Berriak
Euskaraldiaren antolakuntza, martxa hartuta
2019-11-11
Euskaraldiaren bigarren edizioaren antolakuntza badoa aurrera. Herri-batzordeak irailetik dabiltza izena ematen, eta azken asteotan hainbat aurkezpen-ekitaldi sektorial egin dute antolatzaileek entitateei begira.
Urriaren 28an, Gasteizen, erakunde publikoei eta hirugarren sektoreko enpresei begirakoa egin zen. Azaroaren 4an, Donostian, hedabide, sindikatu eta hezkuntza sektoreko entitateei eskaini zieten aurkezpen-ekitaldia. Azkenik, biharamunean, azaroaren 5ean, gizarte mugimendu, elkarte e...
Gehiago irakurri
Euskal munduan oinarritutako tribial jokoa
2019-11-07
Euskara sustatzeko eta euskal mundua ezagutarazteko ideia bikaina izan du CodeSyntax enpresa eibartarrak: euskal tribial joko bat sortu. Jokoa Google Playn edo App Storean deskargatu daiteke eta jada 21.000 erabiltzaile aktibo ditu. Egunean behin 10 galdera erantzun behar dute erabiltzaileek. Galderak ez dira zailak oro har, baina gakoa ahal den arinen erantzutea da. Beste erabiltzaileek baino galdera gehiago edota azkarrago asmatuz gero igandero sariak irabazi ditzakezu.
Bestalde, jakinmina...
Gehiago irakurri
Bioetikan adituak suizidioen inguruan
2019-11-04
Arantxa Iraola kazetaria suizidioaren indizeaz mintzatu da. Albistean azaltzen denez, ohiturak aldatu behar dira gorakada hau mantsotzeko. Blanca Morera eta Mabel Marijuan bioetikan adituak direnak, suizidioaren inguruan zenbait zertzelada egin dituzte.
Horrez gain, OME Osasun Mundu Erakundeak suizidioaren inguruan zabaldu dituen datuak ere aipatzen dira. Gainera, suizidiora bultzatu ahal gaituzten egoerak ere aipatzen dira eta suizidioaren atzean dauden istorioak askotarikoak izan daitezkee...
Gehiago irakurri
Tresna psikologikoak euskarara egokitzeko inkesta
2019-11-04
Depression, Anxiety and Stress Scale (DASS), Prodromal Questionnaire — Brief Version (PQ-B), Patient Health Questionnaire (PHQ-9) eta Generalized Anxiety Disorder-7 (GAD-7) tresna psikologikoak euskarara egokitu eta balidatzeko proiektua aurkeztu dute Naiara Ozamizek, Clara Martinek eta Leire Erkorekak. Gainera, sintomen larritasuna ama hizkuntzaren araberakoa den ere ikertu nahi dute. Bi helburuak aztertzeko galdetegi bat prestatu dute.
Galdetegian parte hartzeko ...
Gehiago irakurri
Osasun-sistemaren analisi feminista
2019-10-31
Naizetik datorkigu albistea: Katakrak argitaletxeak ‘Sorginak, emaginak eta erizainak’ liburua argitaratu berri du. 1971ko Barbara Ehrenreich eta Deirdre English-en liburu honek, orain Maria Colera Intxaustik euskarara ekarritakoak, Emakumezko sendalarien historiaren laburpena eskainiko digu, eta sorgin-ehizek sendalaritzarekin duten lotura argi eta garbi adieraziko. Silvia Federiccik beren beregi euskarazko bertsiorako idatzi digu hitzaurrea.
Medikuntzaren humanizazioa hainbeste...
Gehiago irakurri
Gizenegi al daude gure haurrak?
2019-10-25
Txabi Txakartegi pediatrak haurren gorputz masaren indizearen gorakada landu du luzaroz. Bere ustez, Berrian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ohiturak aldatu behar dira gorakada hau mantsotzeko. Gorakadaren arduradunak ere aurkezten ditu. Lehen arduradunak eskolak dira. Txakartegik, Consuelo Alvarez erizainarekin batera, 15 urtetako ikerketa bat burutu zuen, eta eskoletan jarri zuen fokua, datuak atera, eta, era berean, neurri eraginkorrak hartzeko. Ikerketaren eraginez, ondorio onu...
Gehiago irakurri
Martxan da CAF-Elhuyar 2020 sariketa
2019-10-18
CAF-Elhuyar sariketa martxan jarri du Elhuyarrek. Aurtengo leloa Zubiri-zubiri da. Metafora honek euskal gizartea zientziaren nahiz teknologiaren munduarekin lotzearekin du zerikusia eta, hori gutxi balitz, hori lortzen duten ikerketak saritzea, aitortzea eta bultzatzea. Sari desberdinak daude lan moten arabera.
Horien artean dibulgazio artikulu originalak daude. Bi azpikategoria dituzte: dibulgazio-testu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarriturakoak. Azpikategoria bakoitzeko...
Gehiago irakurri
Psikologo Euskaldunen III. Topaketa
2019-10-16
UEUk eta Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak Psikologo Euskaldunen III. Topaketak antolatu dituzte. Animatu sarea sendotzera eta psikologo euskaldunen arteko hartu-emanak elikatzera! Programazio osoa beherago topatuko duzue.
Non: Eibarren (Markeskoa Jauregian)
Noiz: azaroaren 16an
Informazio guztia, hemen.
Asko dira psikologiaren eremuan lanean diharduten profesional euskaldunak. Besteak beste, hezkuntzan, arlo klinikoan, zerbitzu sozialetan eta, ikerkuntzan zein irakaskuntzan, unib...
Gehiago irakurri
Medikuntza-praktikak euskaraz lehenengo aldiz Galdakaon
2019-10-09
Bizkaiko hitzetik datorkigu albistea. Aurten lehen aldiz eman zaie Leioako kanpuseko medikuntza ikasle euskaldunei praktikak gradua egiten duten hizkuntzan egiteko aukera; hau da, euskaraz. EHU eta Galdakao-Usansoloko ospitalearen arteko akordio bati esker ari dira seigarren mailako ikasle batzuk euskaraz praktiketan, bai zerbitzu mediko-kirurgikoetan, baita lehen mailako arretan ere. Nahiz eta distantzia eta bestelako faktoreengatik ahalegin gehigarria izan, zortzi ikaslek erabaki hori hartu ...
Gehiago irakurri
Itzulbideri aukera bat eman diezaiogun
2019-10-03
IXA taldeak eta Itzulbideren Osakidetzako arduradunek ekimena azaltzeko eta proiektuaren egokitasuna zein izan daitekeen adierazteko testua argitaratu dute. Bertan diotenez, Itzulbide ez da euskararen normalizaziorako oztopo izateko jaio, eta ez du normalizazioa baldintzatuko, kontrakoa baizik: baliabide izan nahi du. Gainera, izaeran eta praktikan ikerketa-proiektua da, beraz, oraindik ikusteko dago ea helburuak beteko dituen. Oraindik erabakitzeke dago ea Osakidetzan txertatuko den, baliagar...
Gehiago irakurri
Euskaraldiaren eragina, zehatz
2019-09-25
Joan den astean argitaratu ziren iazko Euskaraldiko datu zehatzak, bai kuantitatiboak, bai kualitatiboak. Hainbat eragile eta erakunderen arteko elkarlanaren uzta izan den ikerketa honek Euskaraldiaren balorazioa eta emaitzen azterketa eskaini digu. 18.400 lagunen erantzunak hartu dira kontuan, hain zuzen hiru galdetegiak erantzun zituztenenak.
Ondorio nagusien artean, erabilerari dagokionez: %20ko igoera egon zen Euskaraldiak iraun zuen bitartean, eta handik hiru hilabetera %5,6koa. Ezezagu...
Gehiago irakurri
Deialdia ARABAN
2019-09-20
Arabako Osasungintzan euskarak duen egoera aztertu eta aurrerantzean eman ditzakegun pausuak adosteko bilera bat egingo dugu oeekide eta bestelako euskaltzale arabarrok, baita OEEk Araban jarraitzeko egiten ari garenaz hitz egiteko ere.
Horrez gain, hurrengo urtean, Euskaraldia egingo da berriz ere eta oraingo honetan, erakundeak ere bertan parte hartzera deituak daude. Aukera ona izan daiteke aurrera pausuak emateko eta prest egon behar dugu.
Eguna: 2019-09-30 (astelehena)
Ordua: 16:0...
Gehiago irakurri
Komunikazio klinikoa hobetzeko graduondokoa
2019-09-19
"Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" graduondokoan izena emateko epea zabalik dago. Graduondoko honen helburu nagusia osasun-jardueran euskarazko komunikazio klinikoan trebatzea da. Honakoei bideratuta dago, batik bat: osasun-zerbitzuan zuzenean lan egiten duten profesionaleei, osasun-arloan lan egiten duten beste alor batzuetako profesionalei eta graduatu berriei. Eskolak online izango dira urtarriletik apirilera ostiral arratsaldetan. Informazio...
Gehiago irakurri
Humanizazioaren garrantzia osasun-jardueran
2019-09-19
Garako "Osasuna osotasunetik dator" interesgarri gerta dakiguke osasun-arloko langileoi edota edozein pazienteri. Medikuntzaren humanizazioaren inguruan dihardute bi elkarrizketatuek. Biek ala biek liburu bana idatzita, horiei buruzko azalpenak ematen dituzte.
EGUN BATEAN ERITU ETA FONENDOSKOPIOAREN BESTALDEKO TAUPADAK BERE AZALEAN SENTITU ZITUEN SENDAGILE GISA MINTZATU ZEN JOSE LUIS PAULIN. ZAINTZAILE BEZALA, ALDIZ, ANJEL LERTXUNDI IDAZLEA, BERE BIZITZAKO «ESPERIENTZIAR...
Gehiago irakurri
Mugikorren menpekotasuna eta ondorioak
2019-09-19
Garan mugikorren menpekotasunaz eta horrek dituen ondorioei buruz mintzatu zen Koldo Callado EHUko irakaslea. Mugikorren menpekotasuna pil-pilean dagoen arazoa da eta arazo horrek osasun arazoak dakartza. Mugikorren erabilera txarra egitea kaltegarria gerta dakioke edonori eta Koldo Colladok ondorio horietako batzuk nabarmentzen ditu.
Ondorio fisikoei dagokienez, loguraren aldaketa, tentsio okularra, begien lehortasuna, entzumena galtzea, bibrazioak, zerbikaletako mina, sedentarismoa et...
Gehiago irakurri
Itzulbide itzultzaile automatikoa Osakidetzan
2019-09-06
Osakidetzak proiektu berria jarri du martxan: Itzulbide. EHUrekin elkarlanean, adimen artifizialean oinarritutako itzultzaile automatikoa jarri nahi dute eskuragarri osasun-profesionalentzat, euren eguneroko jardueran historia klinikoak euskaraz eta erdaraz idatzi ahal ditzaten.
Helburua 2020rako prest egotea da, baina, horretarako, lehenik langileen laguntza beharko dute, makinari "irakasteko". Horrek ahalbidetuko luke euskaraz ez dakiten profesionalek ere euskaraz idatzitakoa ul...
Gehiago irakurri
Itzulbideren egokitasunaz
2019-09-06
Aitor Montes Lasartek Argian sinaturiko artikuluan, Osakidetzaren Itzulbide proiektuan parte hartuko ez duela aurreratu du. Bere ustez, historia klinikoetan euskararen presentzia areagotzeko itzultzaile automatikoa erabiltzea ez da konponbiderik egokiena. Aitzitik, lehendik ere proposatu izan diren zirkuitu euskaldunak lirateke epe luzera begirako soluziorik onena, izan ere, bere ustez, itzultzaile automatiko batek segurtasun klinikoa kolokan jartzen du. Bestalde, zerbait itzultzekotan proba d...
Gehiago irakurri
Lehen Mailako Arreta Euskaraz lantaldea
2019-09-06
Lehen Mailako Arretako mediku-talde batek lan-taldea osatu du idatzizko material erabilgarriak osatzeko. Gidaliburua sortu nahi dute eguneroko praktikatik abiatuta. Hauxe duzue zabaldutako mezua. Animatu parte hartzera!!!
Kaixo lagun,
Lehen Mailako Arretako mediku taldea gara, eta euskarazko gidaliburu bat egitekotan gabiltza. Ikusi dugu gure egunerokoan orokorrean ez dugula medikuntza euskaraz idazten (txostenak, eboluzioak...) . Eta uste dugu, Lehen Mailako Arretara bideraturik dagoen med...
Gehiago irakurri
Eutanasia eta zainketa aringarriak bizitzaren amaieran
2019-09-02
Berriako "Argia ahitzen denerako" atzoko elkarrizketa interesgarri suerta dakioke osasun-arloko edozein langileri, zainketa aringarriez eta eutanasiaz baitira Alberto Melendez eta Txema Lorente. Bizitzaren amaieran dauden aukerez, medikuen rolaz, zaintzaileen bizipenez, eutanasiaren eta zainketa aringarrien arteko ustezko dikotomiaz...
Hain zuzen ere, Melendez zainketa aringarrietan Osakidetzan dabilen medikua da, eta Lorente Alzheimerrak jota zegoen emaztea zaintzen ibilitakoa da ...
Gehiago irakurri
Aintzat taldea: Euskalgintza zaharra alboratzeko unea da
2019-08-01
Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko mugimenduko kide Adrian Zelaiak artikulu bat sinatu berri du Berrian. Euskalgintzaren egoerari buruzko kritika interesgarria ekarri digu: euskalgintzak azken hamarkadetan egindako lanaren fruituak agortu egin direla dio, eta botere harremanetan jarri du fokua. Bere ustez, euskalgintzak egun duen botereguneekiko mendekotasunak ez dio euskarari dagokion lekua hartzen uzten. Horren aurrean, baina, baikor ageri da: jada kalean, jendartean eta herri mugimen...
Gehiago irakurri