua izan daiteke, eta ez luzatzearren euskal legedian indarrean dagoen 38/2012 Dekretura joko dut: ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Errazagoa, zehatzagoa: hobea

2014-09-22

Erresonantzia magnetikoen bitartez gibelean gantza atzemateko sistema bat garatu dute Osatek, Biodonostia eta Donostiako Ospitalean hainbat adituk; biopsiak saihesteko bide lagungarria da. Digestio aparatuko medikua da Luis Bujanda (1965, Moreda, Araba). Ikerketako metodologoa Jose Ignacio Enparanza (1957, Gasteiz). Gibeleko eta behazuneko zirujaua Raul Jimenez (1970, Barakaldo, Bizkaia). Erradiologoa Txema Alustiza (1959, Legazpi, Gipuzkoa). Donostia Ospitaleko, Osatek-eko eta Biodonostiako...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Arartekoak euskarazko zerbitzu pediatrikoa bermatzeko neurriak eskatu dizkio Osakidetzari

2014-09-16

Arartekoaren 2014R-115-14 Ebazpena, 2014ko uztailaren 11koa: “Azkeneko hilabeteetan gehiengo euskaldunarekiko herrietan sortu den kezka aipatu nahi dugu: Ezer gutxitarako balioko du pediatria plazek derrigortasun-epea iraungita edukitzea, espezialista gutxi dagoenez familia medikuek eskaintzen baldin badute zerbitzu hori eta hauek ez badute hizkuntza eskakizunik esleituta Normalizazio Planean. Gauza bera esan daiteke, medikuak euskaldunak izan arren, horien balizko bajak estaltzeko eka...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 33 34 35 36 37 >>  Amaiera

Azken Berriak

Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko. “Familia ...
Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan