Berriak
Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egingo dute 2019ko Araba Euskaraz ospakizunarekin
2019-06-14
Osasun Sailak eta Osakidetzak igande honetan Gasteizen izango den Araba Euskerazen hartuko dute parte. Stand bat jarriko dute Prado parkean 11:00-17:00 bitartean. Hainbat jarduera antolatu dute, eta, era berean, standera hurbiltzen garenok Osakidetzarekin harremanetan jartzeko lehentasunezko hizkuntza nola aukeratu jakin ahalko dugu, eta zuzenean erregistratu ahalko dugu aukeratutako hizkuntza.
Non: Gasteizen, Prado parkean.
Noiz: igandean, ekainak 16
Ordutegia: 11:00-17:00
Orain...
Gehiago irakurri
Medikuntza-ikasleen graduazioa: "Euskal gizarteak euskal medikuak behar ditu"
2019-06-12
Aurtengo EHUko Medikuntza ikasleen graduazioa aldarrikapen ugarirentzako bozgorailua izan da berriro ere. Hizkuntz eskubideei dagokionak garrantzi handia izan du, beste urte batzuetan bezala.
Bideoaren lotura, hemen.
Joan den asteburutik hasita, ikasle euskaldun batek emandako hitzaldiaren bideoa zabaldu da sare sozialen bitartez, hainbat ikaslek elkarrekin prestaturiko testu batean oinarrituta zegoena.
Kritika ez da samurra. Ikasleek bizi dituzten arazoen errotiko planteamendutik abiat...
Gehiago irakurri
Epaimahaia elebiduna izatea lortu dute Medikuntza Graduko ikasleek
2019-06-07
Joan den astean gertaturiko hizkuntz eskubideen urraketa publikoki adierazi ostean, Medikuntza Graduko ikasleek euren lanak berdintasun egoeran ebaluatzea lortu dute, ohorezko matrikula lortzeko prozesuan. Argian irakur daiteke albistea osoa, besteak beste:
EHUko medikuntzako ikasle talde batek, sare sozialetan eta komunikabideen bidez hizkuntza eskubideen urraketa salatu zuten pasa den astean. Ohorezko matrikularako hautagaien lanak baloratuko zituzten epaimahaiko kide guztiak elebidunak iz...
Gehiago irakurri
Ohorezko matrikula lortzeko lana gazteleraz aurkeztu behar?
2019-05-29
Lanaren diapositibak gazteleraz edo ingelesez jartzea "begirune keinu bat" izango litzatekeela esan diote ikasleetako bati. Jakinarazpenak berak ere, gaztelera hutsean jaso ditu.
Berriak eta Naizek eman digute albistea: EHUko Medikuntza Graduko ikasle batzuk ohorezko matrikula lortzeko hautagaiak dira, baina epaimahaikideko bik euskaraz ez dakitenez, egin beharreko aurkezpena gazteleraz edo ingelesez egiteko eskaera egin diete ikasleei, lehenago gomendioa egin eta gero. Hizkuntz Es...
Gehiago irakurri
Puntueus: euskararen bizitasun digitalaz
2019-05-24
Puntueus-eko kideek diotenez, euskararen bizitasun digitala bermatu nahi badugu, eskaintza eta eskaria, biak indartu behar ditugu. Har dezagun, ba, erabakia euskaraz nabigatzeko, euskarazko aplikazioak eta webguneak erabiltzeko. Indartsua da, baina indartu dezagun are gehiago euskal komunitate digitala! Interneten ere, gau eta egun euskaraz bizi nahi dugulako.
Euskararen bizitasun digital ona adierazteko erabilitako datu horietako batzuk hobeak dira gaur egun. Adibidez, euskarazko Wikipediar...
Gehiago irakurri
Unibertsitatean euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko proben deialdia (2019)
2019-05-17
EHUn euskaraz irakasteko agiriak eskuratzeko frogak egingo dituzte maiatza bukaera eta ekaina hasieran. Izena emateko epea maiatzaren 20an bukatuko da, datorren astelehenean, hain zuzen. Beraz, adi ibili! Info gehiago, hemen.
Deialdia, izena emateko inprimakia eta akta albiste honen bukaeran topatuko dituzue.
Azterketa-egunak
UPV/EHUko Euskara Proben Batzordearen 2018/2019ko Akta arretaz irakurtzea gomendatzen zaie 2019an Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Probetara aurkezteko asmoa ...
Gehiago irakurri
Osatuberri aldizkariaren ale berria
2019-05-14
Osakidetzako langileek OSATUberri aldizkariaren ale berria daukate eskuragarri:
...
Gehiago irakurri
Graduondokoa: Euskara komunikazio klinikoan
2019-05-09
EHUk eta UEUk berezko titulu bat jarri dute martxan osasun-arretan hizkuntzak duen tokiaz jabetzeko eta kalitatezko arreta bermatuko duten tresnak eskuratu ahal izateko. "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" du izenburu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
Helburuak
Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek duten garrantziaz jabetzea euren ibi...
Gehiago irakurri
Duolingon euskara-ikastaroa abiatzeko sinadura-bilketa
2019-05-07
Duolingo hizkuntzak ikasteko mugikor-aplikazio eta webgune ospetsuan, euskara-ikastaroa bideratzeko ekimen interesgarria dago. Hiru urtez proposamena foroan eztabaidatu ostean, change.org atarian sinadura-bilketa abiatu dute euskaraz ikasteko interesa dutenek. Jendea badago, eskaera eginda dago, baina Duolingoko arduradunek ez dute oraindik aurrera pausua eman.
Lagunduko diegu?
Sinatzeko, hemen.
Eztabaida eta arduradunentzako gutuna ikusteko, hemen.
Gehiago jakiteko.
Gehiago irakurri
Lunbalgiak jota? Ez zara bakarra
2019-04-25
Azken 25 urteotan, %55 areagotu da lunbalgiaren intzidentzia mundu osoan. Kausa, ordea, oraindik ez dago erabat argi.
OEEkide Angel Bidaurrazagak azalpen argigarria eman zuen Berrian. EHUn aritzen da anatomia irakasle, eta, bere esanetan, bizkarreko mina da gaitzik arruntena lana uzteko orduan. Ana Lersundi traumatologo eta Garikoitz Aristegi fisioterapeutaren ekarpena ere artikuluan jasota topatuko dugu.
Halako kaltea eragiten duen gaitza izanda, nolatan ez du zientziak erantzun bat gerri...
Gehiago irakurri
Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak
2019-04-25
Ba al dago hizkuntzari lotutako traumarik? Zer eragin dute traumok? Nola eragiten du hizkuntza gutxitu bateko hiztun izateak? Egoera horretan dagoenari, zerk lagunduko dio?
Ainize Madariaga Muthularrek Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak izeneko liburua argitaratu berri du, eta, bere esanetan, “Norberaren hizkuntzan ezin biziak pertsonari identitatea erauzten dio, pertsona bera deseginez”. UEUko buruxkak liburutegi digitalean irakur dezakegu M...
Gehiago irakurri
Atzo Klik egin genuen
2019-04-15
Atzo bukatu zen Korrika. Maialen Lujanbio Zugastik irakurri zuen 21. Korrikako mezua, sekretupean Euskal Herrian zehar ibili dena azken hamaika egunetan. Amaiera ekitaldiko Lujanbioren irakurraldia EITBko webgunean dago entzungai. Hona mezua osorik (iturria: halabedi).
“Euskara gaur egun arte,
ta Gasteizaino KORRIKA
ekarri dugunoi, biba
gora, eutsi, goza, Klika.
KLIKA! Hizkuntza ez da edukitzekoa.
Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika
Beraz, KLIKA!
instalatu eta elika!...
Gehiago irakurri
Komunikazioari buruzko ikastaroa erdara hutsean???
2019-04-12
Nola da posible lurralde elebidun batean emango den komunikazioari buruzko ikastaro batean elebitasunik egongo ez balitz bezala jokatzea? Errealitatea ikusezina ote?
Non eta Arrasate bezalako lurralde euskaldun batean... Osakidetzako langileek ikastaro batean parte hartzeko informazioa jaso dute. Ohi bezala, ikastaroa gazteleraz izango da, etengabeko prestakuntza gehiena bezala. Baina txarrena zera da, pazienteekin komunikatzeko gaitasunak lantzeko izango dela ikastaroa, eta ez dagoela errea...
Gehiago irakurri
Osasun eskubidea guztiontzat ote?
2019-04-09
Apirilaren 7an Osasun Eskubidearen Nazioarteko Eguna izan zela aprobetxatuta, Sareko bi kidek gaixo dauden presoen egoeraz hausnartu zuten Berriako artikulu honetan, Joseba Azkarraga eta Luis Galdosek.
Legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte preso hauek, baina egun, kartzelan dihardute, eta batzuek hiltzeko arrisku handia dute, gainera.
Espetxe legediak, bestetik, larriki gaixorik dauden presoen irteerak bideratzeko zenbait aukera barnebiltzen ditu, baina bide horiek blo...
Gehiago irakurri
Osagaiz zenbaki berria argitaratuta
2019-04-05
Osagaiz Osasun Zientzien aldizkariaren zenbaki berria argitaratu berri dugu UEUrekin elkarlanean. Biltzarrean landutako artikulu zientifikoak daude bertan bilduta, ohi bezala ale berezi bat eskaini baitiogu urteroko topaketa hauei.
Osagaiz aurrera doa, duela bi urte hasi ginenetik zortzigarren zenbakia dugu hau, ale bereziak zein arruntak kontuan izanda.
Oraingoan gaia osasun sistema eta profesionalon praktika hobetzeko bidea izan da: datu-baseetako informazio erraldoia ezagutza bihurtzea,...
Gehiago irakurri
29. Osasun Biltzarrean Sistemak bere burua hobetzeko dituen bideez hausnartu genuen Europa Jauregian
2019-04-03
Martxo amaieran bukatu genuen ohiko urteroko biltzarra, bi egunez luzatu zena. Aurtengo asistentzia apalagoa izan arren, osasungileok ideiak trukatzen eta elkarrengandik ikasten jardun dugu urtero bezala, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako 29. Biltzarrean. Laster 30 urte beteko dugu, denborak bere bidea egiten du gero!
Arabara itzuli gara aurten eta Europa Jauregia izan dugu egoitza osasun-sistemaren ahulguneez eta hobetzekoez mintzatu ahal izateko, lankide, lagun edota ezagutu...
Gehiago irakurri
Biltzarrari buruzko erreportaia Osatuberri buletinean
2019-04-01
Osakidetzako Osatuberri buletinean OEEren 29. Osasun Biltzarraren kronika egin dute. Hementxe ikusgai.
OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 29. biltzarra burutu zuen, martxoaren 22an eta 23an, Gasteizeko Europa jauregian, Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema izenburuaz. Osasun sistema nola bilakatu eraginkorrago izan zen biltzarreko gogoetagai nagusia. Hamaika hitzaldi eta mahai-ingurutan, azalpen eta proposamen interesgarriak entzun ziren, euskaraz, ...
Gehiago irakurri
Felipe Aizpuru Barandiaran OEEren Biltzarraz
2019-03-26
Felipe Aizpuru Barandiaran osasun-ikertzailea Berrian elkarrizketatu dute aurtengo Osasun Biltzarrari buruzko balorazioa egiteko. Osasun-sistemak gero eta eraginkorragoa izateko zer bide dagoen aztertu genuen ostiral eta larunbatean. Hementxe Aizpuru OEEkideak eta Biltzarraren Batzorde Antolatzaileko kideak esandakoak: depreskripzioa, digitalizazioa...
OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 29. biltzarra egin du asteburuan, Gasteizen. Osasungintza berria? Bere jardunetik ikast...
Gehiago irakurri
Biltzarra: nola ikusten dute pazienteek –gizarteak– eskaintzen diegun asistentzia?
2019-03-20
Azkeneko mahai-inguruan pazienteen eta profesionalon arteko hartu-emana jorratuko dugu. Izan ere, gizarteak gero eta ozenago eskatzen du sistemaren hobekuntza. Horretarako, beste hiru adituk hartuko dute hitza larunbat goizean, ahozko komunikazio eta posterren tartearen ostean.
Izena emateko
1) Nork definitzen ditu gaixotasunak?
Jon Zuazagoitia Nubla Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik etorriko zaigu gaixotasuna zer den eta zer ez den nola zehazten den azaltzeko, kategoria...
Gehiago irakurri
Biltzarra: Uste duzu gure osasun-sistema perfektua dela? Ala badu zer hobetua?
2019-03-18
Zer akats errepikatzen da gehien, zer motatakoek eragin diezaiekete kaltea pazienteei? Adibidez, gaindiagnosia, interbentzioen preskripzio desegokia, profesional edota zentroen artean ikusten diren aldeak…
Aurtengo Osasun Biltzarreko bigarren mahai-inguruarekin gatozkizue orain. Beste hiru aditu izango ditugu biltzarraren bigarren gai nagusi hau jorratzeko: zer akats ikusten dugun errepikatzen direla eta nola lortu “zero kalte” delakoa.
Izena emateko
1) Egokia al...
Gehiago irakurri