Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Unibertsitatean euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko proben deialdia (2019)

2019-05-17

EHUn euskaraz irakasteko agiriak eskuratzeko frogak egingo dituzte maiatza bukaera eta ekaina hasieran. Izena emateko epea maiatzaren 20an bukatuko da, datorren astelehenean, hain zuzen. Beraz, adi ibili! Info gehiago, hemen. Deialdia, izena emateko inprimakia eta akta albiste honen bukaeran topatuko dituzue. Azterketa-egunak UPV/EHUko Euskara Proben Batzordearen 2018/2019ko Akta arretaz irakurtzea gomendatzen zaie 2019an Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Probetara aurkezteko asmoa ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osatuberri aldizkariaren ale berria

2019-05-14

Osakidetzako langileek OSATUberri aldizkariaren ale berria daukate eskuragarri:   ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Graduondokoa: Euskara komunikazio klinikoan

2019-05-09

EHUk eta UEUk berezko titulu bat jarri dute martxan osasun-arretan hizkuntzak duen tokiaz jabetzeko eta kalitatezko arreta bermatuko duten tresnak eskuratu ahal izateko. "Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan" du izenburu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen. Helburuak Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek duten garrantziaz jabetzea euren ibi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Duolingon euskara-ikastaroa abiatzeko sinadura-bilketa

2019-05-07

Duolingo hizkuntzak ikasteko mugikor-aplikazio eta webgune ospetsuan, euskara-ikastaroa bideratzeko ekimen interesgarria dago. Hiru urtez proposamena foroan eztabaidatu ostean, change.org atarian sinadura-bilketa abiatu dute euskaraz ikasteko interesa dutenek. Jendea badago, eskaera eginda dago, baina Duolingoko arduradunek ez dute oraindik aurrera pausua eman. Lagunduko diegu? Sinatzeko, hemen. Eztabaida eta arduradunentzako gutuna ikusteko, hemen. Gehiago jakiteko.    Gehiago irakurri

Iruzkinak(2)

Lunbalgiak jota? Ez zara bakarra

2019-04-25

Azken 25 urteotan, %55 areagotu da lunbalgiaren intzidentzia mundu osoan. Kausa, ordea, oraindik ez dago erabat argi. OEEkide Angel Bidaurrazagak azalpen argigarria eman zuen Berrian. EHUn aritzen da anatomia irakasle, eta, bere esanetan, bizkarreko mina da gaitzik arruntena lana uzteko orduan. Ana Lersundi traumatologo eta Garikoitz Aristegi fisioterapeutaren ekarpena ere artikuluan jasota topatuko dugu. Halako kaltea eragiten duen gaitza izanda, nolatan ez du zientziak erantzun bat gerri...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak

2019-04-25

Ba al dago hizkuntzari lotutako traumarik? Zer eragin dute traumok? Nola eragiten du hizkuntza gutxitu bateko hiztun izateak? Egoera horretan dagoenari, zerk lagunduko dio? Ainize Madariaga Muthularrek Komunitatea hats-bahiturik. Hiztunaren trauma: diagnosia eta paliatiboak izeneko liburua argitaratu berri du, eta, bere esanetan, “Norberaren hizkuntzan ezin biziak pertsonari identitatea erauzten dio, pertsona bera deseginez”. UEUko buruxkak liburutegi digitalean irakur dezakegu M...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Atzo Klik egin genuen

2019-04-15

Atzo bukatu zen Korrika. Maialen Lujanbio Zugastik irakurri zuen 21. Korrikako mezua, sekretupean Euskal Herrian zehar ibili dena azken hamaika egunetan. Amaiera ekitaldiko Lujanbioren irakurraldia EITBko webgunean dago entzungai. Hona mezua osorik (iturria: halabedi). “Euskara gaur egun arte, ta Gasteizaino KORRIKA ekarri dugunoi, biba gora, eutsi, goza, Klika. KLIKA! Hizkuntza ez da edukitzekoa. Lizuna egiten zaio barruan gordeta, lika Beraz, KLIKA! instalatu eta elika!...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Komunikazioari buruzko ikastaroa erdara hutsean???

2019-04-12

Nola da posible lurralde elebidun batean emango den komunikazioari buruzko ikastaro batean elebitasunik egongo ez balitz bezala jokatzea? Errealitatea ikusezina ote? Non eta Arrasate bezalako lurralde euskaldun batean... Osakidetzako langileek ikastaro batean parte hartzeko informazioa jaso dute. Ohi bezala, ikastaroa gazteleraz izango da, etengabeko prestakuntza gehiena bezala. Baina txarrena zera da, pazienteekin komunikatzeko gaitasunak lantzeko izango dela ikastaroa, eta ez dagoela errea...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun eskubidea guztiontzat ote?

2019-04-09

Apirilaren 7an Osasun Eskubidearen Nazioarteko Eguna izan zela aprobetxatuta, Sareko bi kidek gaixo dauden presoen egoeraz hausnartu zuten Berriako artikulu honetan, Joseba Azkarraga eta Luis Galdosek. Legeak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen dituzte preso hauek, baina egun, kartzelan dihardute, eta batzuek hiltzeko arrisku handia dute, gainera. Espetxe legediak, bestetik, larriki gaixorik dauden presoen irteerak bideratzeko zenbait aukera barnebiltzen ditu, baina bide horiek blo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osagaiz zenbaki berria argitaratuta

2019-04-05

Osagaiz Osasun Zientzien aldizkariaren zenbaki berria argitaratu berri dugu UEUrekin elkarlanean. Biltzarrean landutako artikulu zientifikoak daude bertan bilduta, ohi bezala ale berezi bat eskaini baitiogu urteroko topaketa hauei. Osagaiz aurrera doa, duela bi urte hasi ginenetik zortzigarren zenbakia dugu hau, ale bereziak zein arruntak kontuan izanda. Oraingoan gaia osasun sistema eta profesionalon praktika hobetzeko bidea izan da: datu-baseetako informazio erraldoia ezagutza bihurtzea,...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

29. Osasun Biltzarrean Sistemak bere burua hobetzeko dituen bideez hausnartu genuen Europa Jauregian

2019-04-03

Martxo amaieran bukatu genuen ohiko urteroko biltzarra, bi egunez luzatu zena. Aurtengo asistentzia apalagoa izan arren, osasungileok ideiak trukatzen eta elkarrengandik ikasten jardun dugu urtero bezala, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako 29. Biltzarrean. Laster 30 urte beteko dugu, denborak bere bidea egiten du gero! Arabara itzuli gara aurten eta Europa Jauregia izan dugu egoitza osasun-sistemaren ahulguneez eta hobetzekoez mintzatu ahal izateko, lankide, lagun edota ezagutu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarrari buruzko erreportaia Osatuberri buletinean

2019-04-01

Osakidetzako Osatuberri buletinean OEEren 29. Osasun Biltzarraren kronika egin dute. Hementxe ikusgai. OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 29. biltzarra burutu zuen, martxoaren 22an eta 23an, Gasteizeko Europa jauregian, Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema izenburuaz. Osasun sistema nola bilakatu eraginkorrago izan zen biltzarreko gogoetagai nagusia. Hamaika hitzaldi eta mahai-ingurutan, azalpen eta proposamen interesgarriak entzun ziren, euskaraz, ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Felipe Aizpuru Barandiaran OEEren Biltzarraz

2019-03-26

Felipe Aizpuru Barandiaran osasun-ikertzailea Berrian elkarrizketatu dute aurtengo Osasun Biltzarrari buruzko balorazioa egiteko. Osasun-sistemak gero eta eraginkorragoa izateko zer bide dagoen aztertu genuen ostiral eta larunbatean. Hementxe Aizpuru OEEkideak eta Biltzarraren Batzorde Antolatzaileko kideak esandakoak: depreskripzioa, digitalizazioa...   OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak 29. biltzarra egin du asteburuan, Gasteizen. Osasungintza berria? Bere jardunetik ikast...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarra: nola ikusten dute pazienteek –gizarteak– eskaintzen diegun asistentzia?

2019-03-20

Azkeneko mahai-inguruan pazienteen eta profesionalon arteko hartu-emana jorratuko dugu. Izan ere, gizarteak gero eta ozenago eskatzen du sistemaren hobekuntza. Horretarako, beste hiru adituk hartuko dute hitza larunbat goizean, ahozko komunikazio eta posterren tartearen ostean. Izena emateko   1) Nork definitzen ditu gaixotasunak? Jon Zuazagoitia Nubla Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik etorriko zaigu gaixotasuna  zer den eta zer ez den nola zehazten den azaltzeko, kategoria...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Biltzarra: Uste duzu gure osasun-sistema perfektua dela? Ala badu zer hobetua?

2019-03-18

Zer akats errepikatzen da gehien, zer motatakoek eragin diezaiekete kaltea pazienteei? Adibidez, gaindiagnosia, interbentzioen preskripzio desegokia, profesional edota zentroen artean ikusten diren aldeak… Aurtengo Osasun Biltzarreko bigarren mahai-inguruarekin gatozkizue orain. Beste hiru aditu izango ditugu biltzarraren  bigarren gai nagusi hau jorratzeko: zer akats ikusten dugun errepikatzen direla eta nola lortu “zero kalte” delakoa. Izena emateko 1) Egokia al...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Gai interesgarriak datorren asteko osasun-biltzarrean: Digitalizatutakoak ezagutza bihurtzea...nola?

2019-03-12

Zer ahalegin egiten ari da digitalizatutako informazio erraldoia ezagutza bihurtzeko, eta ezagutza hori erabakiak hartzen diren lekuetara itzultzeko, kontsultetara, ospitaleetara, kudeatzaileen bulegoetara? Aurtengo Osasun Biltzarreko lehen mahai-inguruan hiru aditu izango ditugu biltzarraren lehen gai nagusiari buruz hitz egiteko: ezagutza nola sortzen den joan-etorriko ibilbidean, praktikatik frogetara eta frogetatik praktikara, alegia.   Izena emateko   1) Pazientetatik ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Haurrei iktusa azaltzeko ipuina

2019-03-05

Reyes Barrero Erizainak iktusei buruzko ipuin bat argitaratu du bere kabuz: SuperIktustxoak. Gure garunaren denbora. Iktus unitatean zenbait urtez aritu ondoren, ohartu zen haurrek ez dutela aski informazio. Orain, erizain talde batek eskoletara joan nahi du ikasleekin gaiari buruz hitz egitera. Tabuengatik ez zaie haurrei hitz egiten zenbait gaixotasunez eta heriotzaz? Bai, sobera babestu nahi ditugu haurrak. Uste dugu ez diegula heriotzaz hitz egin behar, eta gaixotasunak oso urruti dau...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Medikuak: korapiloak eta grebak

2019-03-01

Berriatik etorri zitzaigun Itziar Diez de Ultzurrunen iritzi-artikulua otsaileko mediku-grebari buruz. Maiz, eztabaidetan aipatzen ez diren datuek okerreko ondorioetara eta analisi erabat kamutsetara garamatzatela azaldu du. Benetan al dago mediku gutxi? Datuak berrantolatu nahian, handik eta hemendik galdetzen eta irakurtzen hasi nintzen, baita gogoratzen ere eztabaidan sarri agertzen ez zen beste datu funtsezko bat: ezagutzen ditudan mediku batzuek, XX. mendeko 80ko hamarkadako labealdi op...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako Euskara Planaren balorazioa dokumental batean

2019-02-27

Osakidetzak dokumental bat egin du, modu atsegin batean planari esker euskararen normalizazioan lortutakoak ikusteko, baita dauden hutsuneak ezagutzeko ere. Interesgarria da eta ikuspegi osatuago bat izateko ezinbestekoa. Osakidetzaren Euskara Planaren balorazioa: dokumentala    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu Osakidetzako oposizioen auzian

2019-02-20

Salatu du filtrazioak izan zirela gutxienez 11 kategoriatan. Azpimarratu du «irizpide objektiborik» ez zela jarri azterketa prestatu zuten kideak eta epaimahaikoak aukeratzeko. Jon Darpon sailburuari erantzukizun politikoa egozten diote. Berak dio justiziari bere lana egiten uzteko. Informazio guztia, Berrian. Hemen, hemen eta hemen.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 16 17 18 19 20 >>  Amaiera

Azken Berriak

Desobedientzia praktikatzen: elkarrizketa EHEko Gorka Torreri
Argia aldizkariak Gorka Torre EHEko kidea elkarrizketatu dute egin duen desobedientzia ekintza garrantzitsu baten karira: Desobedientzia praktikatzen Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltz...
Osagaizen ale berezia kalean: Pediatria Topaketak
Osagaizen ale berria argitaratu da. Ale hau ez da ohikoa, berezia baizik, apirilean egin ziren Pediatria Topaketen XVII. jardunaldien hitzaldi eta komunikazioak jasotzen dituelako. Hona hemen argitaratutako artikuluak eta egileak. Sarrera XVII....

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan