Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Bertso Saio Klinikoak martxoaren 9an

2012-02-08

2012ko bertso-saio klinikoak abian dira. Aurten martxoaren 9an Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian (Ereñozu auzoa 89) izango dira eta osasun-arloko langile eta ikasleentzako dago zabalik. Txapelketa taldeka egingo da eta 3 kide izango ditu bakoitzak. Izena emateko deitu otsailaren 29a baino lehen 943 007 356 telefonora edota HDO.ABIAN@osakidetza.net, zein irene.gil@osakidetza.net helbidera posta bat bidali. Kontuan izan, afaldu aurretik bakoitzak 35 € jarri beharko dituela hau orda...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun Biltzarraren antolaketa-lanak aurrera doaz

2012-02-08

Urtarrila ahozko komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea izanik, hainbat material jaso dugu. Une honetan, Batzorde Zientifikoa testuak aztertzen ari da eta datozen 2 aste hauetan egileek balorazioen berri jasoko dute. Maitzaren 18ko bazkariaren lekua ere zehaztu da eta Kafe Antzokian izango da. 

Iruzkinak(0)

Osasun-zerbitzuetan euskara normalizatzeko lantaldea: Xedera

2012-02-08

Eibarren egin genituen topaketen ondorioz Xedera izeneko batzorde bat sortu dugu OEEn osasungintza-arloan hizkuntz politikaz, ildo estrategikoez eta ekimen sozialez arduratzeko. Lana hiru lerro estrategikoen inguruan garatuko da: 1.- Eragile sozialen artean koordinazio egonkorra lortzea, Kontseiluaren babespean: OEE, UEMA, EHE, Topagunea, Medikuntza fakultateko ikasleak, Farmazialari euskaldunen elkartea. 2.- Erabilera sustatzea, hala nola, profesional euskaldunen eskaria handitzea, hau da, Osak...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun Biltzarra: komunikazioa aurkezteko epea urtarrilaren 31 arte zabalik

2012-01-12

Maiatzaren 18 eta 19an egingo den Osasun Biltzarrean komunikazioak aurkezteko epea hilabete honetan amaituko da. Aurtengo Biltzarraren gaia “Osasun-langileon erronka berriak” da eta hiru mahai-inguruak honako hauek izango dira: “Bizitzaren medikalizazioa”, “Osasun- langileak gaixotzen direnean” eta “Osasun-langileak eta teknologia berriak”. Beraz, hiru gai hauen inguruan edo osasun-langileon erronka berriei dagokienez interesgarria izan daitekeen b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasun Biltzarra: talde antolatzaile eta zientifikoaren bilera

2012-01-12

Bizkaiko OEEko bazkideok gonbidatuta gaude aurtengo osasun-biltzarra prestatzeko sortu den talde antolatzaile eta zientifikoan parte hartzera. Hurrengo bilera urtarrilaren 17an, asteartez, arratsaldeko 16:30ean izango da Bizkaiko Medikuen Elkargoan (Lertsundi kalea, 9, 1. solairuan). 

Iruzkinak(0)

EHEren aldizkarian osasuna eta euskara hizpide

2012-01-12

Medikuntza euskaldundu ekimenaren berri eman du EHEk bere azken aldizkarian. Horretarako Adrian Zelaia eta Maitane Fernandez elkarrizketatu ditu. EHUn osasun-alorreko ikasketetan euskara oraindik normalitzateko asko falta dela gogoratu dute. Berripaper honekin batera albistea irakur daiteke PDF formatuan. 

Iruzkinak(0)

Bazkideontzako zozketa

2012-01-12

Berria egunkariko abenduaren 3ko Sodokuan agertutako zenbakiak konbinatuz erabaki da zein den OEEren 2011ko zozketaren irabazlea. Aurreko OEEberrin esan genuen moduan, horrela egin zen: Sudokuan agertzen den lehenengo errenkadako laukietan aldez aurretik idatzita dauden zenbakien baturen eskuineko zenbakiekin osatuko da zenbaki irabazlea. Beraz, irabazlea Begoña Jugo Orrantia izan da. Zorionak irabazleari eta nekazalturismo batean asteburu bateko egonaldi bat izango du opari, aurreko alea...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Euskararen Eguna

2011-12-05

Abenduaren 3an, larunbata, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Aurten, ekitaldi asko aurreko ostiralera aurreratu dira. OEEko kideok aukera paregabea dugu euskararen garrantzia egun honetan pixkat gehiago nabarmentzeko eta gure hizkuntzarekin dugun konpromisoa areagotzeko. Honekin batera lantokian jar daitekeen gai honi buruzko kartel bat duzu. Donostiako Ospitalean hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun honetarako: Egitaraua    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Uribe Kostan eta Donostian osasun-profesional euskaldunen bila

2011-12-05

Bide desberdinetatik heldu dira OEEra hainbat eskaera: nola bultzatu herritarren eta profesional euskaldunen arteko harremanak. Adibidez, nola sustatu herritarren artean mediku euskaldunak aukeratzea, edo haiekiko harreman sanitarioetan erabilera handitzea, etab. Hurrengo OEEberrietan ekimen hauei buruzko informazio gehiago emango da, parte hartzeko aukera zabalduz. 

Iruzkinak(0)

Euskarazko doktorego-tesiak

2011-12-05

Ondorengo helbidean euskaraz egin diren tesiak bilatu daitezke: www.euskara.euskadi.net/r59-tesiak/eu/w10aTesDocWar/comunJSP/w10aPrincipal.do 

Iruzkinak(0)

Euskal Wikipedia bultzatuz Durangoko Azokan

2011-12-05

Abenduaren 6an, goizeko 10:30etik 19:30era bitartean, Euskal Wikipediak 10 urte beteko dituenez, edizio-maratoi bat antolatu dute Gerediaga Elkarteak, Euskal Wikipediak eta IXAk. Partaideek Wikipedian zuzenean editatzen ikasiko dute, saioan tutoren laguntza izango dutelarik. Parte hartzeko ordenagailu portatila eraman beharko da. 

Iruzkinak(0)

Dementzia arloko profesionalen bila

2011-12-05

Donostiako ingeniaritza eskolatik laguntza eskatu digute dementzien gaiarekin dabiltzan profesionalak behar dituztelako ikerketa-proiektu baterako. Interesa duzuenok harremanetan jarri OEEren Idazkaritzarekin. 

Iruzkinak(0)

Osatuberri aldizkarirako kolaboratzaileak

2011-12-05

Eskerrik asko Osatuberrin kolaborazioak egiteko prest azaldu zareten 12 pertsonei. Oraindik ez dute erabaki zein enpresa arduratuko den baina lehiaketa irabaziko duenari 12 kolaboratzaile hauen prestutasuna azalduko zaie.   

Iruzkinak(0)

Euskaraz bizi nahi dut

2011-12-05

Kontseiluak abian jarri du kanpaina hau euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko. Informazio gehiago erantsitako Kontseiluaren berripaperan dago. 

Iruzkinak(0)

2012ko Osasun Biltzarrerako laguntzaileak

2011-12-05

Bizkaian egingo da datorren maiatzaren 18 eta 19an eta Batzorde Antolatzaile eta Zientifikorako jendea behar da. Anima zaitez! 

Iruzkinak(0)

Bazkideontzako zozketa eta kuota

2011-12-05

Abenduaren 3an, nekazalturismo batean asteburu bateko egonaldi bat zozketatuko dugu bazkideon artean. Gainera, irabazleak aukera izango du nekazal turismoa aukeratzeko. Bete beharko dituen baldintzak honako hauek izango direlarik: denboraldi arruntean asteburua (2 gau) 120€tik beherako prezioa izatea. Irabazlea aukeratzeko honela egingo dugu: egun horretako Berria egunkariko Hitz jokoak atalean, Sudokuan agertzen den lehenengo errenkadako laukietan aldez aurretik idatzita dauden zenbakien b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

benduaren 3an

2011-12-03

Zorionak, euskara dagokion lekuan egon dadin ahalegintzen zaretenoi. Zorionak euskaraz bizitzeko ahalegina egiten duzuenoi: lanean (bezeroekin zein lankideekin), familian eta gizartean. Beraz, zorionak geure egunean.  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEren topaketak, azaroaren 19an: Osasun Administrazioen Hizkuntz Politikak

2011-11-07

Gaia: orain arte osasun-administrazioetan euskara normalizatzeko egindako lanen azterketa Nori zuzendua: bere osasun-zentroan edo ospitalean euskara bultzatu nahi duten langile sanitario eta ez sanitario guztiei, euskara teknikariei, euskaragatik kezkatuta dauden osasun-zerbitzuen erabiltzaileei Lekua: Eibarko Markeskoa Jauregian, UEUren egoitzan Noiz: Azaroaren 19an, larunbata, goizez. Komunikazioak: aurkezteko aukera dago, azaroaren 15erako beranduenez Bazkaria: goizeko topaketa amaitu ondoren...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Behatokia Legebiltzarrean: “30 urteren buruan Osakidetzak ez du euskaraz sendatzen”

2011-11-07

“Hori da errealitatea. Eta horri erantzun bat ematea dagokio Osasun Sailburuari. Herritarren eskubideak bermatzea dagokie Administrazioari eta Gobernuari. Erantzun egoki bat zor digu euskaldunoi". Hori esan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petriatik Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Bertan, Osasun Sailburuak azalpenak eman behar izan ditu Debagoieneko Ospitalean herritar batek jasandako hizkuntza-eskubideen urraketa larrien inguruan. Petriatik az...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEE Facebooken

2011-11-07

OEEk bere txokoa zabaldu du Facebooken. Abiapuntua izanik, une honetan zenbait argazki, iritzi artikulu eta abar jarri dira. Denok parte hartzera gonbidatuta gaude: OEE Facebooken    Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 44 45 46 47 48 >> 

Azken Berriak

Uda ikastaroa: Gure lurraldean eta ikerketatik generoaren osasuna zaintzen
Nola eragiten du generoak osasunean, eta zer ikerketa egiten ari dira gure lurraldean hori aztertzeko?   ???? 4 hitzaldi ???? Musikarekin girotutako mahai inguruak   ➡️ Uda ikastaroaren programa eta matrikulazioa hemen   ...
Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarien Hiztegia
Bitor Arbazuzak honako altxorra ekarri digu: Zeladore eta Erizaintzako Zainketa Lagungarrietarako Teknikarien (EZLT) Hiztegia. 2020an hasi zuen bere lana eta zenbait zeladorek, EZLT-k parte hartu dute, euskaldunak eta erdaldunak eta horietako batek be...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan