Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Osatuberrin bi albiste berri

2020-02-13

Bi argitalpen berri daude Osatuberriren webgunean. Bata txandaka lan egiten duten pertsonen nutrizioari buruzkoa da, eta bestea argazkilaritzan aritua den Osakidetzako langile bati egindako elkarrizketa.   Aipagarria da webgunean otsailean egingo diren ekitaldi asko biltzen dituztela Agenda atalean: hitzaldiak, kontzertuak, jardunaldiak, antzerkiak...   Eman begiratu bat!     ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Berdintasuna eta Osasuna jardunaldia

2020-02-10

Emakumeen nazioarteko eguna gertu dagoela, Osakidetzako hainbat erakundek genero ikuspegia eta osasuna lantzen dituen jardunaldi bat antolatu dute: Berdintasuna eta Osasuna jardunaldia.  Izen-ematea otsailaren 18an amaituko da eta jardunaldia antolatu duten 6 zerbitzu-erakundeetako langileei bideratuta dago. Hau da, Donostialdeko, Bidasoako, Tolosaldeko, Goierri-Urola Garaiko, Debagoieneko eta Debabarrenako ESIetako, eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko langileei. Non: Don...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Felipe Aizpuru OEEkidea zendu da

2020-02-07

Felipe Aizpuru Barandiaran OEEkide estimatua atzo hil zen, otsailak 6. Eskerrik asko euskararen eta osasungintzaren alde eman duzun guztiagatik, lagun!     

Iruzkinak(0)

Kokainaren gorakada

2020-02-03

Badirudi drogen kontsumoak goraka egin duela azken urteotan. Ikertzaile talde batek Europako 37 herrialdeetako urak ikuskatu ditu. Bertan, kokainaren arrastoa handia dela ziurtatu dute. Askotariko drogak ikusi dira, baina kokaina izan da drogen artean ugariena. Informazio gehiago, Aizu! Aldizkariko artikulu honetan. Bertan, datu zehatzagoak agertzen dira, hala nola zeintzuk diren droga gehien kontsumitzen diren herrialdeak eta zein droga kontsumitzen den. Euskal Herritik hurbilen Bartzelonan...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren urteko irakurketa

2020-01-31

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2019 urteko irakurketa argitaratu zuen joan den urte bukaeran. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen normalizazioan diharduen erakundeen bilgunea da. Euskararen lurralde osoan dihardu lanean bertako erakunde, instituzio, eragile eta agenteen arteko elkarlana eta inplikazioa bultzatuz. Lan mardula bezain interesgarria da, interesa eduki dezakeen inorentzat pdf moduan atxikita topatuko duzue. Euskara arloan egiteke ditugunen erradiogr...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

DSM5 euskaraz eta Psikiatriaren egoera

2020-01-27

Rutgerseko Unibertsitateak eta EHUk elkarlanerako zenbait hitzarmen sinatu ondoren kontaktuan ari dira. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkarian argitaratutako elkarrizketa honetan, Javier Escobar ikertzailea psikiatriari buruz aritu zen, eta, era berean, DSM5 gidaliburua euskaratzeko proiektuari  buruz galdetu zioten. Izan ere, ikertzaile kolonbiar entzutetsu honek DSM5 gidaliburuaren euskarazko itzulpenean parte hartu du. Liburu hori da osasun-mentalaren sintomak detektatzeko nazioa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Urtarrileko Osatuberri

2020-01-24

Urtarrileko Osatuberri argitaratu da. Hementxe dituzue ikusgai Osakidetzako zenbait osasun-alorreko albiste euskaraz.   Mar Mendibe Bilbao, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko neurologoari egindako elkarrizketa dago, esklerosi anizkoitzaren prebalentzia eta intzidentziari buruzkoa; Gorlizko ospitaleari buruzko erreportaia; euskara eta osasuna uztartzeko proiektuei buruzko artikulua; eta, azkenik, eskizofrenia dute...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Egunean Behin otsailaren 3an itzuliko da

2020-01-13

Azken aldian, Egunean behin jokoa ohikoa bilakatu da euskaldun askoren artean. Argia aldizkarian Sustatuk argitaratu duen albiste honetan, Egunean Behin jokoari buruzko hainbat datu interesgarri topatuko dugu. Besteak beste, azpimarratzen da 2019ko udaberrian poliki-poliki hasten hasi zen jokoa dela eta lauzpabost hilabetetan ikaragarri handitu zela. Udan 10.000 lagunek osatzen zuten Egunean Behin familia eta abenduan jada 60.000 jokalaritik gora izan dira. Bi hilabeteko deskantsua egiten...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ahozko komunikazioak eta posterrak bidaltzeko epea otsailaren 2ra arte luzatuta

2020-01-10

Epea luzatu dugu! Otsailaren 2ra arteko epea dugu orain OEEren 30. urteurreneko Osasun Biltzarrean geure ekarpen zientifikoa ere egiteko. Animatu!!! Hain zuzen ere, oraingo honetan prebentzioaz arituko gara batez ere, gurean hain berezkoa izan den eta den auzolanaren ikuspegitik. Denok elkarrekin nola eraiki, nola egin ekarpentxoak inurrien modura helburuak lortzeko asmoz. Zer da, bada, komunitate zientifikoa, ezpada auzolan erraldoi eta nazioartekoa? Hala ere, prebentzioarekin zuzeneko lotu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz zenbaki berria kalean da

2020-01-07

Kalean da dagoeneko Osagaiz Osasun Zientzien Aldizkariaren azken alea, 2019ko abendukoa, egileen, UEUren eta OEEren arteko elkarlanean oinarritua. Beste ale guztiak bezala, osagaiz.eus webgunean dugu eskuragarri. Eman begiratu bat! Zenbaki osoa, hemen. Oso gai interesgarriak jorratu dituzte autoreek. Besteak beste, artikulu zientifikoen atalean gizonezko ala emakumezko izateak jasotako arreta baldintzatzen duen ikertu duen lana plazaratu da, ultramaratoiek osasunean zer eragin izan dezaket...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren maiatzeko biltzarra: bidali zuen ahozko komunikazioa edota posterra eta egin ekarpena

2019-12-20

Eguneraketa. Epea luzatu dugu: Otsailaren 2ra arte dugu orain gure ahozko komunikazioak eta posterrak bidaltzeko. Animatu! Gogoratu otsailaren 2ra arteko epea dugula OEEren 30. urteurreneko Osasun Biltzarrean geure ekarpen zientifikoa ere egiteko. Hain zuzen ere, oraingo honetan prebentzioaz arituko gara, gurean hain berezkoa izan den eta den auzolanaren ikuspegitik. Denok elkarrekin nola eraiki, nola egin ekarpentxoak inurrien modura helburuak lortzeko asmoz. Zer da, bada, komunitate zie...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Lehiaketaren irabazleak

2019-12-17

Bukatu da OEEk antolaturiko watxap eta telegram lehiaketa! Albiste honetan dauzkazue eskuragarri jasotako eduki guztiak. Badakizue, baten bat jaso nahi izanez gero, bidali mezua 656 30 37 67 telefonora edo idatzi oee@oeegunea.eus helbidera. Honatx irabazleen izen-abizenak (zorionak!!!): a) Osasuna eta Euskara modalitatean: 1A - Irantzu Rico Barrio                               &nbs...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen egoera Osakidetzan

2019-12-16

Berriako artikulu honetan Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren balorazioa egin dute. LABeko Osakidetza taldeko kide den Gotzone Amurizaren iritziz, planak ez du arrakastarik izan zerbitzu euskalduna bermatzean eta euskara lan hizkuntza bihurtzean. Arrazoia honako hau litzateke: langileei egokitu zaie erantzunkizun osoa eta Osakidetzako arduradunak ez dira behar beste inplikatu. Gainera, Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planean zehaztutako gutxieneko batzuk ez...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Watxap lehiaketa: bozketa irekia

2019-12-09

Oharra: mesedez, birritan bozkatu: aukeratu osasun alorreko onena eta modalitate orokorreko onena, bi sari baitago banatzeko. Euskararen Egunaren eta zubi luzearen ostean, amaitu da OEEk antolaturiko lehiaketaren lehenengo fasea (edukiak bidaltzea). Proposamen politak egon dira, eta orain bozkatzeko unea heldu da. Aste osoa daukagu modalitate bakoitzean egokiena iruditzen zaigun edukia bozkatzeko. Hau da, igandean (15) amaituko da bozkatzeko epea. Horretarako, jasotako irudi eta bideo guzt...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(31)

Euskararen Eguna abenduaren 5ean ospatuko da Donostia Unibertsitate Ospitalean

2019-12-03

Ostegunean hitzordu interesgarria dugu Donostia Unibertsitate Ospitaleko lankideok; izane ere, eguerdiko 12:30-14:45 bitartean Euskararen Eguna ospatuko dugu, hainbat jarduera direla medio. Parte hartzeko jakinsarean izena ematea komeni da!! Izena eman, hemen. Egitarau osoa atxikita duzue, baita beheko irudian ere. Animatu!!!      Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen Egunean osasuna eta euskara lotzen dituzten watxap eta telegram mezuen lehiaketa

2019-11-26

Egunero jaso ohi ditugu mugikorrean hainbat bideo, irudi barregarri, audio, istorio, meme… Baina, horietako zenbat izaten dira euskaraz? Euskararen Eguna astebete barru izango da, eta, gaztelera eta frantsesa parra-parra sartzen ari zaizkigula ikusita, erronka bat proposatu nahi dizuegu: gure hizkuntzan dauden mezuen lehiaketa eta horien barruan, osasuna eta euskara lotzen duten mezuak. Helburua watxap eta telegram bidezko euskarazko mezu, irudi eta bideoak sustatzea da, eta geure sor...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bizkaiko elkargoa eta Taberna Ibiltaria errefuxiatuen alde elkarlanean

2019-11-25

Datorren 29an planik ez? Azaroaren azken larunbatean leku askotan Fair Saturday (edo Bidezko Larunbata) ospatuko da. Egun honen bitartez artearen eta kulturaren bidez gizarte sentikorragoa, bertutetsuagoa eta bidezkoagoa sortu nahi da. Laburrean, Fair Saturday egunak kulturak mundua aldatzeko duen indarra aldarrikatu nahi du. Honen harira, Taberna Ibiltaria musika taldeak Bizkaiko Medikuen Elkargoarekin bat egingo du ekitaldi solidario batean. Lortutako dirua ACNURri emango zaio. Honen bidez...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jardunbide egokiak Euskararen Sustapenean Osakidetzan

2019-11-22

2019ko abenduaren 12an, Osakidetzaren II. Euskara Planari jarraituz, jardunaldi bat egingo da eta bertan euskararen sustapenean nabarmendu diren talde edo pertsonei aitortza egingo zaie, sari-banaketa bitartez. Esan bezala, 2019ko abenduaren 12an, Gasteizen. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Areto Nagusian. Jarraian, jardunaldiaren eskema labur bat: 10:00 Jardunaldiaren irekiera 10:15 Lehen mahaia 11:15 Gonbidatua 11:45 Bigarren mahaia 12:15 2020ko euskaraldia 13:00 Proiektuen aito...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Itzultzaile Neuronala

2019-11-18

Eusko Jaurlaritzak Itzultzaile Automatiko Neuronala aurkeztu berri du azken hilabetean. HAEEk, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak urteetan zehar egindako lanaren uzta da. Euskara-Gaztelania eta Gaztelania-Euskara dira hautatu daitezkeen bi funtzioak eta gehienez 4000 karaktereko testuak itzul daitezke.   Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak «kalitate handiko» itzulpenak egiten dituela adierazi zuen. Egia esan, orain arte egon den itzultzaileri...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Osasun Biltzarra abian da: Prebentzioa auzolanean

2019-11-13

Noiz: 2020ko maiatzaren 8an eta 9an. Non: Bilbon, Medikuen Elkargoan. Aurreko biltzarrak nolakoak izan diren ikusteko, sakatu hemen. Egitaraua Komunikazioa bidali Komunikazioak aurkezteko jarraibideak   Auzolana aspalditik datorkigun ohitura eta ekintza da Euskal Herrian, baserri giro eta munduarekin lotuta batez ere. Nork ez du artajorrarena edo artazuriketarena entzun, zer egiten zen halakoetan: auzokoak batu, zeregin jakin bat burutzeko, horrekin batera auzoko berri...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 14 15 16 17 18 >>  Amaiera

Azken Berriak

Karlos Ibarguren eta Miren Altuna: Euskara: ukendua zauriarentzat
Karlos eta Miren
Berria egunkarian Miren Altuna eta Karlos Ibarguren medikuak elkarrizketatu ditu, euskarak osasun zerbitzuetan duen garrantzia hobeto ezagutzeko Elkarrizketa osoa: Euskara ukendua zauriarentzat   ALTUNA: Egoiliarra nintzen Iruñean...
Jon Zarate Sesma: «Lehentasuna da babesa ematea beren lana euskaraz egingo duten osasun profesional horiei"
Jon
EHEk eta EHUk lan bat egin dute elkarrekin, osasun profesionalak eta euskal pazienteen arteko harremanei buruz gogoeta egiteko. «Euskaraz artatu nautenetan, eskertu egin dut, eta konfiantza handiagoko eremu batean sentitu dut neure burua»....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan