Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriakrss

Odol eta gernu analisien emaitzak ele bitan emango ditu Osakidetzak

2015-06-15

Harremanak zein hizkuntzatan izan nahi dituzten adierazteko aukera eman diete herritarrei; Internetez egin daiteke aukera. Historia klinikoa euskalduntzeko prozesua makalago doa 2015-06-09 / Garikoitz Goikoetxea Iturria: berria.eus Urte bukaeratik aurrera, odoleko eta gernuko analisien emaitzak ez ditu gaztelaniaz bakarrik emango Osakidetzak. Euskara ere aintzat hartuko dute. Zerbitzua «pixkana» euskalduntzeko bidean beste urrats bat izango da, Osakidetzako Giza Bal...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Botikarik onena prebentzioa da osasunean euskara bermatzeko

2015-06-08

2015/06/04 MAIDER IANTZI|DONOSTIA Osasun alorrean euskaldunon hizkuntza eskubideak etengabe zapaltzen badira, uda sasoian oraindik makurragoa izaten da egoera. Horregatik, Kontseiluko osasungintza lantaldeko kideek, LAB, Medikuntzako Asanblada eta Berdin elkartearekin batera, prebentzio neurriak eskatu dizkiete Osakidetza eta Osasunbideari. Iaz gertatu zen bezalako atzerapausorik ez dutela onartuko adierazi eta ordezko mediku euskaldunak kontratatzeko exijitu diete.   Artikulua os...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Kexu gehiago, betiko alorretan

2015-06-04

Iturria: berria.eus Elebidek %15 kexu gehiago jaso ditu hizkuntz eskubideen harira. Sortu zenetik, %67 ugaritu dira 2015-06-04 / Garikoitz Goikoetxea   Gero eta herritar gehiagok jartzen dute kexua hizkuntz eskubideak urratzen dizkietenean. Eusko Jaurlaritzaren Elebide zerbitzuak %15 kexu gehiago jaso zituen iaz, aurreko urtearekin alderatuta. 346 denera. Begirada atzerago jarrita, handiagoa da aldea: 2007an, lehen urtean, 207 kexu jaso zituen —orain %67 gehiago, b...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

2014ko Agote Sariak: Iktusa

2015-06-04

2014ko abenduaren 31n bukatu zen Agote Sarien azken ediziorako lanak aurkezteko epea. Bost lan aurkeztu ziren: Nerbio-sistemaren Patologia Orokorra eta Propedeutika Klinikoa, Estresa eta Antsietateari Aurre Egiteko Teknikak, Iktusa, Gaixotasun Erreumatiko Autoinmune Sistemikoak eta Giza Anatomiaren Nazioarteko Terminologia Orokorra. Bost lan horiek baloratzeko hiru kidez ostutako epaimahaia egon da eta epaimahai horrek Iktusa lanari saria ematea erabaki du, Amaia Muñoz Lopetegi eta Mait...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Tribuaren Berbak Osasungitzari eskaini dio saioa

2015-06-04

Aurreko asteartean (ekainak 2) Kike Amonarrizek tarte bat eskaini zion osasungintzari Tribuaren Berbak programan. Euskara eta Osasungintza izenburua izan zuen astearteko kapituluak eta, bertan, euskararen egoera aztertu zuen osasungoan, Euskal Herriko hegoalde zein iparraldean eta medikuntza euskaraz ikasteko zailtasunak eman zituen argitara. Saioa osorik ikusteko: Eitb nahieran  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Ordezkapenetan euskarazko osasun zerbitzua bermatzeko eskatu dute

2015-06-04

Iturria: berria.eus Medikuen oporretan, ordezko erdaldunak jarri zituzten iaz herri ugaritan. Kexuak bilduko dituzte hainbat taldek, «atzerapausorik» ez dadin izan 2015-06-04 / Garikoitz Goikoetxea   Gorabeherak izan zituzten iaz herri ugaritako osasun zerbitzuetan. Medikuek oporrak hartu, eta ordezko erdaldunak ipini zizkieten. Protesta egin zuten herri batzuetan, eta lortu zuten sendagile euskaldunak jartzea. «Irtenbide partziala» izan zen, Paul...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

EHUko udako ikastaroak

2015-06-02

Urtero lez EHUk aurten ere Udako Ikastaroak antolatu ditu, hainbat alorren inguruan:  - Informazio Zientziak eta Komunikazioa - Zuzenbidea - Historia eta Kultura - Gizartea - Energia, Ingurumena eta Garapen Jasangarria - Bizitzaren Bidaia -Ekonomia - Hezkuntza - Zientzia eta Teknologia - Kirola - Bertsoa Unibertsitatean - Osasun Zientziak - Hizkuntzalaritza eta Literatura - Kriminologia - Psikologia - Atzerritarrentzako Hizkuntzak Jarraian Osasun Zientzie...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pazienteen lehentasunezko hizkuntza ahozko komunikaziorako

2015-06-01

Osakidetzako II Euskara Planak jasotzen dituen neurrien artean Pazienteen lehentasunezko hizkuntza ahozko komunikaziorako deritzona dago. Donostialdea ESIko Zuzendaritzak neurri hau martxan jarri du Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideak jarraituz: Hemendik aurrera erabiltzaileak lehenetsitako hizkuntza jasotzeaz gain, honen datuak ikusgai dauden aplikazioetan  euskararen ikurra agertuko da, erakundeko profesionalak jakin dezan erabiltzaile horrek euskara lehenetsi duela, eta ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Zaindu kolesterola, zaindu bihotza

2015-05-27

Jabier Aguirre - 2015/05/24 Iturria: Argia.eus   Osasun inkesta batek dioenez, lehen mailako arretako bost pazientetik lauk ez dute kolesterola kontrolatzen. Eta odol-analisi baten emaitzak erakutsiz gero, guztizko kolesterol kopuruari besterik ez liokete erreparatuko, zifra hori baxua izateak –200dik beherakoa azken urteotako odol-analisietan, orain urte batzuk 250 miligramo arteko zifrak ere onartzen ziren arren– osasun egoera egokia ziurtatuko liekeela pentsatuz. Es...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

«Alterazioak sortzen dituzte etxeetako kimikoek»

2015-05-25

Etxearen eta osasunaren arteko harremana «estua» da, Amaia Iriarteren ustez; eraikuntza materialek eta eraikinen kokalekuak gaixotasunak sor ditzaketela azaldu du. 2015-05-25 / Nagore Ares Amaya Bizilekuak badu eraginik pertsonen osasunean, eta uste baino handiagoa. Hain zuzen ere, harreman «estu-estua» du etxebizitzak bertan bizi direnen ongizatean, Amaia Iriarte medikuaren (Arrasate, Gipuzkoa, 1978) ustez. Besteak beste eraikuntza materialak eta etxeen k...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osakidetzako kontratazioetan eskakizunak ez dira kontuan hartzen ari

2015-05-22

LABek salatu duenez, Osakidetzan kontrazio masiboak egiten ari dira, eskakizunak kontuan hartu gabe: LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazioaren inguruan egindako azterketak ondorioztatzen duenez, kontratazio ilegal masiboak egiten ari da Osakidetza kategoria eta kontratazio mota guztietan, lanpostuek duten euskararen ezagutza-betekizuna errespetatu gabe. Osakidetzako arduradun politikoen arduragabekeria salatzen dugu, herritar eta langileon hizkuntz eta lan eskubideak urratu, euskara ikast...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Birreta gutxi dauka euskarak

2015-05-19

Iturria: Berria.eus   2015-05-17 / Garikoitz Goikoetxea Euskarazko ikertzaileen bilgune izan da asteon Durango, Ikergazte kongresuan. Lekua egiten ari da euskara ikerketa arloan, baina handiak dira oztopoak. Nagusia, euskarazko lanaren aitortza eskasa. Plaza izan dute asteon. «Askotan, badaukagu muga psikologiko bat: unibertsitate barruan geratzen gara». Ikergazte kongresuan bildu dira euskaraz ari diren ehunka ikerlari Durangon (Bizkaia). Horrelako ekitaldien ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

"EHUn ezinezkoa da medikuntza euskaraz ikastea"

2015-05-18

“Arduradunak nahiko gertu ditugula aprobetxatuz, Medikuntza euskaraz ikastea zer den azalduko dizuegu”. Halaxe ekin dio Xabier Iturraspek graduazio ekitaldiko diskurtsoari (behean bideoa ikusgai). Zailtasunak Medikuntzako bigarren zikloan aurkitu dituztela nabarmendu du ikasleak: praktika eta mintegi gehienak erdaraz jaso dituzte eta ordu teorikoei dagokienez, Gurutzetan %36 izan dira euskaraz, Basurtun erdia, Donostian %65 eta Gasteizen ordu bakar bat ere ez da izan euskaraz, eu...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Itziar Lasa eta Joseba Urkola Azpimarra saioan

2015-04-30

Apirilaren 20an Eitbko Azpimarra saioak tartea eskaini zion kirolari, eta, horren harira Itziar Lasa eta Joseba Urkola egon ziren 25. Osasun Biltzarraren berri ematen. EITBko Nahieran plataforman ikusgai dago (hemen), 20:10 minututik aurrera.  

Iruzkinak(0)

Euskaraz sendatzea helburu

2015-04-30

Euskal Herriko osasun sistemetan arreta euskaraz eskaintzea sustatzeko, Berdin elkartea sortu dute. Osasun arloko erabiltzaileak eta langileak batu nahi dituzte. Medikuarengana joan, eta norbere hizkuntzan arreta jasotzeko aukerarik ez izatea. Egoera hori gertatzen da maiz Euskal Herriko osasun zerbitzuetan. Izan ere, euskaraz jarduteko arazoak izaten dituzte hainbat herritarrek sendagilearenean. Kezka horrek elkartuta sortu dute Berdin elkartea osasun arloko hainbat erabiltzaile eta lang...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

«Egunean 7.000 urrats egin behar da gutxienez»

2015-04-28

JAVIER MARCO JUANA. FAMILIA MEDIKUA Getxoko osasun zentroetan egitasmo aitzindari bat da abian: botikak emateaz gain, osagileek errezetak ere egiten dizkiete pazienteei kirola egiteko gomendioekin. Ondo doala esan dute. OOE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako biltzarra egin da egunotan —ostiralean hasi, atzo amaitu—, Gasteizen. 25. topaketa izan da, beren jarduna euskaraz egin nahi duten osasun arloko profesionalen lan egiteko gogoaren erakusgarri. Osasuna eta...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Meritua ala hizkuntza gaitasuna Osakidetzan

2015-04-24

Iturria: Berria.eus Iñigo Jaca - Medikua Europako Batasuneko herrialde guztietan, hizkuntza ofizialak ezagutzea nahitaezko betekizuna da lanbide sanitarioetan aritzeko. Herrialde horietara lanera doazen profesional guztiek behar besteko hizkuntza gaitasuna izan behar dute lekuko hizkuntza batean edo hizkuntzetan. Hala exijitzen du 2005eko Lanbide-Gaitasunaren Europako zuzentarauak. Euskal Herriaren hegoaldean bi hizkuntza ofizial ditugu, baina gure arloan lan egin nahi duen profe...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Osasuna eta kirola nola uztartu aztertu zen Gasteizen egindako OEEren 25. Osasun Biltzarrean

2015-04-21

-       Ekitaldiari amaiera emateko Pablo Berasaluze egon zen, izan zuen istripua nola gainditu zuen kontatzeko -       Osasun Biltzarrean lau mahai inguru, hitzaldiak eta tailerrak izan ziren bi egun hauetan -       Osasun alorrean gero eta garrantzi handiagoa duen jarduera fisikoa bideratzeko esperientzia eta ildoak ezagutzeko aukera egon zen -       Kirol arloko tekn...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

OEEk osasuna eta jarduera fisikoa zein kirola uztartuko ditu datorren astean egingo duen 25. Osasun Biltzarrean

2015-04-10

Haritz Arrieta Etxeberria Iturria: zuzeu.eus Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) zilarrezko ezteiak ospatuko ditu aurten, Gasteizen antolatuko duen Osasun Biltzarraren 25. edizioan. Biltzarra apirilaren 17 eta 18an izango da Gasteizko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (EHU). Bi egunetan zehar, batik bat osasun-arloan jarduera fisikoa nola txertatu aztertuko da, 13 hitzaldi, 16 ahozko komunikazio, 23 poster eta 4 tailerren bitartez. Jardunaldia osasuna, jarduera ...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Pazientearen hizkuntza-aukera jasotzea ahalbidetzen dute jadanik Osabide-AP. E-Osabide eta osabide Globak aplikazioen azken bertsioek

2015-03-31

Iturria: Osatuberri20 Osakidetzako 2. Euskara Planak ezarri zuenez, Lehen Mailako Arretako zerbitzu-erakundeei dagokie paziente berriei galdetzea zein hizkuntza lehenesten duten ahozko harremanetarako, eta erantzuna datuen fitxan jasotzea, eurek hala nahi izanez gero. Planak epe bat aurreikusten zuen eginkizun hori gauzatu ahal izateko, eta behin hura igarota, Osabide-APren azken bertsiotik aurrera, Bai sano kanpainaren ikurraz bereizten dira ahozko harremanetarako euskara aukeratzen duten p...  Gehiago irakurri

Iruzkinak(0)

Hasiera  << 30 31 32 33 34 >>  Amaiera

Azken Berriak

Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko. “Familia ...
Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan