Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Uema eguna Aramaion

2013-05-28

Euskarari arnasa ematen jarraitzeko, datorren ekainaren 8an Uema Eguna ospatuko da Aramaion. Aire berria euskarari! lelopean, egun osoko egitarau zabala eta erakargarria antolatu dute, euskarak “Arnasa berria” behar duela aldarrikatzeko. 11:30etan emango zaio hasiera festari, eta goiz osoan zehar haurrentzako puzgarriak, artisau-azoka, edota talogileak izango dira. Eguerdi parterako ekitaldia eta herri-bazkaria antolatu dituzte, eta arratsaldetik aurrera kontzertuez gozatzeko aukera...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren 2013ko Batzar Nagusia egin da

2013-05-23

Aurten, urtero bezala, OEEren Batzar Nagusia Osasun Biltzarraren barruan egin da, Iruñean, maiatzaren 10ean. Elkartearen jarduera azaltzeko bertan izan dira Karlos Ibarguren lehendakaria, Itziar Lasa diruzaina, Lorea Imirizaldu Nafarroako ordezkaria eta Jose Mari Uribarri Bizkaiko ordezkaria. Lehendabizi 2012an egindako ekimen nagusiak azaldu dira: a) Bizkaiko Osasun Biltzarra. Bilbon egin zen eta Bizkaiko Medikuen Elkargoarekin batera antolatu zen. Gaia “Osasun-langileon erronka ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren Batzar Nagusia

2013-05-15

Urtero egiten dugun moduan, aurten ere Osasun Biltzar barruan egin du OEEk Batzar Nagusia, maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan. Mahaian, OEEk egindako jarduera azalduz, Karlos Ibarguren lehendakaria, Itziar Lasa diruzaina, Lorea Imirizaldu Nafarroako ordezkaria eta Jose Mari Uribarri Bizkaiko ordezkaria izan dira. Batzar Nagusiaren lehenengo zatian, gure elkarteak 2012an burutu dituen ekintza nagusien berri eman da eta, baita 2013rako aurreikusten direnak. Iazkoen artean honakoak aipatu di...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetza eta euskara: Jon Darponen agerraldia

2013-05-14

Eusko Legebiltzarrean Osasun Sailburuak agerraldia izan zuen atzo, Osakidetzan euskararen egoeraz hitz egiteko. Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria den Jose Maria Armentiak ere hitz egin zuen eta laster abian jarriko den 2. Euskara Planari buruz zera esan zuen: "Helburu argia izango du: gaixoen eta langileen hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskera lanerako ohiko tresna bihurtzea". Jon Darponek esan zuen dagoneko Osakidetzako lau langileetatik batek hizkuntza-eskakizuna ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Iruñeko Osasun Biltzarrean gai interesgarri asko jorratu dira

2013-05-13

Maiatzaren 10 eta 11n Iruñean egin dugun Osasun Biltzarrean Haurtzaro eta Gaztaroko osasunari eragiten dioten gai asko entzuteko aukera izan dugu: elikadura eta nutrizioa, ohitura osasuntsuak, alergietarako tratamendu berriak, drogei buruzko alderdi asko, tratu txarrak haurtzaroan… Tailerretan landu den gaiak ere interesgarria izan da eta goizekoa eta arratsaldekoa bete egin dira: “Nola entzun gazteak hitz egin diezadan, nola hitz egin nerabeak entzuteko”. Informazio ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(1)

Karlos Ibarguren: «Mediku euskalduna eskatzeko herritarrak aktibatu nahi ditugu»

2013-05-09

 Iturria:   Oarsoaldeko hitza, 2013/05/03   by Eihartze Aramendia on 2013/05/03 in Karlos Ibarguren, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko presidentea CAF-Elhuyar sarien barruan Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria jaso du Osasungo Euskalduntzeko Erakundeak. 23 urte daramatza lanean eta osasun arloko ia 400 lagun biltzen ditu.Euskal Herriko osasungintza gaixo dagoela maiz entzuten da eta diagnostiko bera egiten du Karlos Ibarguren (Errenteria-Orereta, 1...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

III. Ugarteburu sarien banaketa

2013-05-07

  Iñaki Ugarteburu III. Sariak Euskararen Etxean banatu dira 2013ko urtarrilaren 30ean eta Rodrigo Gartziak, Azkue Fundazioko zuzendariak, banatu ditu.    Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu sarien III. Edizioa antolatu zuen 2012an, mediku eta irakasle horren ohorez, bere lan-arloak (euskara, irakaskuntza, teknologia berriak) elkartuz eta haren lanaren jarraipen gisa. Iñaki Ugarteburu Sarietan parte hartu duten lanen balorazioa egin ondoren baditugu saridun suer...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren 23. Biltzarrean izena emateko epea maiatzaren 8ra luzatu dugu

2013-05-06

 OEEren 23. Osasun Biltzarrean izena emateko epea maiatzaren 8ra luzatu dugu.     

Iruzkinak(0)

12. Jose Antonio Agote Sarien irabazleak

2013-05-03

Azkenean badugu 12. Jose Antonio Agote Sarien irabazlea. Epaimahaiak, bildu ondoren, Agote Saria norentzat izango den erabaki du eta irabazleak Iker Badiola Etxaburu eta Edurne Alonso Arana izan dira Giza Histologia lanarekin. Aipamen berezia Joserra Furundarenak eramango du, Leuzemia akutuei buruzko lanagatik. Sari banaketa maiatzaren 11n egingo da, Iruñean, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan, OEEren 23. Osasun Biltzarra aprobetxatuz. Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guz...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

ReviB RCP: Android gailuentzako aplikazio bat bizitzak salbatzeko balio dezakeena

2013-04-26

  Euskaraz erabiltzeko aukera ematen duen aplikazioa Bihotz-biriketako Bizkortzea (BBB) nola egin azaltzen duena pausoz pauso. Aplikazioak ReviB RCP du izena eta dohainik dago eskuragarri Google Play dendan. Tablet edo sakeleko telefonoetan instalatu daiteke, menuaren bitartez hizkuntza aukeratu daitekeelarik.   Aplikazioaren helburua BBB nola egin behar den irakastea da. Horretarako pausoz pauso joango da eginbeharrak azaltzen gauza gutxi batzuk erabiltzaileei galdetuz. P...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

CAF-Elhuyar lehiaketaren kronika

2013-04-26

 Iturria: Berria egunkaria, 2013/04/26   CAF-Elhuyar lehiaketako irabazleek esker onez jaso zituzten sariak atzo, Usurbilen.  Bigarren urtez jarraian, CAF-Elhuyar lehiaketan zientzia kazetaritzaren arloko saria jaso du Gorka Zabaletak. Joan den urteko urrian Zumaiako (Gipuzkoa) Baleike herri aldizkarian argitaratutako erreportaje batek eman dio saria: Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen hasieran unibertsoa izenekoak, hain zuzen ere. CERNeko fisikari Angel Mari Urangak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

CAF-Elhuyar sarien banaketa-ekitaldia

2013-04-22

 Apirilaren 25ean, 18:00etan, Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean 2012ko CAF-Elhuyar sarien banaketa-ekitaldia egingo da.  Bertakoek esan digutenez, Merezimendu Saria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak jasoko du.  Zer dira ba CAF-Elhuyar Sariak? CAF enpresak eta Elhuyarrek eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien euskarazko dibulgazioa eta, bereziki, idazle berriak sustatzeko asmoz abiatu ziren sariak. Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, C...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso Saio Sanitarioa Hernanin

2013-04-18

Aurten ere txuleta eta sagardoa, ikasleak eta langileak, sanitario eta ez-sanitarioak, bertsoak eta diagnostikoak… apirilaren 12ak denak uztartu zituen Hernaniko sagardotegi batean. Giro ezin osasuntsuagoan aritu ziren erizaintza eta medikuntzako eskolako ikasleak Donostia Unibertsitate Ospitaleko langileekin batera, guztira 60 lagun inguru. Gainera, aurtengo berrikuntzak erantzun bikaina izan zuen: deialdia zabaldu egin zen langile ez sanitarioek ere parte har zezaten. Manu Goioganak, ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren 23. Biltzarrean izena emateko epea zabaldu dugu

2013-04-02

Gai interesgarriak eta gaur-egunekoak maiatzaren 10 eta 11ko Osasun Biltzarrean Aurtengo gaia, jakingo duzunez, “Haurtzarotik Gaztarora…” da eta Iruñean egingo da maiatzaren 10 eta 11n. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 6ra arte. www.oeegunea.org webgunean sartu eta datuak bete behar dira izena emateko, baina adi egon. Bazkidea bazara edo iaz parte hartu bazenu, gogoratu zure erabiltzailea (posta elektronikoa) eta pasahitza erabili behar dituzula. Gogoratzen e...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Jon Darpon: "Euskalduntzeak sendotuago egon beharko luke Osakidetzan"

2013-03-21

Berria egunkariak Osasun Sailburu berria elkarrizketatu du. Bertan gai asko jorratzen dira eta, horien barruan, euskara ere hizpide du: "Datozen lau urteetan «pauso sendoak» eman nahi dituzue Osakidetza euskalduntzeko. Nola egin nahi duzue? 30 urte igaro dira Osakidetza sortu zenetik, eta euskalduntzeari dagokionez, egoerak egonkorragoa eta sendoagoa izan beharko luke. Langile eta gaixo euskaldunek euskaraz lan egiteko nahiz artatuak izateko eskubidea dute. Hori lortzeko ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Bertso Saio Sanitarioa Hernanin

2013-03-14

 Apirilaren 12an, 18:30ean Bertso Saio Sanitarioa egingo da Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian (Ereñozu auzoa 89). Izena emateko epea martxoaren 31ra arte da eta osasun-arloko guztiei zuzenduta dago.   Animatu eta parte hartu! Info guztia 

Iruzkinak(0)

18. Korrikak ekin dio ibilbideari

2013-03-14

 Hasi da 18. Korrika Euskal Herriko kaleetan barrena eta ez da geldituko martxoaren 23an Baionara iritsi arte. Oraingoan Medikuntza eta Odontologiako ikasleek euskararen alde euren hondar-alea jarri nahi izan dute kilometroa erosiz. Hori dela eta, otsailaren 21ean (osteguna) Korrika Bilbora iristean lekuko horren protagonista izan gaitezke osasun-arloko langileok. AEKko antolatzaileek jakinarazi dutenez, 1769. kilometroa esleitua izan zaie eta lekukoa hartzeko tokia Basurto-k...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun-terminoak euskaraz: tresna informatiko berria

2013-03-11

 Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua  masterreko tesian euskararen aldeko apustua egin du:“SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak“. Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms). Milioi bat termino inguru biltzen ditu gaixotasun-izen, gorputzeko atal, medikuntzako prozedura eta antzeko kategorien azpian. Sare-s...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasuna eta euskarari buruzko hitzaldia Hendaian

2013-03-08

Martxoaren 14an, ostegunez, osasuna eta euskara izango dira hizpide Hendaian egingo den mahai inguruan. Lehenengo aldiz, osasun-alorrean gure hizkuntzaren egoera zein den aztertuko da Iparraldean, Hendaiako Herriko Etxeak antolatu duen  "Euskararen hilabetean" ekimenaren barruan.   Mahai ingurua ostegunean izango da, 18:30etan Hendaiako Herriko Etxean.   Bertan, OEEko ordezkariak bilduko dira Hendaia aldeko profesional eta Baionako eritetxean euskara bultztatzeko ari ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Unibertsitatean Euskaraz ikasteko zailtasunak

2013-03-04

  Unibertsitatean Euskaraz ikasteko zailtasunak agerian daude oraindik. Horren erakusle argia Medikuntza bera da. Tradizio erdalduna, interes falta, erabaki desegokiak eta politika arloko asmo edo borondate faltak, traba egiten dute Medikuntza euskaraz ikasteko orduan.   Info gehiago: Gara 

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 41 42 43 44 45 >>  Amaiera

Azken Berriak

EHUren udako ikastaroa osasunaz: Narratiba eta osasuna: Nola sortu osasuna eraikitzen duten istorioak?
Ekainaren 23an eta 24an ikastaro hau eskainiko da. Narratibaren indarra ezagutu, praktika klinikoa zein osasun publikoa eraldatzeko, eta zaintzen dutenen eta zaintzak jasotzen dituztenen arteko harremana sakontzeko. Azalpena Uda Ikastaro honek o...
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu
UEUko ikastaroak 2026an
Udako Euskal Unibertsitateak 2026ko ikastaroen eskaintza zabaldu du: Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11) Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bi...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan