Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Adi! Osasunaldia abian da: Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia

2021-04-30

Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Psikologia edo Fisioterapian graduatuko bazara ikasturte honetan, edo iazkoan graduatu bazinen, adi! OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala ere. Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an iza...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Fisioterapeuten deialdian euskara baloratu gabe Osasunbidean

2021-04-29

Berrian irakurri genuenez, martxoan zehar Osasunbidean egindako fisioterapeuta-lanpostuetarako deialdian euskara ez zen baloratu eremu mistoan eta ez-euskaldunean. Alemana, frantsesa eta ingelesa, ordea, bai. Hala, deialdi honetan 24 lanpostuetatik lanpostu batean bakarrik baloratuko da euskara, bakarra baitago eremu euskaldunean. Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan. Nafarroako Kontseiluak ezarri zue...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jabier Agirre Lasarte OEEkideak Merezimenduzko saria jaso du

2021-04-28

Jabier Agirre Lasarte OEEkideari CAF-Elhuyarren 2021eko Merezimenduzko Saria eman diote eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketa egin diote horretaz mintzatzeko. Zorionak, Jabier! Jabier Agirre Lasarte sendagileak urte gehiago egin ditu hiztegigintzan bata zuria jantzita baino. UZEIn aritu da 34 urtez lanean eta hainbat hiztegi tekniko eta tematiko osatu ditu, gehienak medikuntzarekin loturikoak. Horrez gain, komunikabideekin ere harreman estua izan du eta maiz ikusi, entzun eta ira...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pediatra euskalduna eskatu zuten berriro Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako Udalek

2021-04-26

Pediatra euskalduna bermatzeko eskatu zioten berriro martxo amaieran eta apirilean zehar Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako udalek Osakidetzari, UEMArekin batera: Bi urte beteko dira laster Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako haurrek pediatra euskalduna ez dutenetik. Lanpostu horrek ezarria du bigarren hizkuntza eskakizuna, eta euskara jakiteko derrigortasuna du 2008ko ekainaren 1etik. Bilerak bilera eta eskaerak eskaera, ordea, Osakidetzak egoera konpontzen ez duela ikusita, ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen erabilera erosoa: Adostasunak lantzen dokumentua aurrera doa

2021-04-22

Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako ekimena aurrera doa. Euskararen erabilera erosoa du helburu, eta, horretarako, hizkuntza politikak modu eraginkorrean nola molda daitezkeen zehazteko prozesu parte-hartzailea abiarazi zuen. Ekainaren 19an izango da lehen mugarria, eta gainerako eragileei gonbita egingo zaie berriro dokumentuarekin bat egin dezaten. Berriki egin duten Ohiko Batzar Nagusian dokumentuaren lanketan aurrerapausuak egin dituztela jakin dugu: dokumentuaren azken bertsioa onar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun langileei zuzendutako ikastaro berria

2021-03-31

UEUk ikastaro berria jarri du martxan ekainean egiteko, Iruñean; Adi! Osasun arloko ikasleei eta profesionalei zuzendutako ikastaroa dugu aurten:Indarkeria matxisten kasuen arretan eta esku-hartzean begirada feminista. Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 3a Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 21a Informazio gehiagorako egin klik hemen, eta ikastaro berri guztiak begiratzeko, hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Estatuan berme juridiko gehiago lortzeko urratsak

2021-03-17

Kontseiluko webgunean irakurri dugunez, joan den astean, martxoaren 9an, Madrilgo Diputatuen Kongresuan berezko hizkuntza gutxituen inguruko Legez Besteko Proposamena eztabaidatzeko elkartu ziren, 2020ko abenduan hainbat alderdik euskara, aragoiera, asturiera, galiziera eta katalanaren alde hasitako bideari jarraituz. Besteak beste, Euskalgintzaren Kontseilua tartean ibili da bultzada ematen. Bilkuraren helburu nagusia hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa egokia eta justua bermatzeko neurriak ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

UEU deialdiak: IkerGazte eta liburuen sorkuntza sustatzea

2021-03-03

UEUk bi deialdi interesgarri ditu abian: IkerGazte 2021 eta euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzekoa. IkerGazte2021: Kongresua tesia bukatzen ari diren ikertzaileei edo azken bost urteotan amaitu dutenei zuzenduta dago eta dagoeneko ireki da artikulu zientifikoak bidaltzeko 1. deialdia. Artikuluak bidaltzeko epea 2021eko martxoaren 12ra arte egongo da zabalik. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz Kongresuaren 4. edizioa egingo da Gasteizen 2021eko ekainaren 9tik 11ra. UEUk antolatz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Donostialdea ESIko Jose Miguel Rekarte: "lantalde euskaldunen sorreran gehiago inbertitu behar da”

2021-03-01

Donostialdeko barne-buletinean irakurri dugunez, Jose Miguel Rekartek giza baliabideen alorreko azterlana egin du proiektu baterako. Bere ustez, ezinbestekoa da lantalde euskaldunak sortzeko baliabideak jartzea: Azpimarratu nahi dut langileok baliabide gehiago behar ditugula. Egia da ohiturak aldatzeko lan egin behar dugula, profesionalok aktibatzeko saioak egin behar ditugula eta denok hori guztia barnera dezagun hausnartzeko prozesuak landu behar ditugula; baina horrekin batera tresna gehi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Huntza sendabelar gisa

2021-02-22

Elinberrin irakurri dugunez, huntza landarearen fruituak toxikoak dira, baina hainbat modutara ere sendabelar gisa erabil daiteke: "Fruituak toxikoak dira. Haien ingestioak gonbitoak, beherakoak eta kolikoak eragiten ditu. Nafarroan, landareak hainbat herri-erabilpen baditu; esaterako, hosto lehorrak egosita, kataplasma moduan, zauriak eta erredurak sendatzeko erabiltzen dira. Era berean, egosketaren ura erabiltzen da gaitz horiek tratatzeko; baita adatsari distira emateko eta kolorea ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberriren azken albisteak

2021-02-11

Azken hamabostaldian albiste interesgarriak topatu izan ditugu Osatuberri aldizkarian. Zumarragako zentroak Bai Euskarari ziurtagiria lortu du euskarazko praktika onengatik, dietan kaloriak gutxitzeko zer aldaketa egin dezakegun azaltzeko argibideak eman dizkigute, generoa osasuna azaltzeko aldagaia dela ere azaldu dute Ana Santorcuato Bilbaok eta bere taldeak, eta, azkenik, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Begoña Ibarrolak erresilientziari buruz hitz egin zigun elkarrizketa batean, egind...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Adostasunak lantzen

2021-02-10

Aurretik adierazi genizuen bezala, bihar kontseiluak mintegia antolatu du (2021/02/11). Ekimen berria jarri du martxan eta laguntza eskatu digu. Mezu honetan atxikitzen duguna ekimenaren inguruan gure iritzia eta ekarpenak eskatzen dizkigu. Eskertuko genizueke, beraz, azpian azaltzen den loturan izena eman eta mintegian parte hartuko bazenute. Hau da adierazi digutena: Mintegiari begira gogoratu otsailaren 11n izango dela online arratsaldeko 18:00etan eta OEEko nahi duenari irekia,...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pello Iturria Sarasibarrek irabazi du COFNA saria

2021-02-04

Elinberrin irakurri ahal izan dugun moduan, Pello Iturria Sarasibar farmazialariak jaso du Nafarroako Farmazialarien Elkargoak antolatutako sariketa "Gure laguntzaile den Pello Iturria Sarasibar-ek COFNA saria jaso du Komunitate-farmaziagintzan sortutako ekimen hoberenari. Aurkeztutako lana, ‘Hogeita bost urtez senadabelarren gaineko osasun heziketa egiten. Komunitateko farmazialari baten esperientzia’ izan da".  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEberri eta Osatuberri guztiak gure webgunean

2021-02-01

Gogoratu osasungintzari eta euskarari loturiko albisteak gure webgunean hilabetero biltegiratzen ditugula OEEberri hilabetekarian. Modu finkoan eta hilabetez hilabete eguneratuta topatuko dituzue beti "Albisteak" atalean. Harpidetu nahi izanez gero, hilean behin epostara iritsiko zaizkizue. Horretarako, OEEren bazkide edo kanpo-erabiltzaile egin zaitezke, hemen. Gero, edozein momentutan ken dezakezu harpidetza. Webgunean bertan Osakidetzak hamabostero online argitaratzen duen Osa...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

30. Osasun Biltzarra galdu bazenuen, bideoetan garrantzitsuena ikus dezakezu

2021-01-26

Urtero bezala, gure webgunean "Prebentzioa Auzolanean" azaroko Biltzarrararen eduki guztiak daude igota: testuak, Osagaiz aldizkarian argitaratuta, argazkiak eta Biltzar osoa gure Youtubeko kanalean. Galdu bazenuen, orain duzu aukera laburpena ikusteko! Gogoratu beste urte batzuetakoa ere ikusgai dagoela OEEgunean, eman begiratu bat!     Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Mintzanet

2021-01-21

Mintzanet euskaraz hitz egiteko doako atari bat da. Euskararen normalizazioan auzolanean laguntzeko beste modu bat da. Komunikazioa-Inkomunikazioa gure 2018ko Biltzarrean proeiktuaren berri eman ziguten, eta hortxe jarraitzen dute jo eta ke. Horri dagokion informazioa topatuko duzue azpian; euskaldunok  ikasi nahi dutenei lagundu ahal diegu eta jendea ezagutu, ikasten ari garenok aukera dugu praktikatzeko. Euskara modu errazean praktikatu nahi duten hiztunentzat Mintzanet da online d...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kontseiluaren azken albisteak

2021-01-18

Euskalgintzaren Kontseiluaren azken berriak topatuko dituzue azpian. Denak daude bilduta euren webgunean, eman begiratu bat! Adostasun sozial eta politikoak eraikitzeko ordua Donostiako Aquariumean egin da gaur goizean Kontseiluaren Urteko Irakurketa ekitaldia. Bertaratu diren hainbat erakunde, eragile eta bazkideren aurrean, 2020an euskalgintzak eta hizkuntza-politikek eman dutena izan du aztergai Euskalgintzaren Kontseiluak. (...) [Jarraitzen du]   Senatuak murgiltze-er...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberriren azken albisteak eta Itzulbideri kritika

2021-01-15

Osatuberriren abenduko albisteetan eduki interesgarriak topatu genituen. Horien artean izan dira Gabonetan diabetes gaixoentzako elikadura-aholkuak, Osakidetzako 13 langilek koronabirusaren aurka elkarlanean aritzeko Perun izandako egonaldia eta baita pandemia egoerako osasun-mentalaren azterketa bat ere. Albiste zehatz batek, Itzulbideri buruzkoak, kritikak ere jaso ditu. Aurretik aipatu bezala, itzulgailu automatikoa da itzulbide. Helburua historia klinikoaren elebitasuna bultzatzea dela ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren ale berria

2020-12-30

Lau urte betetzen dituen Osagaiz aldizkariak bere aurtengo bigarren ale arrunta argitaratu du: Osagaiz Ale honetan honako gaiak irakurri daitezke: Haurdunaldiari eta edoskitzaroari lotutako bular-patologiaren berrikuspena Terapia antidepresiboaren azken pausoak: oraina eta geroa Ariketa fisikoaren eragina kognizio-galera duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan eta fisikoan: berrikuspen sistematikoa Iktusa jasan duten pazienteet...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kirurjia orokorreko eskuliburua

2020-12-23

Hona Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratutako Kirurgia Orokorreko eskuliburuari buruzko informazioa.   KIRURGIA OROKORREKO ESKULIBURUA Ed.: Aitor de la Quintana - Aingeru Sarriugarte - Leire Agirre     ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 12 13 14 15 16 >>  Amaiera

Azken Berriak

Osagaizen ale berria kalean da!
Osagaizen 10. bolumenaren 1. ale berezia kalean da! XVIII. Pediatria Topaketaren artikuluak irakurri ahal dituzu. Ikusi hemen Arduraduna: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.   ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du astelehen honetan Osakidetzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Osasun zerbi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan