Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Ikerkuntzari buruzko mahai-ingurua OEE eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren eskutik

2013-09-24

Urriaren 10ean, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan, Ikerkuntza Politika: egoera, aukerak eta zailtasunak izenburupean mahai-ingurua egingo da, Lertsundi kaleko Medikuen Elkargoan. Bertan izango dira hizlari Fernando Plazaola, EHUko Ikerkuntzako Errektoreordea, Gurutzetako Ospitaleko genetika arloko ikerlea den Joserra Bilbao, EHUko Medikuntza Fakultateko Koldo Callado eta Lehen Mailako Arretan ikerkuntza arloan diharduen Jose Mari Aiartzaguena.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako langileen %60k 50 urte baino gehiago ditu

2013-09-23

Osakidetzak egindako azterketa baten arabera, erakunde honetan lanean ari diren langileen batez besteko adina oso altua da. Hain zuzen, Osakidetzan lanean ari diren 24.382 langileetatik 14.332, 50 urtetik gorakoak dira. Balantzaren beste aldean gazteak daude, izan ere, 155 baino ez dira 30 urtetik beherakoak.   Talde profesionalei dagokienez, kolektiborik beteranoena osasun laguntzaileena da, %71 baitira 50 urtetik gorakoak. Medikuak eta erizainak ere edadetuenen artean kokatzen dira. &n...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

24. Osasun Biltzarrak Osasun Hezkuntza izango du oinarri

2013-09-13

Dagoneneko, datorren urteko Osasun Biltzarraren prestaketa-lanak hasi dira. Batzorde Antolatzailea eta Zientifikoa osatu dira eta 3-4 batzar egin dituzte egitaraua eta bestelako alderdiak zehazteko. Biltzarra Donostian ospatuko da 2014ko apirilaren 4ean eta 5ean. Osasun Hezkuntza izango da hurrengo hitzorduaren gaia eta, bertan, ondorengo lau bloke nagusiak izango ditugu hezkuntzaren inguruan: - Aztura osasungarriak - Gaixotasun kronikoak - Heriotza - Osasun arloko langileen hezkuntza Berrikuntz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aitor Montes: Lanaldiaren igoera osasun alorra euskalduntzen eman dezagun

2013-09-06

Aitor Montesek Berrian idatzitako bi iritzi artikulutan Osakidetzako euskaraz dihardu. Lehen artikuluan dioenez, langile publikoen lanaldia luzatu behar behar bada, izan dadila zerbitzu publikoa euskalduntzeko: euskara ikastaroak, euskara teknikoan trebatzea, historia klinikoak itzultzea... Hauxe esan zidan Madrilgo familiako mediku batek, nork eta PPri botoa eman dion madrildar mediku erdaldun batek: «¡Qué suerte que tenéis el euskara!». Zorionekoak gu, euskara d...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Farmakologia eta suplementazioa Alpinismoan

2013-09-04

Saioa Gomez eta Aritz Urdampilletak, mendi garaietan goi mendizaleek erabili ohi dituzten sendagai ugarienak aztertu eta honen zergatiak ezagutzeko helburuarekin, honako artikulu hau argitaratu dute euskonews aldizkarian. Sarrera "Euskal Herrian mendizaletasun handia dago, Euskal Mendi Federazioak urtero agertzen dituen fitxa kopuruek erakusten duten moduan. Geroz eta mendizale gehiago dira urrutiko mendi garaiak igotzea erabakitzen dutenak, hots 6000-8000 m bitarteko Ande eta Himalaia...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Josu Larrea: Sano eta ondo, Osakidetzan nahiago bai!

2013-09-04

Josu Larrea, Sortuko Euskara Arloko Arduradunak, oraindik Osakidetzak dituen hutsuneei buruzko iritzi artikulua kaleratu du Berria egunkarian. EAJko Josune Gorospe legebiltzarkideak Osakidetzan euskararen erabilera sustatzeko lidergoaz idatzitako artikulua argitaratu izan da ekainean hainbat mediotan, eta zer pentsatu eman dit. Irakurtzean, hainbat kezka eta galdera etorri zitzaidan burura. Lidergoaz ari zinenez, Josune, zeuk aipatutako liderren mailaren hurrenkerari jarraituko diot. Urkull...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

23. Biltzarreko bideoak ikusgai

2013-08-29

Iruñeko Osasun Biltzarrean grabatutako hitzaldi, mahai inguru eta komunikazioen bideoak ikusgai jarri ditugu webgune honetan. Bi lekuetatik joan daiteke horietara: Batetik Biltzarreko atalean. Horretarako, Biltzarrak -- Edukiak -- Bideoak izeneko atalera joan eta bertan, 23. Biltzarreko bideo guztiak ikusi ahal izango dituzue. Bestetik Agiri Fondoan ere badaude. Bertan, Motan Bideoa aukeratu eta ikusi ahal izango dituzu, bertan dauden beste bideoekin batera.. Ikusi bideo guzti...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Sangines eta Suay psikologoei elkarrizketa

2013-08-27

Hizkuntzarekin kontzientzia duten hiztunekin lan egiten dute Sanginesek eta Suayk, psikologiaren ikuspegitik. Gaizki sentitu gabe nork bere hizkuntzari eusteko tresnak ematen dituzte. AEKren udako barnetegi batean daude egunotan Gemma Sangines (Bilbo, 1970) eta Ferran Suay (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1959), Adunan (Gipuzkoa), bi alabekin batera. Valentzian bizi dira, baina urtero etortzen dira Euskal Herrira. Taller d'Espai Linguistic Personal (TELP) tailerrak ematen dizkiete katalanei, bai...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Uemako hemezortzi udalerritan ez dago pediatra euskaldunik

2013-07-22

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen barnean Euskal Herriko 71 udalerri daude. Horietatik 42tan ez dago bermatua oinarrizko osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea. Arazorik larriena, hala ere, pediatrena da, izan ere, Uemako kide diren hemezortzi udalerritan haurrek medikuarekin gaztelaniaz hitz egin behar dute, herri horietan ez baitago pediatra euskaldunik. Bestalde, 30 udalerritan arazoak dituzte familia medikuarekin euskaraz komunikatzeko. Uemako ordezkariek Donostian egindako ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Aitor Montes: gutxieneko euskaldun kopuruari buruzko proposamena

2013-07-22

Aitor Montes familia medikuak Berria egukarian idatzitako iritzi artikuluan honako proposamena egin du: Eusko Jaurlaritzari Osakidetzako zerbitzu-unitate guztietako zuzendaritzetan zuzendarien gutxieneko bat euskalduna izatea, derrigorrez: Euskarak Osakidetzako zuzendaritzan duen presentziaz hitz egitera nator. Aurten, aurreneko euskara planaren ebaluazio txostenak argitaratu dira, datorren euskara planaren oinarri eta abiapuntu izango direnak. Txosten orokorrak argi adierazten ditu zuzendari...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"Larrialdiak euskaraz" gida berria

2013-07-17

Osakidetzako Erakunde Zentraleko Euskara Zerbitzuak beste gida bat argitaratu berri du profesionalen eta erabiltzaileen arteko harremanetan euskararen erabilera areagotzeko. 2012an Lehen Mailako euskarazko arretako hiru gida atera zituen:      - Medikuntza Orokorra euskaraz     - Harrera euskaraz     - Pediatria euskaraz. Oraingoan, laugarren bat argitaratu dute: Larrialdiak euskaraz. Gidak ospitaleetako larrialdietako eta Etengabeko Ar...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

.eus domeinua onartu dute

2013-07-09

Internet domeinuak arautzen dituen ICANN erakundeak oniritzia eman dio euskararen eta euskal kulturaren domeinuari. Hori horrela, 2014ko apirilean webguneak .eus domeinuarekin erregistratzen hasi ahal izango dira. Iazko maiatzaren 24an bidali zuten .eus domeinua onartzeko eskaria ICANNera. Ebaluazio-fasera pasatzeari baiezkoa eman zion ICANNek, eta orain azken baiezkoa eman dio domeinuari. Sustatzaileen esanetan, .eus domeinua euskararen eta euskal kulturaren sustapenean oso lagungarri izango d...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEk ordezkaritza izango du EHUko batzorde garrantzitsu bitan

2013-07-09

OEEko bi kidek EHUko  Osasun Zientzietako estatutuetako bi batzordetarako hautagaitzak aurkeztu dituzte eta biak izan dira aukeratuak. Batetik, Koldo Callado Gradu-ondoko Batzordean egongo da OEEren izenean, botoen %25,8 eskuratu ostean, eta, bestetik, Angel Bidaurrazaga EHUko Euskara Batzorde Nagusiko partaidea izango da, botoen % 41,5 eskuratuta. Bi batzorde hauek zeregin garrantzitsua dute EHUren eguneroko funtzionamenduan. Gradu-ondoko Batzordea ikastaro mota honetako eginkizunetaz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Snomed CT medikuntzako sare semantikoa euskaratzeari buruzko tesia

2013-07-02

Olatz Perez de Viñasprek SNOMED CT medikuntzako sare semantikoa euskaratzearen inguruko tesia aurkeztu du. Sistemen Informatikan Ingeniari Teknikoa eta Informatikan Ingeniaria da Olatz, eta IXA taldeak eskaintzen dituen Karrera Bukaerako Proiektu bati esker, Lengoaia Naturalen Prozesamenduan lehenengo urratsak eman ditu. Bere esanetan, "SNOMED CTk, medikuntza alorreko sare semantikoak, milioi bat termino inguru barnebiltzen ditu, guztiak eskuz euskaratzea lan oso neketsua da&quo...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Karlos Ibarguren: "Lanean euskaraz hasi behar dugu"

2013-06-27

Karlos Ibargurenek Berrian egin dioten elkarrizketan Osakidetzako Euskara Planaren ebaluazioaren hausnarketa egin du. Bere esanetan, aurrera egin den arren –batez ere langileen eskutik–, beharrezkoa da euskaraz lan egitea. Elkarrizketa Berrian ikusgai. 

Iruzkinak(0)

Osakidetzaren Euskara Plana %58an bete da

2013-06-24

Amaitu berri da Osakidetzak orain zortzi urte abian jarri zuen Euskara Planaren ebaluazioaren emaitza. Erakunde honen lehenengo Euskara Plana, beste administrazio publikoetan baino askoz beranduago egindakoa, 2005-2012 epealdirako egin zen. Planak helburu nagusia herritarrei bi hizkuntzetan arreta egitea zen, eta, hori lortzeko, hainbat neurri abian jarri ziren: hizkuntz eskakizunen sistema, komunikazioak euskaratzeko prozedurak, oinarrizko azpiegitura sortzea (euskara teknikariak...), eta...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Saio Klinikoen Lehiaketan parte hartzeko aukera dago oraindik ere

2013-06-13

Ekainaren 20ra arte, BagaBigaBlog-ek antolatutako lehiaketa honetan parte hartzeko aukera dago. Guztira lau sari egongo dira, Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia eta Osasunaren beste alorretakoak (Farmazia, Psikologia, Podologia, Odontologia eta abar). Parte hartu nahi duenarentzat, kasu klinikoak nola aurkeztu behar diren ikusteko adibidea duzue erantsita. Animatu eta parte hartu! Informazio gehiago: http://bagabigablog.blogspot.com.es/ http://bagabigablog.blogspot.com.es/2013/05/kasuak-bi...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua

2013-06-11

Loitzun Izaolak gidaliburu hau argitaratu du euskaraz, osasun-arloko profesionalei edo gorputzaren osasunaz jakin-nahia duen edonori laguntzeko asmoz.. Liburu honek nazioarteko proba ugari batzen ditu, mediku eta fisioterapeutei gaixoaren minaren zergatia edo jatorria ezagutzen laguntzeko. Liburu oso praktikoa eta egunerokotasunerako oso erabilgarria da. Infomazio gehiagorako, klikatu hemen   Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Karlos Ibargureni elkarrizketa

2013-06-06

Norteko Ferrokarrila irratsaioan, Karlos Ibarguren, OEEren lehendakariari egindako elkarrizketa duzue honakoa. CAF–Elhuyar saria irabazi ostean, OEEk dituen helburuez eta jardueraz solastu dira.   

Iruzkinak(0)

Bilbo Eskualdean "Euskaraz bai sano"

2013-05-28

Osakidetza euskalduntzeko iaz abiatutako sentsibilizazio kanpainaren harira, Bilboko Zazpikaleetako osasun zentroko pofesional eta gaixoek bideo bat grabatu dute. Hiru bat minutu dirauen bideoan, Osakidetzako edozein osasun-zentrotan, eguneroko jardunean eman ohi diren hizkuntza-egoerak grabatu dira, eta guztira 40 langile inguruk hartu dute parte. Helburua osasun-arreta euskaraz jasotzera eta ematera animatzea da. Azaldu bezala, bideo hau “Euskaraz bai sano” kanpainaren baitan koka...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 40 41 42 43 44 >>  Amaiera

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan